Aurkezpena

 

Lan-proposamen honetan, egunero ibiltzen garen tokiak nolakoak diren ikusiko dugu eta gogoeta egingo dugu zer atsegin dugun eta zer ez, bestelako formak, koloreak, eraikuntza irudikatuak eta abarrak pentsa ditzagun, gure ingurunea zerk hobetu dezakeen aztertuta.

Hartarako, proiektu bat antolatu eta garatuko dugu; horren bidez, beste pertsona batzuek egindako lana oinarri hartuta, ezagutzen dugun tokiren bat aldatzen saiatuko gara, eta, amaitutakoan, gainontzeko taldekideei eta, zergatik ez, baita beste pertsona batzuei ere, gure proposamena zein den adieraziko diegu. 

 
 
 

 
 
TOBY MELVILLE-BROWN “If you build it, I’ll draw it”
 
 

Arte Hezkuntza - Arte plastikoak eta ikusizko arteak-

 
 
Lehen Hezkuntzako 6. maila