INFORMAZIO OROKORRA

Gure ikastetxeak Google Apps EDU aukeratu du plataforma hezigarri gisa: posta elektronikoa, egutegiak, eta beste hainbat erreminten bitartez. Honen ondorioz, BURDIN G-APPS proiektua sortu da, proiektu hau gure ikastetxeko Heldutasun Teknologikoaren Ereduaren barruan kokatzen da.
Proiektu honen helburu nagusiak ondokoak dira:
  • Indartu gure komunitatearen estamentu guztien kideen arteko komunikazioa.
  • Erabili erreminta eta aplikazio hauek eskaintzen dituzten aukerak ekintza didaktikoentzat.
 

BURDIN g-APPS proiekuaren elementu garrantzitsuena Gmail posta elektronikoa da, 30 GB gordelekua eskeintzen baitu (DRIVErekin batera), baita erabilera eta sarbide errezagoak ere. “Informatika lainoan” kontzeptuan oinarritzen da Gmail zerbitzua, interneten bidez edozein tokitik erabili ahal izateko aplikazio informatikoak.


 

 

Edozein tokitik eta edozein momentuan 


 

 

Komunikazio integratua



Ziurtasuna eta babesa


BURDIN G-APPS-ekin, erabiltzaileek harien aplikazioak erabil ditzakete internetera sarbide daukan edozein tokitik, baita mobilak diren hainbat gailutatik. Sinkronizazioa oso zehatza denez, dokumentuak editatu eta aldatu daitezke edozein tokitik, beti ere interneteko konexioa izanik.

BURDIN G-APPS-ek dituen elkarlanerako eta komunikazio tresnek aukera ugari emanen dizkiote irakasle eta ikaslei, gelan zein gelatik kanpo. Eta guzti hau hardware mantenimendurik gabe, software instalaziorik gabe eta publizitate eta ikastetxeendako kosterik gabe. 

 


Postaz gain, BURDIN G-APPS-ek hezkuntzarako aukera ikaragarriak dituzten aplikazio ugari eskaintzen ditu:

  • Calendar: Elkarlana errazten duen egutegien gestiorako aplikazioa.
  • Google Docs: Dokumentuak online egin eta partekatzeko.
  • Google Sites: Web tokiak egin eta elkarnean kudeatzeko tresna.
  • Google Groups: Posta zerrendak eta eztabaida taldeak sortzeko eta erabiltzeko tresna.

 


Ziurtasuna osoa da,  Google-ek pribatutasuna, ziurtasuna eta isilpekotasuna ziurtatu egiten ditu, norberaren identitatea zein sarbidearen inguruan. 

Beste aldetik, publizitate eza eta hezkuntzarako egokitasuna ere ziurtatzen dira.