Herritarren parte-hartzearen adibide bat





















Gure kaleen, auzoen, zubien, plazen edo etorbideen izenak gure herriaren jatorrien, historiaren, toponimoen eta idiosinkrasiaren beraren isla dira. 

Gure herria gero eta gehiago handitzen ari da. Duela urte asko, Zazpikaleak eta etxe eta kale gutxi batzuk gehiago baino ez zituen. Baina, urteen poderioz, hori aldatu egin da. 

Eraikin, kale, plaza, zubi, etorbide eta auzo gehiago agertzen dira egunetik egunera. 


ARAZO-EGOERA:

Aburtok bilbotarren esku utziko du kaleak eta plazak bataiatzea

Alkatea udal-taldeekin batzartuko da gaur, osoko bilkuran aztertuko duten proposamena azaltzeko. Alkateak bere eskumen hori herritarrekin partekatuko du.

BILBO.– Bilboko alkateak, Juan Mari Aburtok, parte hartzeko prozesu bat ireki behar du hiriko kale eta plazak izendatzeko.

Gaur bertan, udal-talde guztien bozeramaileak deitu ditu prozesuaren nondik norakoen berri emateko.

Orain arte alkatearen eskumena baino ez zen kaleen izena erabakitzea, baina ekinbide horren ostean herritarrek parte hartu ahal izango dute herriko kaleen bataioan.

Deia.com, 2016ko otsailak 24


ATAZA:

Herritarren parte-hartze prozesu horretan parte hartzea, eta, horretarako, gelako lantalde bakoitzeko gutxienez bi proposamen egitea, idatziz, Alkatetzak proposatutako kale edo plaza bat izendatzeko.

Power Point bat prestatuko duzue ekinbide horretan parte hartzeko eman dituzuen pauso guztiak azaltzeko, eta ikastetxeko gainontzeko ikasleei erakutsiko dizkiezue.

Proposatutako ataza egiteko:

  • Lantalde gisa lan-plan bat zehaztu behar duzue.
  • Lana banaka eta taldean egingo duzue.
  • Alkateak proposatutako parte-hartze prozesuari buruzko informazioa bilatu eta bilduko duzue: informazio idatzia, grafikoa....
  • Zuen herriko kale-izendegiari buruzko dokumentazioa lortu behar duzue, baita kaleen, plazen eta abarren izenen jatorri, esanahi eta aldaketei buruzkoa ere.
  • Zuen herriaren eboluzio historikoari buruzko informazioa bilatuko duzue.
  • Taldean lan egingo duzue udal-prozesuan parte hartzeko.
  • Power Point bat prestatuko duzue ekinbide honetan parte hartzeko egindako lana azaltzeko, eta ikastetxeko gainontzeko ikasleei erakutsiko diezue.
  • Zeuek ebaluatuko duzue jarraitutako lan-prozesua eta ikasitakoa.