"BIKOTEKA IRAKURTZEN"

Parekoen arteko tutoretza (peer tutoring) lankidetzako ikaskuntza metodo bat da, bikoteen osaketan oinarritzen dena; rolen banaketa (tutorea eta tutoretzapekoa) eta helburu komun bat ardatz hartuta egiten da eta irakurmena hobetzea du xedea.

Irakasleak planifikatutako erlazio esparru batetik abiatuta lortuko da hori (Duran eta Vidal, 2004). Interakzio gidoi bat abiaburutzat hartuta, bikote horretako bi kideek ikasi egiten dute: tutoretzapekoak, kide duen tutore horrengandik laguntza egokitua eta etengabea jasotzen duelako; eta tutoreak, irakastea oso ikasbide ona delako (Cortese, 2005). 

Beraz, ikasgeletan eta ikastetxeetan ditugun mailen arteko diferentziari probetxu pedagogikoa ateratzea da kontua, eta, horregatik, hezkuntza inklusiborako metodologia eraginkortzat hartzen da parekoen arteko tutoretza(Topping, 1996).

Bikoteka Irakurtzen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Hezkuntza Zientzien Institutuko Berdinen arteko Ikaskuntzari buruzko Azterketa Taldeak sustatutako hezkuntza-programa bat da (GRAIko kideek gauzatutako ikerketa-lana eta eskola-praktikaren emaitza)

Bikoteka Irakurtzen es un programa educativo impulsado por el Grupo de Investigación sobre Aprendizaje entre Iguales del Instituto de Ciencias de la Educación de la Universitat Autònoma de Barcelona.

El programa se basa en la tutoría entre iguales: parejas de personas, que aprenden a través de una actividad estructurada. El tutor o tutora, porque enseñar puede ser una buena manera de aprender, y el tutorado o tutorada, porque recibe la ayuda ajustada y permanente de quien le acompaña en el proceso. El programa combina la tutoría entre alumnos y alumnas y la tutoría familiar.

El objetivo del programa es mejorar la competencia lectora, un elemento clave para el éxito escolar del alumnado. Las actividades (lectura y comprensión lectora en pareja) son altamente estructuradas al inicio del programa y permiten, cuando la pareja se ha familiarizado con ellas, un uso progresivo más ajustado y creativo.


Bideoa euskaraz:

Video en castellano:





















        

Subpáginas (1): BIDEOAK