Antzerkia (DBHko 3.eta 4.maila)

“Zergatik, Jamil?”
Patxo Telleriaren testu batean oinarritutako “Zergatik, Jamil?”
 lan hau Tartean Teatroa konpainiaren ekoizpen berria da eta 
euskaraz eta gazteleraz heldu zaigu. Aktoreak Mikel Martínez
 eta Eneko Sagardoy dira, eta zuzendariak, berriz, Jokin Oregi eta Patxo Telleria bera
 
Kolpe bat hartu eta oroimena galdu duzu. Bakarrik dakizu, poliziak esan dizulako, tiro batez hil duzula ohean etzandako elbarri bat, duela gutxi arte zerorrek maitekiro artatu duzuna. Sinetsita zaude gizon noblea, alaia eta eskuzabala zarela, eta, halere, daitekeen krimenik beltzena egin duzu.

Eta zeure buruari galdetzen diozu: Zergatik, Jamil? Oihala erortzen denean konturatuko gara ez bakarrik intriga eta suspenseko jolas oso burutsu bat ikusi dugula, vaina baita ere aukera izan dugula deskubritzeko gizakian dagoen ontasun guztia.

Comments