Estatistika eta probabilitatea

Estatistika eta probabilitatea

MATEMATIKA 
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
2. maila 

 

Arloa: MATEMATIKA

Gaia: ESTATISTIKA ETA PROBABILITATEA

Maila: DBHko 2. maila

Saioak: 12

Proposamenaren justifikazioa:

 

Ikasgai honen bitartez ikaslea hasiko da lehenengo pausoak ematen, datuen bidez, ematen den informazioa antolatzen, sailkatzen,  ulertzen eta ondorioak ateratzen. Era berean, probabilitate kontzeptua landuko du. Horretarako, tresna desberdinak, taulak, grafikoak, aplikazio estatistikoak, GeoGebra, etabar erabiliko ditu.

Arazo-egoera:

 

A.     Testuingurua: Estatistika eta Probabilitatea  Bigarren Hezkuntzan hasten dira lantzen pixkanaka.  Metodoa da ikerketa baten datuak jasotzeko, sailkatzeko, analizatzeko eta ondorioak ateratzeko. Hori lortzeko, jarduerak proposatzen dira. Baita oinarrizko kontzeptuen definizioak ematen dira jarduerak burutu ahal izateko.

 

B.   Arazoa: Jardueren  bitartez, egoera desberdinak planteatzen dira. Jarduerak ebazteko estatistika eta probabilitateko tresnak ezagutu eta aplikatu behar dira.

 

C.   Helburua: Datuen bilketaren eta lanketaren bitartez, egoera desberdinak hobeto ulertzea.

Eginkizuna:

 

Datu estatistikoen bitartez  planteatzen diren egoerak aztertu eta emaitzak atera tresna informatikoen bidez (GeoGebra). Ausazko fenomenoak eta gertaerak bereiztea eta probabilitateren definiziora iristea. Baita,  lortutako emaitzak edo ondorioak interpretatzen jakitea.

Oinarrizko konpetentziak:

 

A.   Zeharkakoak:

 

·        Hitzez, hitzik Gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia (Jarduera guztiak)

·        Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia (Jarduera guztiak)

·        Elkarbizitzarako konpetentzia (4.1 jarduera, 4.2 jarduera, 4.3 jarduera, 5.1 jarduera eta 5.2 jarduera)

·        Ekimenerako eta ekiteko izpiriturako konpetentzia (3.1 jarduera, 5.1 jarduera eta 5.2 jarduera)

·        Izaten ikasteko konpetentzia  (1.2 jarduera, 3.1 jarduera, 5.1 jarduera eta 5.2 jarduera)

 

B.   Diziplina-konpetentziak:

 

·         Matematikarako konpetentzia (Jarduera guztiak)

·         Zientziarako konpetentzia (1.2 jarduera, 2.1 jarduera)

·         Teknologiarako konpetentzia (Jarduera guztiak)

·         Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia (3.1 jarduera, 4.1 jarduera, 4.2 jarduera, 4.3 jarduera, 4.4 jarduera, 5.1 jarduera eta 5.2 jarduera)

Helburu didaktikoak:

 

·        Estatistikaren oinarrizko kontzeptuak definitzeko hiztegi egokia erabiltzea: Populazioa, lagina, aldagai kualitatiboak eta kuantitatiboak.

·        Jarduerak ebazteko taula estatistikoak osatzen eta erabiltzen jakitea.

·        Grafiko estatistikoak irudikatu eta grafiko estatistikoen bitartez, planteatzen diren egoerak, interpretatzen jakitea.

·        Zentralizazio neurriak: Batez bestekoa, media eta moda eta sakabanatze neurriak: Ibiltartea edo heina,  bereiztea eta kalkulatzen jakitea.

·        Ausazko fenomenoak eta ausazko gertaerak bereiztea eta maiztasuna, maiztasun erlatiboa kalkulatzea eta probabilitatearen definizioa iristea.

·        Lagin espazioa definitzen jakitea eta taula eta zuhaitz diagramen bitartez probabilitateko jarduerak ebaztea.

·        Laplaceren erregela erabiliz probabilitateko kalkulu sinpleak egitea.

Edukiak:

o       Estatistika deskribatzailearen oinarrizko elementuak: Populazioa, lagina. Aldagai kualitatiboak, kuantitatiboak.

o       Taula estatistikoak. Maiztasun absolutuak, erlatiboak eta metatuak.

o       Grafiko estatistikoak. Grafikoetako alderdi nabarmenenak aztertzea, interpretatzea eta egitea.

o       Zentralizazio-neurriak: batez bestekoa, mediana eta moda. Sakabanatze-neurriak: ibiltartea edo heina. Esanahia, iritzira kalkulatzea eta kalkulatzea.

o       Kalkulu-orria datuak antolatzeko, kalkuluak egiteko, grafiko estatistiko egokienak sortzeko eta egoera berriak simulatzeko tresna gisa.

o       Estatistikako ekoizpenak genero ikuspegiaren ezaugarriak babesteko egokitzea.

o       Ausazko fenomenoak. Ausazko gertaerak. Ausazko gertaera baten maiztasuna. Maiztasun erlatiboa. Probabilitate kontzeptua.

o       Esperimentu errazetako lagin-espazioa. Oinarrizko gertaera ekiprobableak eta ez-ekiprobableak. Taula eta zuhaitz-diagrama sinpleak. Probabilitateak kalkulatzea esperimentu sinpleetan, Laplaceren erregela erabiliz.

Jardueren sekuentzia:

 

A.   Hasierako fasea:

1.1 jarduera

1.2 jarduera

2.1 jarduera

 

B. Garapenaren fasea:

3.1 jarduera

4.1 jarduera

4.2 jarduera

4.3 jarduera

4.4 jarduera

 

B.   Aplikazio eta komunikazioaren fasea:

5.1 jarduera

5.2 jarduera

 

C.   Orokortzea eta transferentzia:

6.1 jarduera

6.2 jarduera

6.3 jarduera

7.1 jarduera

7.2 jarduera

7.3 jarduera

 

Ebaluazioa:

 

A.   Adierazleak:

 

o       Aldagai kuantitatiboak eta kualitatiboak bereiztea.

o       Taula estatistikoak osatzea.

o       Grafiko estatistikoak egitea eta interpretatzea.

o       Batez besteko, mediana, moda eta ibiltartearen edo heinaren kalkulatzea eta interpretatzea.

o       Ausazko fenomenoak eta gertaerak ulertzea eta bereiztea

o       Probabilitatearen kalkulua egitea

 

B.   Tresnak:

 

GeoGebra 5.0 aplikazioa