Orain  2014 - 2015

NAUKAS 2015 

Zientzialari 23 - Nestor Etxebarria

Kimika analitikan ikerlaria

ELHUYAR aldizkaria

"Teoriek eta eskolek, mikrobioek eta globuluek, elkar jaten dute, eta borroka horri esker egiten du aurrera biziak"

M. Proust (1871-1922)

"Zientzia ikerkuntza hauxe da: mundu guztiak ikusi duena ikustea, baina inork pentsatu ez duena pentsatuz"

A. Szent-Gyorgyi (1893-1986)

Planeta neke-neke egina dago

Bosgarren urtez jarraian, Naukas plataformako kolaboratzaileak Bilbon elkartuko dira berriro, azken urte hauetan zientziaren inguruan egindako bilerarik handiena eskaintzeko, Naukas Bilbao 2015. Gero eta gehiago dira bertan parte hartzen duten hizlariak, eta ikus-entzuleak harrituta uzteko muga ere oso goian dago. Hirurogeita hamar bat aditu bilduko dira hainbat gairen inguruko aurkezpen motzak (10 bat minutukoak) egiteko, guztion jostagarri.

Aurten ere, hainbat pertsona ezagun arituko dira bertan; Natalia Ruiz Zemanovitch, urtero ikuskizun zoragarri batekin audientzia liluratzea lortzen duena, tartean. Oraingoan, Yo cuento lo que me da la ganaizenburupeko aurkezpena egingo du. Beatriz Sevilla bigarren aldiz igoko da oholtzara, oraingo honetan, La insoportable imposibilidad de ser imparcialeskaintzeko. Iaz egin zuen aurkezpena Naukas Bilbao 2014ko bideorik ikusienetakoa izan zen eitb.eus-en. Arturo Quirantes ere arituko da aurten Bilbon, eta irribarrea aterako die ikus-entzuleei, inolako zalantzarik gabe. Edizio honetan, zientzia pixka bat hedatuko du La belleza de una ecuación hitzaldiarekin. The Big Van Theoryren eskutik, umorezko bakarrizketak ere egongo dira. Horrez gainera, beste hainbat aurkezpen, elkarrizketa, mahai-inguru eta abarrekin gozatzeko aukera egongo da.

Ekitaldia irailaren 11n eta 12an izango da, 10:00etatik aurrera, UPV/EHUk Bilbon duen Bizkaia Aretoan, eta streaming bidez jarraitu ahal izango da eitb.eus-en, zuzenean. Sarrera doakoa izango da.

Azken bi urteetan bezala, etxeko gazteenek ere zientziarekin ondo pasatzeko aukera izango dute, esperimentuak eginez eta jolastuz.

100 dibulgatzaile arituko dira aurten jardunaldiotan. Horien artean, matematikariak, fisikariak, biologoak eta abar daude, eta baita dibulgatzaile amateur asko ere. Pertsona asko daude Naukas (lehen Amazing.es) proiektuan elkarlanean, baina Miguel Artime (@Maikelnaiblog),Antonio Martínez (@aberron), José Cuesta (@InerciaCreativa) eta Javier Peláez(@Irreductible) daude horren muinean.

HEMEN ZUZENEAN

MARTXOAK 5

http://www.achucarro.org/documents/10180/13441/encabezado_AF_Manuel_Guzman.png

 5 DE MARZO DE 2015, A LAS 19.00   

Sala Baroja (Bizkaia Aretoa - Paraninfo de la UPV/EHU, Bilbao

Aforo limitado. Se requiere confirmar la asistencia

por correo electrónico forum@achucarro.org o por teléfono 94 601 81 35

La conferencia será en castellano, y a su finalización se abrirá un turno de preguntas.