Hasiera‎ > ‎

BERRIAK



Batxilergoko ohiko azterketak

publicado a la‎(s)‎ 25 may. 2018 0:59 por Oskar bikandi   [ actualizado el 25 may. 2018 1:00 ]

Hemen dituzue ohiko azterketen datak.

Batxilergoko matrikula. 2018-2019 ikasturtea

publicado a la‎(s)‎ 16 may. 2018 23:25 por Oskar bikandi   [ actualizado el 16 may. 2018 23:26 ]

  • Eskabide betetzeko epea:
    • On-line: 2018ko maiatzaren 2tik 13ra arte  (beharrezko dokumentazioa gehitu beharko du, eskaneatuta). Ikastetxeak dokumenturen bat konpontzeko eskatzen badu, dokumentazio hori eskaneatuta gehitu ahal izango da maiatzaren 14ra arte).

    • Ikastetxean eskaerak: 2018ko maiatzaren 2tik 14ra arte, ordutegi honetan: 
    - Astelehen, astearte eta ostegunetan 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 16:30era.
    - Asteazken eta ostiraletan 09:00etatik 14:00etara.
  • Onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrendak: 2018ko ekainaren 1ean. Zerrenda guzti hauek ikusgai egongo dira eskatutako lehenengo ikastetxean.

  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: 2018ko ekainaren 6ra arte

  • Eskabideari uko egiteko: 2018ko ekainaren 6ra arte.

  • Onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak: 2018ko ekainaren 12an.

  • Lehenengo aukeran eskatutako ikastetxean onartu gabe gelditu diren ikasleei beste ikastetxe batean plaza bat esleitzeko: 2018ko ekainaren 18a.

  • Matrikularen formalizazioa: 2018ko ekainaren 20tik uztailaren 6ra arte.

  • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: 2018ko uztailaren 12ra arte.

Aurreko ikasturteetako pendienteen azterketak. 2. deialdia

publicado a la‎(s)‎ 2 may. 2018 23:15 por Oskar bikandi

Apirilean izango da aurreko ikasturteetako gainditu gabeko ikasgaien azterketen bigarren deialdia.Hemen dituzue datak.

B2 edo C1 lortzeko ikastaro trinkoak ekainean, Portugaleten

publicado a la‎(s)‎ 2 may. 2018 23:13 por Oskar bikandi   [ actualizado el 2 may. 2018 23:14 ]


IKASTARO TRINKOAK EKAINEAN

XARIBARI AEK EUSKALTEGIAN

Norentzat?
16 urte beteta dituztenentzat

Zein da helburua?
Euskara maila hobetzea eta bide batez urriko deialdiko HABE azterketak prestatzea (B2 eta C1)
Edota maila euskaltegian egiaztatzea (B1: ez da kanpo azterketarik egongo, euskaltegiko
ebaluazioaren bidez akreditazioa lor daiteke)

Ikastaroaren ezaugarriak:
Hasiera data: Ekainak 4
Bukaera data: Ekainak 29
Ordutegia: 09:00-14:00
Ordu kopurua: 100
Prezioa: 169€

Izen ematea Xaribari AEKn maiatzaren 26a arte
xaribari@aek.eus /// 607.625.189

Diru laguntzarik jaso daiteke?
BAI.
Udalarena: %80ko asistentzia izanda.
Eusko Jaularitzarena: Maila egiaztatu behar da HABE azterketan edota baliokidea den beste
azterketa batean (EGA, Hizkuntza Eskola...)
Foru Aldundiarena: B2 mailara arte

Batxilergoa 2018-19. Ate irekien eguna

publicado a la‎(s)‎ 25 abr. 2018 23:05 por Oskar bikandi   [ actualizado el 25 abr. 2018 23:16 ]

Asteazken honetan, apirilaren 25ean, arratsaldeko 18:00etan Batxilergorako ibilbideen inguruko informazioa eta ate irekien jardunaldia egingo dugu institutuan.

Ongi etorri, guztiok.

Ikasketa bidaiako programa

publicado a la‎(s)‎ 15 mar. 2018 4:29 por Oskar bikandi   [ actualizado el 16 mar. 2018 3:55 ]

Ikasturte honetako ikasketa bidaiako programa daukazue hemen. Batxilergoko 1. mailako ikasleak joango dira.

Hemen daukazue eraman beharrekoa, hainbat gai garrantzitsu, alojamenduaren informazioa eta ibilbidea.
Eta hemen arauak.

Behean ibilbidea laburtuta daukazue.

ikas bidaia

Euzkadi Taldea 1937-1939

publicado a la‎(s)‎ 19 feb. 2018 4:02 por Oskar bikandi

Oroituz Kultur Elkarteak antolatutako erakusketa. Otsailaren 21etik martxoaren 22ra arte, Portugaleteko Santa Clara Kulturgunean.

EA21 Familientzako hitzaldia

publicado a la‎(s)‎ 19 feb. 2018 3:37 por Oskar bikandi   [ actualizado el 19 feb. 2018 4:43 ]

Martxoaren 7an, familiei zuzendutako hitzaldi bat antolatuko dugu. Hau, 12:45etan izango da Santa Claran eta Portugaleteko ikastetxeek Eskolako Agenda 21eko proiektuaren bidez udalerriko jasangarritasunaren alde egiten duzuen lana ezagutaraztea du helburu.
 

Sahara-ren aldeko euskal karabana. Piztu itxaropena!

publicado a la‎(s)‎ 18 ene. 2018 3:05 por Oskar bikandi   [ actualizado el 18 ene. 2018 3:11 ]

Institutuan elikagaiak jasoko ditugu datorren ostegunera arte, hilaren 25era arte. 

Jakiteko zer produktu ekarri dezakezun kartela ikusi. 

Animatu!

Hizkuntza-ikastaroak atzerrian - Uda

publicado a la‎(s)‎ 12 ene. 2018 1:47 por Oskar bikandi   [ actualizado el 12 ene. 2018 1:47 ]

Eskabide guztien zerrendak  

Zerrendak (argitaratze-data: 2018-01-11)  
Erreklamazioak egiteko epea: 2018ko urtarrilaren 12tik 25era, biak barne

1-10 of 160