Hasiera‎ > ‎BERRIAK‎ > ‎

Donejakue Kontseilua. Donejakue bidea, denon ondarea

publicado a la‎(s)‎ 28 nov. 2017 23:43 por Oskar bikandi   [ actualizado el 28 nov. 2017 23:46 ]

Donejakue Kontseiluak sorkuntza artistikoko heziketa-programa bat garatu du, Donejakue bidearekin (Donejakue Kontseiluaren eskumenekoak diren ibilbideen barruan) lotutako kultur ondarearen ezagutza sustatzeko xedearekin, eta ikasleak ondare hori kontserbatzeak duen garrantziari buruz gogoeta egitera bultzatzeko.

 Programa hau Espainia osoko ikastetxeetan matrikula egin duten eta, 2017/2018 ikasturtean zehar, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edota Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketak egiten dituzten ikasleei zuzenduta dago. Era berean, ikasketa horietan matrikula egin duten 12 eta 16 urte bitarteko gazteekin heziketa-lanak egiten dituzten kulturguneek (liburutegiak, gune artistikoak, eta beste),erakunde publikoek (udalak, aldundiak, eta abar) edota elkarteek ere har dezakete parte.

 Proiektuak zati didaktiko bat du, non irakasleei gazteekin lantzeko hainbat fitxa eskaintzen zaizkien, eta baita bigarren zati sortzaileago bat ere, non taldeei argazki, komiki/argazki-komiki edo film labur/video formatuko lan bat aurkezteko gonbita luzatzen zaien.

 

Aurkeztutako lan guztiak ikusgai egongo dira, birtualki, webgune honetan eta, fisikoki, Santiago de Compostelan egingo den aldi baterako erakusketan.

 

Parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea 2017 abenduaren 15ean amaituko da. Lanak aurkezteko epea, ordea, 2018ko apirilaren 30ean.

 

Seguruenik izango dituzue erantzun ez ditugun beste hainbat zalantza. Ez zaitezte programatik kanpo gelditu ez galdetzeagatik:

 http://tucaminodesantiagoconcurso.es/eu/inicio-euskera/

 

Hartu parte eta ezagutarazi zure ondarea!
Comments