Hasiera‎ > ‎BERRIAK‎ > ‎

EGA, 2018ko lehenengo deialdia. Matrikula epea irekita

publicado a la‎(s)‎ 9 ene. 2018 3:30 por Oskar bikandi
Adina? Gutxienez, 17 urte eduki behar dira edo 2018an bete.
Matrikula non? Internet bidez. Hona helbidea: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/
Deialdi berean Nafarroan edo Iparraldean EGArako matrikulatuz gero, ezin da hemengoan parte hartu.
Matrikulak zenbat? 24 € (matrikula arrunta*).
Ezgaitasunak aintzat hartzen ditu EGAk? Bai. Ezgaitasunen bat duten azterketariek matrikula egitean azterketa egokitzeko eska dezakete.
Zenbat azterketa urtean? Urtean bi bider egiten dira EGA azterketak. Prentsan iragartzen dira matrikula egiteko deialdiak, urtarrilean eta uztailean.
Azterketak non? Matrikula egitean, azterlekuak, egunak eta orduak zehazturik izaten dira. Hiriburuetan egiten dira.
Emaitzak jakiteko? Deialdirako finkatutako datetan, Hezkuntza Sailaren webgunean jartzen dira, nork bereak kontsultatzeko.
Notarik gordetzen da? Ez. Suspendituz gero, berriz hasi behar da azterketa-prozesua.
Erreklamaziorik egin daiteke? Bai. Emaitzak berrikusteko eska dezake azterketariak, baita proba idatziaren zuzenketa ikusteko eta ahozkoaren grabazioa entzuteko ere, horretarako jarritako epean. Azterketariak baino ezin du azterketa ikusi edo grabazioa entzun, jarriko zaion egun eta orduan.
Aztertzaileak nor dira? Irakasle kualifikatuak dira EGAko aztertzaileak, Hezkuntza Sailak izendatuak.
*Ikus: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/
Comments