11. jarduera: Ikasi duzuena aprobetxatzen

Proiektuen aurkezpena egin ondoren eta halako emaitza interesgarriak ikusita, bakoitzaren jakintza aprobetxatzea pentsatu dugu.  

Badakizue tailerrean ondo datorkigula maketa polit batzuk izatea. Hori dela eta, hurrengo eginkizuna proposatzen dizuegu:

 . Kotxeentzako eta oinezkoentzako semaforo baten maketa

. Semaforo horiek kontrolatzeko programa

 

Bakarka egingo duzue proiektuaren diseinua eta programa. Ez duzue eraikiko momentuz, baina bai eskatzen dela eraikigarria izatea eta diseinu polita izatea



Maketa honen baldintzak:

. Kotxeentzako semaforoak: argi gorria, laranja eta berdea

. Oinezkoentzako semaforoak: argi gorria eta berdea

. Etengailu bat aukera emango duena argi laranja keinuka jartzeko


Programaren baldintzak:

 . Kalean funtzionatzen duten eran programa egin. Argien sekuentzia edo

   kronograma egin.

  . Etengailua aktibatzen bada, kotxeentzako semaforoan argi laranja keinuka
    egongo da.