2006-2010 urtetako plana


Planaren indarraldia

2006-2010

Justifikazioa

Euskara hizkuntza bera kezkagai izateak justifikatzen du Normalkuntza egitasmo oro. Gurean Euskararen hedapena eta kalitatea ditugu lanerako alor. 
Lau urterako egitasmo honetan behin bakarrik zehaztuko diren helburu eta ekintzekin batera, urtero egitea komeni direnak ere idatziko ditugu. Izan ere, euskararen aldeko jarrera ohargabeko ohitura izatea bihurtu nahi dugu.

Ikastetxearen normalizazio xedeak

Ikastetxearen hizkuntza Euskara izatea. Ikastetxeko guztiok (irakasle, irakasle, administrazio langileak... euskaraz ederki,egoki eta beti aritzea. Ikastetxean irakasten diren beste hizkuntzei ezer kendu gabe euskara izatea kanporako nahiz barrurako hizkuntza ofiziala.

Era berean ikastetxera jo lezakeena euskaraz aritzea barneratuta izan dezala lehen hitzetik.

Antolaketa

HNAT. Hizkuntz Normalkuntzarako arduradun teknikoa.
HNB. Hizkuntz Normalkuntzarako Batzordea.
TANGARTA. Ikasleen Euskara Batzordea.

 

Diagnosiaren emaitzak, helburuak, estrategiak eta ebaluazioa eremuz eremu

IKASTETXEAREN ANTOLAKUNTZA

  • Diagnosiaren interpretazioa: 1. HNBaren osaketa egokia da: Irakasle, administrazio langileak eta zuzendaritzako kideak. Ikasleek badute ondo dabilen TANGARTA taldea. arlo honetan gurasoen parte hartzea dugu erren.

    2. HNP-a dokumentazioan erabat txertatzea falta da: AIAn, Hezkuntza Proiektuan...
  • Helburuak: 1. Daukagunari eustea eta gurasoekiko harreman estuagoa izatea.

    2. HNP-a agertzen ez den dokumentuetan txertatu.
  • Estrategiak/ekintzak: 1. Gurasoen ordezkariekin HNPari buruzko bilera egin. 

    2.AIA eta Hezkuntza proiektua berridaztea.
  • Ebaluazio irizpideak: 1.Gurasoen erantzuna baloratuko da. Informazio jasotzaile hutsak diren ala sortzaileak ere badiren.
    Orain artean martxan diren batzordeen lana ere aztertuko da. Orain artean bezala jarraitzea ona litzateke. Ekintza berriak, orijinalak eta eraginkorrak sortzea.

    2. HNPa behar den dokumentu guztietan agertzen dela aztertuko da.

IRAKASLEAK

  • Diagnosiaren interpretazioa: 1. Zuzendaritza: Ezagutza handia (%92,86)izan arren, ahozko jarduna ez da hain handia (%55,56)Zuzendaritzako bi kide Gaztelanizko mintegikoak izateak badu horretan eraginik. 

    2. Irakasleen ezagutza altua da (87,5) Baita erabilera (86,84) ere. Horri eustea txarra ez bada ere hobetzera jo behar degu. Euskararen erabilerak eta ilargiak ez baitute alde haundirik, alegia, haunditzen ez badira txikitu egiten dira.
  • Helburuak: Ezagutza eta erabilera datuak igotzea.
  • Estrategiak/ekintzak: Ezagutza IRALEKO ikastaroak ikastetxean bertan egiten igo daiteke.
    Erabileraren gorakada ezagutzarenaren atzetik etor daitekeela uste badugu ere, ez da komeni bere horretan lagatzea eta HBNaren lanetako bat izango da horretako ekintzak asmatzea.
  • Ebaluazio irizpideak: BRANKA diagnosiak emango digu emaitzen berri.

 

IKASLEAK

  • Diagnosiaren interpretazioa: BRANKAk dioena sinistuz gero erabilera (96,34)ezagutza (80,57)baino haundiagoa da. Datu hauekin motibazioari eustea komeni dela uste dugu.
  • Helburuak: Ikasle batzordea indartu. 
    Ikasleen partaidetza ziurtatu.
  • Estrategiak/ekintzak: TANGARTA mantendu eta edukiaz bete. Orain artekoak mantendu eta berriak sortu.
  • Ebaluazio irizpideak: TANGARTA kideen kopurua eta gauzatzen dituzten ekintzak ebaluaziorako datuak izango dira. Bestea BRANKAk emango digu.

GURASOAK

  • Diagnosiaren interpretazioa: Gurasoen ezagutza (80,57)ez da txikia baina erabilerak (44) asko jeisten du.
  • Helburuak: Antolaketa atalean gurasoekiko harremanak zehaztu ditugu. 
    Bestalde, aurrerapena motibaziotik etorriko delako ustean, hori landu behar da.
  • Estrategiak/ekintzak: Informazio-motibazio orriak etxera bidali.
    Hitzaldiak antolatu.
  • Ebaluazio irizpideak: BRANKAk emandako datuez gain, deialdiei kaso egiten dion guraso kopuruak emango digu baloratzeko modua.

NORMALKUNTZA SUSTATZEKO ERABAKIAK

  • Diagnosiaren interpretazioa: Hizkuntza Proiekturik ez dago.
  • Helburuak: Hizkuntza Proiektua lantzea. Proiektu horren hezurdura definitzea.
  • Estrategiak/ekintzak: HNBak gaia aztertu.
  • Ebaluazio irizpideak: Hizkuntz Proiektuaren ildoak idatzi izanak erakutsiko du emaitza.

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

  • Diagnosiaren interpretazioa: IKE deialdian parte hartzen da. Ahoskotasunekoa urtearen araberakoa da.
  • Helburuak: IKE mantendu eta Ahoskotasunekoa finkatu
  • Estrategiak/ekintzak: Ikasleak Ahoskotasunera motibatu gurera etorri aurreko ikastetxeetan ere.
  • Ebaluazio irizpideak: Deialdi horietan parte hartzen den ala ez izango da ebaluatzeko irizpidea. 
    Baiezko kasuan ikasleen kopurua eta esleitutako diru kopuruak emango dute maila.


KANPO HARREMANAK

  • Diagnosiaren interpretazioa: Postako indizea (60) ez da oso altua. Gainontzeko parametroek bestelakoa behar zukeela esaten dute.

    Jakin badakigu erdaldunak Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo daudela. Hala ere, bi jokabide izan ditzakegu: bata Euskal Herritik kanpokoentzat, erderaz idaztearena eta bestea, Euskal Herrikoentzat, elebiz idaztearena.
  • Helburuak: Kanporako harremanak euskaldundu.
  • Estrategiak/ekintzak: Euskal Herritik kanpokoei erderaz egin.
    Euskal Herriko erdaldunei elebiz.
  • Ebaluazio irizpideak: Hurrengo BRANKA indizeak ebaluatuko gaitu.

LANGILE EZ-IRAKASLEAK

  • Diagnosiaren interpretazioa: BRANKA indizea (70,83 ezagutza eta 77,78 erabilera) ez da ona pertsona bakarra (garbitzaileetako bat)erdalduna delako.
    Gainontzekoan eskergarria da idazkaritzako langileek Normalkuntzarekiko duten jarrera ona. Edozein idazki edo harremanen aurrean euskararen aldeko jarrera aktiboa baitute.
  • Helburuak: Idazkaritzako egoera mantentzea.
    Ezagutza hobetzea.
  • Estrategiak/ekintzak: HAEEko ikastaro eta materialen berri eman.
Comments