BALLONTI BHI‎ > ‎

Elkarbitza arauak

JARRERA EGOKIA IZATEKO JOKABIDEAK: 

  1. Telefono mugikorrak institutura ekartzea ez da beharrezkoa. Dena den, erabiltzekotan, begirunez jokatu. Klasean itzalita eta gordeta egon behar da.  Apurketak edota lapurketak egotekotan, ikastetxeak ez du bera gain hartuko inolako erantzukizunik .
  1. Klaseari hasiera lasaia ematen lagunduko dut burua zentratzen, materiala prest izaten eta datorrena aurreikusten.
  1. Antolatuko dut nire burua, nire ingurunea eta nire ingurukoa (ordena, materiala, garbitasuna, mahaia, banakako armairua…)
  1. Korridoreetan eta gelan, heldu bat aurrez aurre ez izan arren, gizalegez jokatuko dugu, hau da, lasai, isilik, begirunez…
  1. Guztiok eta ahalik eta gehien ikastea da gure helburua. Hau lortzeko lan giroa, lankidetza, partaidetza eta entzuten jakitea dira gakoak.

FUNTZIONAMENDURAKO OINARRIZKO ARAUAK:

  1. Puntuala izan behar naiz. Egunero 8:10ean edota 9:05ean itxi egingo da atea. Berandu heltzen banaiz sartzeko baimena eskatuko diot zaintzako irakasleari edo zuzendaritzako baten bati. 
  1. Etortzerik ez dudanean tutoreari jakinaraziko diot. Klasera bueltatzerakoan justifikazioa aurkeztuko diet irakasleei eta tutoreari.
  1. Institututik ezin naiz kanpora irten eguneko klase guzti-guztiak bukatu arte. Institututik lehenago irteteko gurasoen baimena idatzita ekartzea ezinbestekoa izango da, eta zaintzakoari edo zuzendaritzako bati erakutsi behar izango zaio.
  1. Klase aldaketetan ezin izango naiz pasabideetan ibili. Beraz, komunera joan ahal izateko, irakasleari eskatuko diot baimena.
  1. Klase aldaketak denborarik laburrenean eta isiltasun handienean egin behar dira.
  1. DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak atsedenaldietan ezin izango dira institutuaren esparrutik irten (nahiz eta errepikatzaileak izan)

NORMAS DE CONVIVENCIA

ELKARBIZITZA ARAUAK

 

Introducción

 

El IES BALLONTI BHI asume como base de la convivencia el respeto y protección entre los diferentes estamentos (alumn@, padres-madres y profesor@s) que componen la comunidad educativa así como el ejercicio responsable de dichos derechos y el cumplimiento de los deberes correlativos.

 

 Para un buen funcionamiento del Centro en todos sus ámbitos se hacen necesarios la aplicación y el cumplimiento de una serie de normas de convivencia que contribuyan a ese fin.

 

Se establece como objetivo prioritario la prevención de conflictos de convivencia y, en caso de producirse, su resolución mediante acciones y medidas acordadas establecidas por el Decreto 201/2008 de 2 de diciembre.

 

Estas normas  afectan a todas las personas del Centro, quienes velarán por el cumplimiento del mismo en función del estamento al que pertenezcan, de sus responsabilidades y de los derechos y deberes establecidos.

 

El incumplimiento de cualquiera de estas normas será corregido según se establece en el mencionado Decreto.

 

Este documento recoge una serie de normas cuyo objeto es garantizar la convivencia y el respeto entre todos los miembros de la comunidad educativa y el uso adecuado de las dependencias e instalaciones, de modo que el respeto a los derechos y el cumplimiento de los deberes sea el compromiso de todos los miembros de la comunidad escolar.

 

 

En base a lo señalado en el Decreto 201/2008  las faltas se consideran “conductas inadecuadas”, “conductas contrarias a la convivencia” y “gravemente perjudiciales para la convivencia”.

 


Cualquier personal docente y personal educativo auxiliar que presencie una conducta del alumnado que impida el ejercicio de de los derechos de otros miembros de la comunidad educativa o atente contra ellos deberá intervenir con carácter inmediato apercibiendo verbalmente al responsable de dicha conducta y ordenándole presentarse en la jefatura de estudios.

 

Sarrera

 

IES BALLOTI BHIk  elkarbizitzaren oinarrian jartzen du hezkuntza-komunitatea osatzen duten estamentu guztien arteko (ikasleak, gurasoak eta irakasleak) errespetua eta babesa; era berean,  bakoitzak dituen eskubideen baliatze arduratsua eta eskubideotatik eratortzen diren betebeharren betetzea.

 

Ikastetxeak bere arlo guztietan ondo jardun dezan, elkarbizitzako zenbait arau ezarri eta betearazi behar dira, asmo hori burutzen lagunduko dutenak.

 

 

Lehentasunezko helburutzat hartzen da elkarbizitzan sor litezkeen gatazkak aldez aurretik aurreikustea; eta, gertatzekotan, berauek konpontzea, abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuan  (aurrerantzean “Dekretua”) adostutako ekintza eta neurrien bidez.

Arau hauek Ikastetxeko kide guztiei eragiten die. Kideok, beren ardurak, eskubideak eta betebeharrak zainduko dituzte, partaide diren estamentuaren arabera.

 

 

Honako arauren bat beteko ez balitz, aipatutako Dekretuak agintzen duenaren arabera zuzenduko da.

 

Idazki honetan zehazten diren arauek, hezkuntza-komunitatea osatzen duten kideen arteko elkarbizitza eta errespetua bermatu nahi dute. Era berean bermatu nahi dute gela eta gune guztien erabilera ona; honela, ikastetxe-komunitateko kide guztiek errespeta ditzaten eskubide guztiak eta bete ditzaten, era berean, betebehar guztiak.

 

 

201/2008 Dekretuan zehazten denaren arabera, huts egiteetan bereizten dira  “portaera desegokiak”, “bizikidetzaren aurkako portaerak” eta “bizikidetzarako oso kalte larria eragiten dioten portaerak.”

 

Edozein irakaslek ikusiz gero beste kide batzuen eskubideak baliatzea eragozten duen edo hauen  aurkako jokabideren bat, berehalaxe jokatu beharko du: ahoz ohartaraziko dio jokabidearen egileari eta ikasketaburuarengana joateko aginduko dio.

Comportamiento en el Centro

 

1.        Todos los miembros de la comunidad educativa deben respetar la libertad de conciencia y las convicciones religiosas, morales o ideológicas, así como la dignidad, integridad e intimidad de cualquiera del resto de sus miembros.

  

2.        No se consentirán agresiones ni actos violentos, verbales, físicos ni de ningún otro tipo. Las agresiones y actos violentos constituirán una falta gravemente perjudicial para la convivencia , y exigirán la sanción inmediata por parte de la dirección, además de la reunión urgente de la comisión de Convivencia.


3.    Se deberá prestar una atención preferente al aseo e higiene personal, tanto con carácter general y diario como en relación a las actividades desarrolladas en algunas materias específicas (Educación Física, Plástica, Tecnología, etc.). Así mismo, la ropa con la que se acuda al centro deberá ser apropiada para las actividades que se vayan a realizar (por ej. chándal y calzado adecuado para Educación Física).


4.        Se deben cuidar el material, mobiliario e instalaciones del Centro. Los objetos deteriorados por negligencia o intencionalidad manifiesta serán reparados o abonados por los causantes de los desperfectos o, en su caso, por el grupo de alumn@s. El profesorado en general y especialmente el/la tutor@ y el/la secretario/a velarán por el cumplimiento de esta norma.

 

5.        En ningún caso se lanzarán objetos desde las ventanas.


6.        Se debe venir al Instituto con la indumentaria propia de un centro docente. No se permitirá el uso de gorros-as, viseras, gafas de sol, etc., dentro del centro escolar.

 

 

7.        Cuando se produzcan conflictos y/o discrepancias sobre la idoneidad de la utilización de ciertas prendas de vestir y éstas estén basadas en criterios morales y/o religiosos, será el Consejo Escolar del Centro quién fijará los criterios pertinentes.


8.        Se respetarán escrupulosamente los bienes y pertenencias de otros miembros de la comunidad educativa. Serán considerados de especial gravedad los casos de sustracción o hurto.

 

 

9.     Se deben mantener un comportamiento correcto y una compostura digna tanto en el aula como en los pasillos evitando los gritos, silbidos, empujones, carreras y juegos.


10.    No podrán utilizarse como asiento las escaleras de acceso a los pisos superiores  ni cualquier otro lugar cuya obstrucción pueda producir algún accidente.

 

11.    De acuerdo con la legislación vigente, está totalmente prohibido fumar en todas las dependencias del Centro así como en sus inmediaciones.

 

 

12.    No se puede comer ni beber en el interior de las aulas o pasillos. Igualmente, no se podrá masticar chicle, ni similares durante las clases

 

13.    Se prohíbe el uso de cualquier aparato electrónico (aparatos de música, teléfonos móviles, videojuegos, etc.) durante las horas de clase y/o dentro del edificio, salvo indicación expresa del profesor/a.

 

 

Como norma general se pide que estos aparatos no se traigan al centro, pero en caso de hacerlo, sus propietarios estarán obligados a desconectarlos de forma previa.

 

En caso de incumplimiento de esta norma por parte del alumnado, el profesorado procederá a retirárselos y sólo serán devueltos a sus padres o tutores legales.

 

El Centro declina cualquier responsabilidad sobre este tipo de aparatos.

 

14.    De manera especial, queda terminantemente prohibida la realización de grabaciones y/o fotografías no autorizadas a cualquier miembro de la comunidad educativa.

 

Igualmente, se prohíbe hacer uso no autorizado de las fotografías o grabaciones efectuadas con permiso.

 

El Centro garantizará la posibilidad de comunicación entre el alumnado y sus tutores durante la jornada escolar a través del teléfono del propio Centro o estableciendo procedimientos que se pondrán en conocimiento de los afectados en caso de salidas didácticas, excursiones, etc., fuera del recinto.

 

15.    Cada alumn@ tiene a su disposición una taquilla  para guardar su material escolar.

 

A comienzo de curso se adjudicará a cada alumn@ su taquilla, a la que él mismo deberá poner un candado de su propiedad. Una copia de la llave se podrá dejar en poder del tutor@ para uso en caso de pérdida u olvido.

 

Cada alumn@ es responsable del mantenimiento de su taquilla en buenas condiciones, pudiéndosele cobrar los desperfectos ocasionados.


Ikastetxe barruko jarrera

 

1.      Hezkuntza komunitateko partaide guztiek errespetatu behar dituzte.bertako kide guztien  kontzientzia askatasuna, sinesmen erlijioso, uste moral eta ideia erlijioso guztiak, direnak direlarik, zein duintasuna, segurtasuna, osotasuna eta intimitatea,

 

2.      Ez da onartuko inolako eraso ez bortizkeria ekintzarik ; ez ahozkorik, ez fisikorik,  ez bestelakorik. Erasoak eta ekintza bortitzak bizikidetzari kalte larria eragiten dioten hutsegiteak izango dira: zuzendariak ahalik eta arinen zigortu beharko ditu, eta Elkarbizitza Batzordea  lehenbailehen bilduko da ekintza horiek aztertzeko.

 

3.      Berebiziko arreta eskaini beharko zaie  txukuntasunari eta garbitasunari, bai eguneroko janzkera eta apainketari, bai zenbait ikasgaitarako eraman beharreko osagarriei  dagokiela (Gorputz Heziketa, Teknologia e. a.). Halaber, ikastetxerako aukeratutako jantzi-soinekoak berton gauzatuko diren ekintzetan jarduteko egokiak eta aproposak izan behar dira, (esaterako, Gorputz Heziketan txandala eta kirol oinetakoak).


4.      Ikastetxeko tresneria, altzariak eta instalazioak zaindu beharko dira. Arduragabekeriagatik nahiz propio hondatutako gauzakiak,  kalteok eragin dituztenek berek  konponduko edo ordainduko dituzte; bestela, eta hala balegokio, talde osoak erantzungo du. Irakasleek, orokorrean, baina  taldeko tutoreak eta idazkariak bereziki, edukiko dute  arau hau betetzeko ardura.

 

5.      Ez du inork, inoiz leihoetatik ezer jaurtiko.,

 

 6.      Ikastetxe bati dagokion tankeran jantzita etorri behar da; Ezin da ikastetxearen esparruan erabili txanorik, kapelarik, biserarik, eguzki betaurrekorik, ez antzeko ezer.

 

 

7.      Soineko eta janzkeraren baten egokitasunaz gatazka eta desadostasunik sortuko balitz; eta  gatazka eta desadostasunon oinarrian irizpide erlijioso eta moralak baleude, ikastetxeko Eskola Kontseiluak egoki derizkion irizpideak ebatzi eta ezarriko ditu.

 

8.      Ikasleek hezkuntza komunitateko beste edozein partaideren ondasunak  errespetuz  zainduko dira. Ebasketa eta lapurreta oro ekintza larritzat hartuko da.

 

 

 9.      Gizalegezko portaerari  eta jendetasunari duin eutsiko zaie, bai gelan bai korridoreetan, txilioak, garrasiak, bultzadak, lasterkak, txistuak eta jolasak ebitatuz.

 

 10.  Ezin izango da eseri ez goiko solairuetarako eskaileretan, ezta bidea oztopatzeak istripuren bat eragin dezakeen. beste edozein lekutan.

 

11.  Indarrean dagoen legediak agintzen duenaren arabera, erabat debekatuta dago  ikastetxeko esparruaren barruan, zein  bere ingurumarietan tabakorria erretzea.

 


12.  Ezin da jan edota edan gela eta korridoreetan. Era berean,  ezin izango da mamurtu txiklerik ez antzekorik eskola-orduetan.

 

13.  Debekatuta dago edonolako gailu elektronikoa erabiltzea (hala nola, musika entzungailuak, telefono mugikorrak, bideojokoak, eta abar), eskola orduetan edota eraikinaren barruan, irakasleak beren beregi baimenik eman ezean..

 

Printzipio edo arau modura, holako tramankulurik ez ekartzea eskatzen da;  baina ekartzekotan, aldez aurretik amatatu behar dituzte.

 

Ikasleek tresna hauek itzaliko  ez balituzte, irakasleek kendu egingo dizkiete, eta beren gurasoei edo legezko tutoreei baino ez dizkiete itzuliko.

 

Ikastetxeak ez du bere gain hartuko inolako erantzukizunik honelako gailuen inguruan.

 

14.  Bereziki dago erabat debekatuta hezkuntza komunitateko edozein partaideri ezelango grabaketa edota argazkia egitea baimenik gabe..

 


Era berean, debekatuta dago baimendu gabe erabiltzea ikastetxearen eremuan  egindako grabaketa edo argazkiren bat.

 

Ikastetxeak bermatu egingo du ikasleek eta beren gurasoen arteko komunikazioa, Ikastetxeko bertako telefonoaren bidez; edo guztiei jakinaraziko zaien beste modu batez, ikastetxetik kanpoko hezkuntza-irteerak, … egiten direnean.

 

15.  Ikasle guztiek armairu bana daukate eskura, bertan eskolako tresneria eta liburuak gorde ditzaten.

 

Ikasturtearen hasieran ikasle bakoitzari bere armairua esleituko zaio, eta bertan ikasleak berak ipini beharko du berak ekarritako giltzarrapoa. Giltzaren kopia bat tutoreari eman ahal izango zaio, galtzen edo ahazten denerako.

 

Ikaslearen ardurapekoa  izango da bere armairua egoki, txukun eta osorik mantentzea;, honela, kalteren bat suertatzen bada, berak ordaindu beharko du.

 

Entradas y Salidas

 

1.    Las puertas de acceso al Centro para l@s alumn@s son las laterales y de ellas se les asignará una concreta de acuerdo a la situación de su aula (o según el nivel en el que estén escolarizad@s). Por tanto, l@s alumn@s no podrán utilizar ninguna otra puerta para acceder al Instituto o salir de él.

 

2.    Las puertas laterales del edificio se cerrarán una vez transcurridos cinco minutos de la hora fijada para el comienzo de la primera clase (tanto por la mañana como por la tarde) y permanecerán cerradas hasta la hora fijada para el comienzo del recreo. Finalizado el mismo, se volverán a cerrar y permanecerán así hasta la finalización de la jornada escolar.

 

3.    Una vez cerradas las puertas laterales, sólo permanecerá abierta la puerta principal del edificio.

 

4.    Ningún alumn@ podrá salir del Centro en horas de clase sin autorización previa por escrito de su padre, madre o tutor@ legal.

 

     5.    Aquell@s alumn@s que, por cualquier circunstancia (tanto justificada como injustificada) lleguen tarde o a deshora, deberán acudir al profesorado  de guardia, el cual, previa anotación del nombre del alumno y el motivo del retraso, será el que autorice su acceso.

 

     Si por cualquier circunstancia no hubiese ningún@ profesor@ de guardia disponible, la autorización antes mencionada se deberá obtener de un miembro del equipo directivo.

 

6.    Corresponderá a la Jefatura de Estudios el cómputo y control periódico de los retrasos así como la toma de las medidas pertinentes en relación a los mismos.

 

    7.  Esto no anula la circunstancia de que el/la profesor@ de la asignatura correspondiente actúe sobre los retrasos injustificados dentro de su ámbito de competencia, poniéndolos en conocimiento del padre, madre o tutor@, a la mayor brevedad posible.

Sarrera-Irteerak

 

1.      Ikastetxera sartzeko ikasleentzako ateak, alboetan daudenak dira; eta hauetako  bat  esleituko zaio bakoitzari  bere gelaren kokapenaren arabera, (edo  mailaren arabera). Beraz, ikasleek ezin izango dute beste sarrerarik erabili.

 

 

2.      Eraikinaren alboetan dauden ateak lehenengo eskola-ordua hasi eta bost minutura itxiko dira ( bai goizez, bai arratsaldez), eta horrelaxe egongo dira jolas-ordura arte. Jolas-ordua amaituta, berriro itxiko dira,  eta honelaxe egongo dira eguneko eskola aldia amaitu arte.

 

 

 

 3.      Alboetako ateak itxi eta gero, eraikineko ate nagusiak baino ez da zabalik egongo..

 

4.      Ezein ikasle ezin izango da irten ikastetxetik klase-orduetan,  aitak, amak, edota legezko tutoreak sinatu duen baimen idatzia ekarri ezean.

 

5.      Hau dela, bestea dela, berandu ala desorduetan ailegatzen diren ikalseek zaintzako irakaslearengana jo beharko dute; honek, ikaslearen izena eta berandu ailegatzeko izan den arrazoia idatziz jaso eta gero, sartzeko baimena emango dio.

 

Dena delako arrazoiren batengatik,  zaintzako irakaslerik ez balego, arestian aipatutako baimena ahalbidetzeko ardura Zuzendaritza Taldearena izango da.

 

6.      Ikasketa Burutzari dagokio atzerapenenen kopuruaren kontrola eramatea, eta berauei  dagozkien neurri egokiak ebaztea eta gauzatzea

 


7.      Izapideok ez dituzte baliogabetzen  ikasgai jakin bateko irakasleak, berea den esparruaren barruan, justifikatu gabeko atzerapenengatik har litzakeen neurriak, beti ere gurasoei edo tutoreei ahalik eta arinen jakinaraziz.

Comienzo y Cambios de clases

 

1.      Es imprescindible la puntualidad de l@s profesor@s y alumn@s en el comienzo y en el final de las clases, lo que se controlará debidamente.

 

2.      L@s alumn@s permanecerán dentro de sus respectivas aulas al tocar el timbre de forma correcta hasta la llegada del profesor@.

 

3.      Durante las horas de clase, l@s alumnos no deambularán por los pasillos, salvo el tiempo preciso para cambiar de aula.

 

4.      No está permitida la permanencia en pasillos, servicios y/o dependencias comunes (con la excepción de aquellas aulas de especial naturaleza que permanezcan cerradas hasta la llegada del profesor@ correspondiente: aulas de informática, IKT, etc.). Para evitar aglomeraciones en los pasillos, los profesor@s que impartan clase en estas aulas especiales abrirán la puerta de las mismas con la mayor puntualidad posible.

 

5.      Los cambios de clase se deberán hacer en el menor tiempo y con el mayor orden y silencio posible.

 

6.      Cuando algún grupo deba asistir a varias clases consecutivas fuera de su aula, cogerá anticipadamente el material correspondiente a esas asignaturas, de forma que no tenga que andar reiteradamente de un aula a otra.

 

7.      Cuando un aula vaya a quedar vacía durante toda una hora de clase, se apagará la luz al abandonarla y se cerrará la puerta con llave.

 

8.      Cuando haya controles o exámenes, l@s profesor@s mantendrán a sus alumn@s en el aula hasta la finalización de la clase, aún en el supuesto de que terminen la prueba antes de la hora.

 

9.      En caso de ausencia de algún profesor/@, l@s alumn@s permanecerán dentro del aula de clase en silencio hasta que llegue el/la profesor@ de guardia, quien se hará cargo de ell@s.

 

Si transcurridos diez minutos de la hora fijada para el comienzo de la clase, l@s profesor@s de guardia aún no hubieran aparecido, el/la delegad@ de clase acudirá a la sala de profesor@s o a Dirección para dar cuenta de esta circunstancia.

 

 10.         Como responsable del grupo, el/la profesor@ permanecerá en el aula durante el desarrollo de la clase y, en caso de producirse alguna incidencia en la misma durante este tiempo, la pondrá en conocimiento del profesorado de guardia o del equipo directivo a través del Delegad@ de clase.

Eskola orduak hasi eta bukatu

 

     1.      Bai irakasleek bai ikasleek zorrotz bete beharko dituzte eskolen                                            

     hasiera- zein amaiera-orduak. Puntualitatea behar den bezala      

     kontrolatuko da


2. Txirrinak jotzen duenean ikasleak gela barruan egongo dira, eta bertan ganoraz eta eraz iraungo dute hurrengo irakaslea etorri arte.

 

3.      Eskola orduetan ikasleak ez dira korridoreetan ibiliko, gelaz aldatzeko behar duten denboran izan ezik.

 

 4.      Debekatuta dago korridoreetan, komunetan, edota holako guztiok erabiltzeko geletan egotea (unean uneko irakaslea iritsi arte, itxita dauden gela bereziak izan ezik

(IKTak, Informatika gelak, e.a.). Honako gela berezi hauetan jardun behar duten irakasleek, ikasle pilaketak saihestearren, bertako ateak ordu-orduan zabalduko dituzte.



5.      Klase aldaketak denborarik laburrenean, eta taxuz eta isiltasun handienean egin behar dira.

 

6.      Talderen batek bere gelatik kanpo eskola bat baino gehiago jarraian baleuka,  ikasgaiotarako behar dituen tretxu guztiak hartuko ditu;  behin eta berriz gela batetik bestera ibili beharrik ez izateko..

 

 

7.      Gelaren bat ordu oso batean hutsik egon behar bada, irtetean argia amatatuko da bertako ikasleek, eta atea giltzez itxiko da.

 

8.      Kontrol edo azterketarik denean, ikasleek ordua bukatu arte egon beharko dute ikasgelan, azterketa ordua amaitu baino lehen amaitu badute ere.

 

 9.      Irakasleren bat etorriko ez balitz, ikasleak gela barruan egongo dira isilean, zaintzako irakaslea bertaratu eta euren kargu egin arte.

 

Klase ordua hasi eta hamar minutu igarota,  zaintzako irakaslerik oraindik azaldu ez bada, taldeko delegatua irakasle-gelara edo Zuzendaritzara joango da egoeraren berri emateko.


10. Irakaslea, taldeko arduraduna denez,  ikasgelan egongo da klase-                     denbora osoan; eta, bitartean, gorabeheraren bat gertatuz gero, zaintzako irakasleari edo zuzendaritza taldeari jakinaraziko dio, ikasgelako ordezkariaren bitartez.

Comportamiento en Clase

 

1.      L@s alumn@s deben estar en clase: sentad@s correctamente, en silencio y prestando atenciónde modo que se pueda trabajar con eficacia y aprovechamiento.

 

2.      Se debe respetar a  l@s profesor@s y a l@s alumn@s, por lo tanto no se tolerará ninguna falta de respeto.

 

3.      El/la profesor@ representa la máxima autoridad en la clase, por ello sus indicaciones deben ser cumplidas sin discutir.

  

4.      Debe emplearse un tono de voz y expresiones adecuadas a un aula.

 

5.      L@s alumn@s deberán respetar los turnos de palabra, no hablando sin permiso.

 

6.      L@s alumn@s no se podrán levantar en clase sin permiso del profesor@.

 

7.      Cuando el/la profesor@ entre en el aula l@s alumn@s deberán estar sentad@s y tener preparado el material necesario para poder iniciar la clase.

 

8.      Si un@ alumn@ llega tarde a clase deberá tocar a la puerta y pedir permiso para entrar.

 

       9.      L@s alumn@s de ESO deberán traer su agenda a clase todos los días.

 

10.  Si un@ alumn@ emplea objetos o material que no correspondan a la asignatura para molestar y/o jugar, el/la profes@r podrá quitárselos. Estos objetos sólo se devolverán a los tutores legales del alumn@, de modo similar a lo establecido en el caso de uso de teléfonos móviles, etc.

 

11.  Se deberán mantener limpias las aulas y el recinto escolar en general, utilizando las papeleras existentes y evitando arrojar al suelo cualquier tipo de residuos.

  

12.  Si un@ alumn@ tira al suelo cualquier cosa deberá  recogerla.

 


13.  Cada alumn@ mantendrá su mesa limpia y deberá fregarla si escribe o dibuja en ella.

 

 14.  Si la clase está sucia cuando llegue el/la profesor@, y nadie reconoce haberla ensuciado, el/la profesor@ designará de forma aleatoria a vari@s alumn@s para que recojan la clase.

 

15.  L@s alumn@s no podrán cambiar sus lugares en la clase sin el permiso del profesor@.

 

16.  L@s alumn@s no podrán cambiar el mobiliario de sitio sin permiso del profesor@.

 

17.  En clase no se puede realizar ni participar en juegos de ningún tipo (pelota, cartas, electrónicos etc.)

 

18.  En el caso de que algún@ alumn@ impidiese el normal desarrollo de la clase hasta el extremo de que el profesor@ tuviese que expulsarlo del aula, dich@ alumn@ comparecerá ante el profesorado de guardia para que le entreguen el impreso correspondiente.

  

Klase barruko portaera

 

1.      Ikasleek, klase barruan,  egoki eserita, isilik eta adi egon behar dute, lana eraginkortasunez eta probetxuz egiteko moduan.

 


2.      Ikasleek euren ikaskide eta irakasleenganako begirunea erakutsi behar dute; beraz, ez da inolako errespetu faltarik onartuko.

 

3.      Irakaslea gela barruko arduradun nagusia da; hau dela eta, bere aginduak  bete  egin behar dira, zalantzatan jarri gabe.a.

 

4.      Ahoskera  egokiaz eta gela barruan aproposak diren esaerak erabiliz berba egin behar da.

 

5.      Ikasleek berba egiteko txandak zaindu behar dituzte, eta ezin dute berba egin baimenik gabe.

 

6.      Ikasleak ezin izango dira jaiki klasean, irakasleak horretarako baimenik eman.ez badie

 

7.      Irakaslea gelan sartzean ikasleek eserita egon behar dute, eta eskola-ordu horretan behar izango duten tresneria prest eduki behar dute klaseari hasiera eman ahal izateko.

 

8.      Ikasleak, berandu iritsiz gero, atea jo behar du eta sartzeko baimena eskatu.

 

 9.      DBHko ikasleek egunero ekarri behar dute beren agenda klasera.

 


10.  Ikasleren batek ikasgaiari ez dagokion tresnarik badarabil jolaserako edota jarduna oztopatzeko, irakasleak kendu ahal izango dio. Tresnok guraso edo legezko tutoreei baino ez zaizkie itzuliko, mugikorren kasuan adierazi den modu bertsuan.

 

 

11.  Ikasgelak zein ikastetxeko gainontzeko gela guztiak garbi eduki beharko dira: paperak zein beste edozein motatako hondakinak, lurrera bota beharrean, dauden paperontzietara botako dira.

 

12.  Ikasleren batek zerbait lurrera botaz gero,  segituan jaso beharko du.

 

13.  Ikasle guztiek nork bere mahaia txukun mantenduko du; eta bertan idatzi edo margoztuz gero, garbitu egin beharko du.

 

14.  Irakaslea heltzen denean gela lohi badago eta inork aitortzen ez badu zikindu duela, irakasleak zenbait ikasle ausaz aukeratuko ditu gela txukuntzeko.

 

15.  Ikasleek ezin izango dira klasean lekuz irakaslearen baimenik gabe.

 

16.  Ikasleek ezin izango dituzte altzariak lekuz mugitu irakaslearen oniritzirik gabe.

 

 

17.  Gela barruan ezin da ezelango jolasean aritu (pilotan, kartetan, e.a.)

 


18.  Ikasleren batek hainbeste eskolako ohiko jarduna eragotziko balu, eta irakasleak, hori dela eta, klasetik kanporatu beharko balu, zaintzako irakasleengana jo beharko luke, dagokion imprimakia eman diezaioten.

  

Utilización de los Servicios

 

1.      Con carácter general, la utilización de los servicios se restringirá a los recreos y al comienzo o final de la jornada.

 

2.      En ningún caso se podrá acceder a los servicios en los períodos entre clases.

 

3.       Si en algún caso particular, un@ alumn@ precisase utilizar los servicios durante las horas de clase, será el/la profesor@ de la materia que se esté impartiendo en ese momento quien le de la autorización para hacerlo y lo anotará en el cuaderno de incidencias.

 

Komunen erabilera

 

1.      Orokorrean, komunak jolas-orduan eta egunaren hasieran eta amaieran baino ez dira erabiliko.

 

2.      Ezin izango da inolaz ere bertara joan  eskola orduen artean.

 


3.      Ikasleren batek halabeharrez eskola orduaren barruan komunera joateko premia  badu, une horretan taldearen ardura daukan irakasleak emango dio joateko baimena eta gertakarien edo gorabeheren koadernoan emango du horren berri.

 

Recreos

 

1.      A l@s alumn@s de 1º y 2º de la E.S.O. les está terminantemente prohibido salir del Centro durante los recreos. El resto de alumn@s sí podrá hacerlo conforme a las disposiciones vigentes de la Consejeríade Educación.

 

2.   Durante el tiempo del recreo, l@s alumn@s no podrán permanecer dentro del edificio (exceptuando la biblioteca). En caso de lluvia utilizarán las zonas designadas para resguardarse (kaiola, polideportivo).

 

Jolas orduak

 

1.      DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek erabat debekatuta daukate Ikastetxetik irtetea jolas orduetan. Gainontzeko ikasleak, berriz, Hezkuntza Sailak indarrean dituen xedapenen arabera irten ahal izango dira.

 

 2.      Jolas orduan aldian ikasleak ezin izango dira egon eraikinaren barruan, liburutegian izan ezik. Euria balitz, aterpetzeko aukeratutako guneetan egon ahal izango dira, (kaiola eta polikiroldegia).

 

Faltas de Asistencia

1.      L@s profesor@s controlarán rigurosamente la puntualidad y faltas de asistencia a clase y las reflejarán en el parte correspondiente, y en la ficha personal del alumn@.

 

 2.      Para la justificación de las faltas de asistencia, se utilizará el impreso “Justificación de Faltas de Asistencia” que se solicitará a los bedeles. A este impreso se graparán los justificantes médicos pertinentes (consulta médica, enfermedad…) si se dispone de ellos. L@s alumn@s presentarán ante l@s profesor@s a cuyas clases no hayan asistido el justificante de su ausencia, firmado por el padre, madre o tutor, el día de su incorporación (o en su defecto en un plazo máximo de 48 horas desde la misma). Posteriormente se lo entregarán al tutor@ para que lo guarde.

 

3.      En caso de no asistencia a un examen, será imprescindible presentar justificante médico para no perder el derecho al mismo.

 

 

4.      Las faltas injustificadas de puntualidad y/o de asistencia a clase constituyen una conducta contraria a las normas de convivencia y podrán ser objeto de cualquiera de las correcciones previstas en elDecreto 201/2008 de 2 de diciembre.

 

 

5.      Si dentro de una misma evaluación, algún@ alumn@ acumulase faltas de asistencia injustificadas en un porcentaje igual o superior al 20% de las sesiones impartidas en una materia, podrá ser evaluado negativamente en la misma. La misma norma se aplicaría en relación a la materia en su totalidad cara a la calificación de la misma en la convocatoria final ordinaria.

 

6.      Para que las huelgas o paros del alumnado no contravengan las normas de convivencia, deberán cumplir los requisitos establecidos en el Decreto 201/2008 de 2 de diciembre..

 

En caso contrario, infringirán las normas de convivencia y, por tanto, serán sancionables con las medidas correctoras establecidas.

 

Ez- etortzeak

 


1.      Irakasleek ikasleen puntualtasun eza eta ez-etortzeen kontrol zehatza eta zurruna eramango dute, eta horretarako prestatuta dagoen partean zein ikaslearen fitxa/txosten pertsonalean islatuko dute

 

2.      Ez-etortzeen justifikazioa egiteko atezainei eskatu beharreko Ikasleen Hutsegiteen Jakinarazpena agiria erabiliko da; eta medikuaren kontsultara joan izanaren justifikazioa edo gaixotasunaren ziurtagiria erantsiz, eskura izanez gero; eta gurasoek edo tutore edo arduradunak sinatuta. Ikasleak, falta izan den ikasgaietako irakasleei erakutsiko die, klasera itzultzen diren lehenengo egunean (edo 48 ordu baino lehenago gehienez jota). Irakasle guztiei jakinarazi ondoren, tutoreari emango dio agiria, honek gorde dezan.

 

 

3.      Ez-etortzea azterketaren bat egiten den orduan gauzatuko balitz, medikuak egindako ziurtagiria aurkeztea ezinbestekoa izango da azterketa egiteko eskubidea  galduko ez badu.

 

4.      Justifikatu gabeko ez-etortzeak edota atzerapenak bizikidetzaren kontrako jokabidetzat jotzen dira, eta abenduaren 2ko 201/2009 Dekretuan aurreikusitako  neurri zuzentzaileetako  bat  aplikatu ahal izango zaie

 

 

 5.      Ebaluazio baten barruan ikasleren batek justifikatu gabeko ez-etortzeak ikasgai horretan emandako eskola orduen %20 edo gehiago izango balira, ikasgai horretan gutxiegi eman ahal izango zaio. Irizpide bera erabil daiteke ikasgai horri dagokion nota ebaluatzeko,   ikasturte bukaerako ohiko deialdian.



6.      Ikasleek egindako greba eta geldialdiek Elkarbizitza Arauak urratu ez ditzaten, 2008ko abenduaren 2ko Dekretuan ezarritako betekizunen arabera egin beharko dira.

 

Bestela,  Elkarbizitza Arauak hautsiko dituzte, eta ondorioz, ezarritako neurri zuzentzaileez  zigortuko dira.

Actividades Complementarias

 

1.      La asistencia a las actividades Complementarias aprobadas por el Consejo Escolar es obligatoria.

 

2.      No obstante lo anterior, el/la profesor@ responsable de la actividad puede dejar en el centro a aquell@s alumn@s que por sus faltas de comportamiento considere que pueden entorpecer el desarrollo de la misma. Est@s alumn@s quedarán en el centro a cargo de sus profesor@s o del profesorado de guardia.

 

3.      Los justificantes de inasistencia a una actividad deberán presentarse al profesor@ responsable de la misma, quién deberá darlos por buenos. En caso contrario, se considerarán tantas inasistencias no justificadas como horas dure la actividad.

 

4.      Si un@ alumn@ no asiste a una actividad Complementaria de forma no justificada, deberá abonar igualmente el importe de la misma.

 

Jarduera Osagarriak

 

  1. Eskola Kontseiluak onartutako jarduera osagarrietara joatea  derrigorrezkoa da.

 

2.      Hala ere,  jardueraren irakasle arduradunak bere esku izango du diziplina arazoak dituzten ikasleak ikastetxean bertan uztea, zaintza irakasleen ardurapean, jarduerarako oztopoa izan daitezkeela uste badu.

 


3.  Antolatutako jardueran parte hartu ezean, ez-etortzearen justifikazioa irakasle arduradunari aurkeztu behar izango diote ikasleek. Irakasleak justifikantea ontzat eman ezean, jarduerak irauten duen beste justifikatu gabeko ordutzat joko dira.

 

4.   Ikasle batek ez-etortzea justifikatzen ez badu, jardueragatik ordaindu beharrekoa  berdin-berdin ordaindu beharko du,

 

Utilización del ascensor

 

Cuando un@ alumn@ se encuentre en una situación física que le impida un normal desplazamiento, el/la Jef@ de Estudios podrá autorizar la entrega temporal de una llave para la utilización del ascensor del instituto.

 

En este caso se deberá cumplir lo siguiente:

 

1.      El/la alumn@, de ser necesario,  podrá ser acompañad@ por otr@ alumn@ pero no por más de un@.

 

2.      El/la alumn@ será responsable de la custodia y utilización de esta llave, quedando terminantemente prohibido el que realice copias de ella.

 

3.      El/la alumn@ está obligado a devolver la llave del ascensor al conserje en el mismo momento en que cese la causa que motivó su utilización.

 

4.      El incumplimiento de estos requisitos supondrá la retirada de la llave y, de considerarse necesario, la sanción correspondiente.

 

Igogailuaren erabilera

 

Ikasle batek oinez ibiltzeko arazo edo eragozpenik balu, Ikasketa-buruak ikastetxeko igogailua erabiltzeko giltza behin-behinean eman ahal izango dio.

 

 Bete beharreko baldintzak:

 

     1.      Behar izanez gero, ikaskide  batek, eta batek baino ez,  lagundu ahal izango dio ikasleari.

 

2.      Ikasleak emandako giltzaren ardura hartuko du eta ezin izango du kopiarik egin.

 

 

3.      Igogailua erabiltzeko premia sortu zuen zergatia desagertu bezain pronto, bedelari itzuliko dio giltza.

 

 

 4.      Baldintza hauek  ez betetzeak giltza kentzea ekarriko du, baita beharrezko jotzekotan, zigorra ezarri ere.