SARRERA

Eleaniztasunerantz proiektuan parte hartzen duten ikastetxeek 2015-2016 ikasturtearen bukaerarako Hizkuntza Proiektua aurkeztu behar dute. Hauek ez ezik, gainontzeko ikastetxeek ere gauzatu beharko dute epe laburrean.

Hori dela eta, Getxoko Berritzeguneko hizkuntzetako aholkulariok site hau sortu dugu garapen prozesuan laguntza emateko.

Hezkuntza Sailak kaleratuko duen Hizkuntza Proiektua egiteko gida izango da abiapuntua, ikastetxeetan eta berritzeguneko saioetan talde lana bideratzeko.

Ikastetxeetako ereduak, esparru metodologiko eta didaktikoan sakontzeko orientabideak eta gelarako proposamenak partekatuko ditugu gune honen bidez.