URRIAK 18

NATURA BABESTEKO MUNDUKO EGUNA

Egun berezia izan da hau. Ekintza bereziak garatu ditugu ikastetxean:

  • Talde guztietan 17-18 foroko konpromisuak eta udal proposamenak gogoratu ditugu.
  • Agenda 21 proiektuaren barruan ikasturte honetako gaia "Stop plastikoak" aurkeztu dugu.
  • Arazo larri honetaz ausnarketa egiteko bideo desberdinak ikusi ditugu maila guztietan.
  • 2030 agendatik, garapen jasangarriarako 12. eta 14. helburuak irakurri ditugu. Aurtengo gaiarekin erlazionaturik daude biak.
  • Plastikoen eragina murrizteko konpromisuak hartu dituzte talde guztiek.
  • Ekodelegatuek berdegunean Interbentzio artistikoa egin dute komunitate osoari laguntza deia egin diote.

INFORMAZIO GEHIAGO HURRENGO BIDEOETAN


IKASTURTEKO GAIARI BURUZKO INFORMAZIOA

GURE TXOKO BERDEAN

What really happens to the plastic you throw away

Plastikozko kontinente erraldoiak Ozeanoetan

Plastic Planet

INTERBENTZIOA IKASTETXEAN

DBHko eko-delegatuak interbentzioa egiten

Eko-delagutuak interbentzioa bukatzen

Batxilergoko ikasleak deika komunitateari plastikoak murrizteko

Interbentzioa ikastetxean

PLASTIKOAREN DEGRADAZIOA, ARAZO LARRIA

Plastikoaren degradazioaren denbora zein den jakiteko ikusi bideoa.

Horretaz informazioa izateak gure ohiturak aldatzera eraman beharko gintuzke.


PLASTIKO MOTA GUZTIAK EZ DIRA BERDINAK


Begiratuz gero etxean erabiltzen dituzun plastikozko ontzietan ikur bereziak agertzen dira.

Badakizu zer esan nahi duten? Zeintzu dira arriskutsuak eta hilgarriak? eta seguruenak?

Irakurri arretaz beheko informazioa

Plastiko mota guztiak ez dira berdinak. 100 plastiko mota baino gehiago dago, baina, oro har, zazpi dira gehien erabiltzen direnak. Plastikozko produktuaren azpian (ontzietan) edo izkina batean, biraka dauden hiru geziz osatutako triangelu baten barruan dagoen zenbaki edo sigla batzuen bidez adierazten da plastiko mota; plastiko birziklagarria, alegia. Ba al dakizkizu identifikatzen?

1 zenbakidun plastikoak: PET edo PETE (Polietileno tereftalatoa)

Jakien eta edarien ontzietako plastikorik ohikoena da. Merkea da, arina eta birziklagarria. Birziklatu ostean, PETa altzariak, alfonbrak, zuntzak, autoetarako piezak eta abar egiteko erabili ohi da.

1 zenbakidun plastikoak ez dira berrerabili behar, denborarekin desintegratuz baitoaz eta toxinak aska baititzakete.

2 zenbakidun plastikoak: HDPE (Dentsitate altuko polietilenoa)

Erabilera asko ditu eta kimikoki oso gogorra da. Batez ere, ontziak egiteko erabili ohi da: etxeko garbiketarako produktuenak eta kimiko industrialenak. Esnearen, zukuen, jogurten edota uraren ontziak ere egiteko erabili ohi da, baita zabor poltsak eta supermerkatuetako poltsak egiteko. Plastiko segurua da.

Birziklatu ostean, tutuak, garbigailu-botilak, lorategiko altzariak, olio-botilak eta abar egin ohi dira.

3 zenbakidun plastikoak: PVC (Binilo polikloruroa)

Hau ere oso gogorra da, horregatik mota guztietako garbigarri- eta olio-ontziak egiteko erabili ohi da, baita mangeretarako, medikuntza ekipamendurako, lehiotarako, drainatze tutuetarako, eraikuntzako materialetarako, kableen estalkietarako eta abarretarako ere.

Ez da maiz birziklatzen; baina birziklatzen denean, paneletan, tarimetan, teilatu-hodietan eta abarretan bihurtzen da. PVCak zenbait toxina bota ditzake, beraz, ez da batere gomendagarria erretzea edo jakiek uki dezaten. Ahal den neurrian, ekidin ezazu.

4 zenbakidun plastikoak: LDPE (Dentsitate txikiko polietilenoa)

Plastiko gogor, malgu eta gardena da eta zenbait botilatan, mota askotako poltsa eta bilgarrietan, mangeretan, kuboetan eta abarretan aurki daiteke. Behin birziklatuta, edukiontzi eta zakarrontziak, panelak, hoditeriak edo baldosak egiteko erabili ohi da. Plastiko segurua da.

5 zenbakidun plastikoak: PP (Polipropilenoa)

Hau ere plastiko segurua da. Fusio puntu altua du, horregatik, likido eta jaki beroak eduki ditzaketen ontziak egiteko erabili ohi da. Medikuntzako ontziak, jogurt poteak, lastoak, ketchup poteak, tapak, sukaldeko zenbait edukiontzi eta abar egiteko erabiltzen da.

Birziklatu ostean, erretiluak, eskuilak, paletak, izotz karraskagailuak, erratzak, bateria-kableak, argidun kartelak, kuboak eta abar egin ohi dira.

6 zenbakidun plastikoak: PS (Poliestirenoa)

Kontuz ibili behar da plastiko honekin, oso toxikoa baita 80ºC-ko tenperaturara iristen denean. Erabili eta botatzeko platerak eta basoak egiteko erabiltzen da, arrautza-ontzietan, haragiaren erretiluetan, aspirinen ontzietan, CD kaxetan eta abarretan.

Fusio puntu baxua duenez, erraz urtzen da beroarekin. Zenbait erakunde ekologistak birziklatzeko material zaila dela eta toxinak askatzen dituela diote.

7 zenbakidun plastikoak: Besteak

Mota askotako plastikoz egindako plastikoa. Oso zaila da birziklatzea. Zenbait ur botila, balen kontrako materialak, DVDak, eguzkitako betaurrekoak, MP3 eta ordenagailuak eta abar egiten dira plastiko honekin. Bisfenol-A (BPA) aska dezake, substantzia nahiko arriskutsua kontsumituz gero.

8 KILO PLASTIKO GUTXIAGO GURE IBAI ETA ERREKETAN

Otsailean DBH 3. mailako 25 ikaslerekin atera gara ikastetxetik eta Urreta ingurura arte plastiko bilketa egin dugu.

Bilketa honetan brikak, goxoki bilgarriak, esne brikak, olio botilak, detergente botilak, sardina latak, plastikozko bandejak, latak, e.a. aurkitu ditugu.

Herritarri galdeketa egin diegu eta ikusi dugu orokorrean plastikoa ongi bereizten dutela. Hala ere, jostailu hautsiak, pertxak, boligrafoak eta biberoiak horira botatzen dituzte eta hori ez da dagokion edukiontzia, errefusa baizik.

Harrituta geratu dira esan diegunean 1.000.000 plastiko botila erosten ditugula minutuko edo 20.000 segundoko.


Ibilbidearen bitartez ikusi dugu nahiz eta Galdakaon garbiketa zerbitzua egon, hondakin asko sortzen dugula eta gure kaleetan eta inguruetan amaitzen direla . Horregatik kanpaina gehiago egin beharko liratekeela uste dugu, sentsibilizazioa gehiago landu behar dugu herrian!

Guk gure partetik, ekintza honen bitartez 8 kilo plastiko ongi birziklatuko direla bermatu dugu.

AZTERTU-AZTERKOSTA ERAKUSKETA AILEGATU DA IKASTETXERA

Ilustraturiko 13 panelez dago osaturik. Horiexen bitartez itsasoaren sekretuak, bizitza eta garrantzia ezagutu ahal izango ditugu.

Erakusketa sarrerako pasabideetan egongo da ikusgarri otsailaren 12tik 26ra arte.

Ez galdu, mesedez!!

INGURUMEN-ZINEMA 3. ZIKLOA

Martxoaren 4an hasiko da INGURUMEN-ZINEMAREN

3. zikloa .

Dakizuenez, 9 astetan ingurumen-film labur bat ikusiko ahal izango duzue.

Ikastetxeko talde batek astero, filmari buruzko galdetegia egingo du, euskera, gaztelera eta ingelesa hizkuntzak txandakatuz.

Hemen eskegiko ditugu galdetegiak.

Galdetegiak edozein egunetan bete ahal dituzue zikloa bukatu arte.

Partaidatzaren %60a lortzen duen taldeak, eta erantzun zuzenen kopururik handiena daukanak, irabaziko du egun bateko irteera.

Espero dugu selekzionatutako film laburrekin gozatzea.

Animo eta parte hartu!!


Martxoak 4, URAREN KOLOREA

BARATZA CURRICULUMEAN

1A taldeko ikasleak bankalak garbitzen eta lurra oxigenatzen ibili ziren, Hurrengo lanetarako prest daukagu haiei ezker.

3DCko ikasleek lurraren laginak hartu ondoren materia organikoa aztertzeko. Ur oxigenatuaz buzti, eragindako aldaketak behatu

eta lortutako emaitzak kontuan hartuz, bankalek ongarria behar duten ala ez erabaki dute.

20190221_105149.mp4

Martxoak 11, THE STORY OF ELECTRONICS

(Bideoaren konfigurazioan azpitituluen hizkuntza aukeratu ahal duzue)

BARATZERAKO KONPOSTA PREST

3 DCko ikasleak lanean jarri dira eta gure baratzerako lehenengo konposta ateratzen hasi dira.

Galbahetu egin behar zenez lana espero genuen baino astiroago joan da. Jarraitu beharko dugu ateratzen geroago botatzeko ongarri beharra duten bankaletan.

Eskerrak eman nahi dizkiegu hemendik egiten ari diren lanagatik!!


JARDUNALDI TEKNIKOAK IKASTETXEAN

Martxoaren 7an, Gorka Menendez hizlaria egon da gure ikastetxean 3A eta 3Bko ikasleekin plastiko motak, degradazio denbora eta arriskuak aztertzen.

Badakizue plastikoetan dauden ikurrek zer esan nahi duten edo zeintzuk diren arriksutsuenak?

Webean, goiko sarreretan daukazue informazio gehiago honi buruz. Interesgarria benetan.

GORKA MENENDEZ BACETA

Ingurumen Zientzietan Lizentziatua,

Biologia eta Elikadura Zientzietan Doktorea

Plastiko mota desberdinak eta degradazioa aztertzen


Ikasleak plastikoa ekiditeko soluzioak ematen

Martxoak 18, VACA PALOMA

Martxoak 25, INNA, a drop of hope

1 BATXILERGOKO IKASLEAK MUNDAKAN AZTERKOSTA PROGRAMAN

Ikasturte Honetan gure ikastetxeak parte hartu du AZTERKOSTA programan, euskal kostalde eta ibaiak zaintzeko eta kontserbatzeko programa bat da.

1go batxilergoko ikasleak Mundakara joan ziren eta itsasoko ura eta ingurunea aztertu zuten. Bildutako datuak datu-bankura bidali genituen sailkapenerako.



Apirilak 1, RUNAWAY (IHESA)

8 de Abril, EN TU CABEZA (II): Milagros y Remedios