Aurkezpena

IES BALLONTI BHI
https://sites.google.com/a/ballontibhi.net/normalkuntza-ballonti/

Portugaleteko Bigarren Hezkuntzako Ballonti institutua 1.989/90 ikasturtean hasi zen lanean. Ikasturte honetan 25. urte urrena ospatzen ari gara. 400 familia inguruk osatzen dugu hezkuntza komunitatea. 50 irakasle gara eta bestelako zerbitzuetan 12 pertsona inguru aritzen dira.

Portugaleteko D eredua soilik duen institutu bakarra da, eta horrez gain  2007/08 ikasturtetik aurrera, hirueledun proiektua eskaintzen du.


HEZKUNTZA ESKAINTZA

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH): Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza lau ikasturtetan dago banaturik.                                                    
  • Derrigorrezkoa ez den Bigarren Hezkuntza (HSAOL): Batxilergoak bi kurtsoko iraupena du. Gure ikastetxean ondoko batxilergoak ditugu:
    • Natur eta Osasun-Zientzien Batxilergoa
    • Giza eta Gizarte-Zientzien Batxilergoa

HIZKUNTZA EREDUAK              

  • D eredua: Irakasgaiak euskaraz ematen dira, eta Gaztelera irakasgaia da.
  • Hirueleduna: Irakasgaiak ingelesez eta euskaraz ematen dira, eta Gaztelera irakasgaia da. (DBHko lau mailetan).