HASIERA

"Lana egin daigun txiri-txiri, ta agertu deigun firi-firi"


Orrialde honetan aurkituko duzue Burdinibarra institutuko normalkuntza taldeak antolatutako hainbat ekintza.
Gure helburua da  euskararekiko ikasleen interesa piztea, eta, era berean, era naturalean erabiltzea .
Honekin batera, egunero erabiltzen duguna hobetzeko asmoz arauak eta hainbat helbide interesgarria edonoren eskura jarri nahi ditugu egunez egun gure hizkuntza aberaste aldera.

ZER DA ULIBARRI PROGRAMA?

Azken urteotan, euskararen didaktikan, irakasleen hizkuntza prestakuntzan, materialgintzan eta ikasleen ezagutza eta erabileran ahalegin handiak eta aurrerapen itzelak eman dituzte EAEko ikastetxeek.

Emandako urratsak sendotu nahian eta ikastetxe mailako hizkuntza normalkuntza ahalbideratzeko Plan osatu bat abian jartzeko beharra ikusi da. Honek, aurrera eman diren proiektu partzialak bildu ez ezik, hizkuntza-komunitatea osatzen duten gainerako partaide helduen (irakasle, guraso, monitore, ...) arteko harreman-bizitzan eragile izan nahi du.

Plan osatu honek, ikastetxean euskarak duen errealitatea aztertzetik abiatu behar du. Horretan oinarrituz, finkatuko dira hurrengo urteetarako norabide eta helburuak. Beti ere, kideen arteko adostasunez eta behar diren neurri zein baliabideak eskainiz. Ahalegin honetan ari dira Ulibarri programan bildutako ikastetxe guztiak euren Hizkuntza Normalkuntza proiektuen bidez.

HNP ATALAK