Proiektuak



Elkarkidetza kooperatiboa: urtez urtez proiektuak hobetzen


“Taldean aritzea ez da elkarlanean eta kooperazioan lan egitearen sinonimo, ez da Ikaskidetza. Ikaskidetza honela definitzen dugu: taldean eta kooperazioan egiten den ikaskuntza”. Hala diote proiektuaren arduradun diren UHEZI-ko Ana Usabiaga eta Ainara Artetxek “Ikasleen Ikaskide taldeak eta irakasleen ikastea” artikuluan. Bertan azaltzen digute Ikaskidetzaz ari garenean zertaz dihardugun eta Euskal Herriko ikastetxeetan Ikaskidetza sustatzeko darabilgun metodologia (irakasleen sarea) zein modutan gauzatzen den.
Assa Ikastolako hezkuntza proiektuan txertatu nahi dugu lan egiteko modu hau. Urteak daramatzagu lan talde kooperatiboak antolatzen gure ikasgeletan ( 2010 urtean hasi ginen formazioa jasotzen) . Ohiko dinamika izatera heldu behar da lan metodologia hau eta horretan dihardugu urtez urte .

Informazio gehiago


“Trabajar en grupo no es sinónimo de trabajar en modo cooperativo y ni de manera colaborativa. Coaprendizaje: aprendizaje grupal basado en la cooperación”. Así lo afirman las responsables del proyecto, Ana Usabiaga y Ainara Artetxe ( profesoras de UHEZI)  en el artículo “Ikasleen ikaskide taldeak eta irakasleen ikasarea”. En dicho artículo contextualizan y conceptualizan el significado de coaprendizaje, asi como, la integración y realización de dicha metodología en diferentes centros escolares de Euskal Herria.

Queremos que esta metodología sea parte del proyecto educativo de ASSA Ikastola. LLevamos años organizando grupos de trabajo colaborativo en nuestras aulas de aprendizaje ( en el 2010 empezamos a formarnos en esta ambito). Nos marcamos como objetivo que estas dinámicas de trabajo sean algo normalizado dentro del aula.


Irakurketa dialogikoa eta bikoteka irakurri

Aurreko urtean lehen hezkuntzan hasitako "bikoteka irakurri" eta “irakurketa dialogikoa” programekin jarraitzen dugu aurten ere LH zein DBHn.

“Irakurketa dialogikoa”-n etxean irakurri dituzten liburuko orri batzuk komentatzen dituzte gelan denon artean. Irakurketa hauekin balore batzuk lantzen ditugu DBHko ikaslegoan: irakurzaletasuna, elkartasuna, errespetua, ekologia…

"Bikoteka irakurri" programaren xedea beste bat da, kasu honetan ikasle gazteen irakurritakoaren ulermen maila garatzeko helburua dauka. LHko ikasleak klasean testu erreal bat hartu eta elkarri laguntzen diote, hasieran ondo ulertzen eta ondoren irakurritakoa ulertzen.



“Lectura en pareja”, es un programa que iniciamos el curso pasado en ciertos grupos de primaria. Durante este curso junto con las “lecturas dialógicas” van a ser programas constantes en educación primaria y educación secundaria.

“Lectura dialógica” consta de realizar una serie de tertulias en base a una serie de lecturas de libros que realizan en casa. Mediante estas tertulias se intenta fomentar una serie de valores en las alumnas: afición por la lectura, respeto, solidaridad, ecología...

El objetivo principal de la “Lectura en pareja” es mejorar el proceso de la comprensión lectora del alumno. El alumnado de primaria trabajan diferentes tipos de textos y mediante la cooperación en parejas intentan comprender el texto y finalmente intentan entender lo leído. Aurreko urtean lehen hezkuntzan hasitako “irakurketa dialokikoa” eta "bikoteka irakurri" programekin jarraitzen dugu aurten ere LH zein DBHn.







Zer da EKI?

EKI proiektua ikasmaterial berri eta berritzailea da. Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren pedagogiaren bitartez. Datozen urteetan iritsiko dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ziklo osora. EKI proiektuaren egikaritzaren koordinatzaile Mikele Aldasoro eta Xabier Garagorrik zuzendutako lan taldean 52 profesional eta adituk hartu dute parte.

Euskal Curriculuma bizkar-hezur

2008-09 urteetan Euskal Herriko ikastetxe gehienek elkarrekin eraiki eta onetsi zuten Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculumean oinarritzen da EKI. Azken batean, pertsonaren garapen osoa (norbanako, gizartekide eta izadikide gisa) lortu ahal izateko oinarri sendoak finkatzea bilatzen du; euskal kultur espezifikoaren eta unibertsalaren oinarriak eskuratzea; ondorengo ikasketak egiteko eta lan munduan aritzeko prestatzea; eta bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko prestatzea. EKI proiektua, beraz, Euskal Curriculumaren garapena liratekeen ikasmaterialak dira.

Konpetentzietan oinarrituta dago. Dagoeneko ez da nahikoa jakintza akademikoa eskuratzea. Edozein bizitza-egoeratan konpetentea izatea lortu behar du ikasleak; pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten eta egiten eta ekiten jakin behar du. EKI material berriok Integrazioaren Pedagogia hautatu dute, irakasleek errazago irakasteko, ikasleek eraginkorrago ikasteko eta gurasoek prozesu horretan esku hartzeko. Egoerei irtenbideak aurkitzen ikasi behar du ikasleak, ikasitakoa egoera berrietan baliatzeko. Benetako egoera esanguratsuen aurrean jarrita, ikasleek egoera horietan behar dituzten baliabideak bilatzen eta erabiltzen ohitu behar dute; irtenbideak aurkitzen saiatu, bakarrik eta lan taldean moldatu, arazoen soluzioa erdietsi eta egoera berrietan ikasi dutena baliatu.



¡Qué es EKI?

El proyecto EKI es un material didáctico novedoso e innovador. Desarrolla el Currículo Vasco, basado en competencias y por medio de la pedagogía de integración. En los próximos años, llegará a todo el ciclo de Educación Secundaria Obligatoria. En el grupo de trabajo de ejecución del proyecto EKI dirigido por los coordinadores Mikele Aldasoro y Xabier Garagorri, han participado 52 profesionales y entendidos.

El Currículo Vasco como columna vertebral


EKI se asienta sobre el Currículo Vasco para la escolaridad obligatoria que fue construido y aprobado por la mayoría de los centros escolares de Euskal Herria en los años 2008 y 2009. Su fin es la consecución de unos fundamentos sólidos para que la persona se desarrolle en plenitud (como individuo y miembro de la sociedad y parte de la naturaleza), al mismo tiempo que hace suyas las bases de la cultura vasca específica y de la universal, se prepara para proseguir sus estudios, para actuar en el mercado laboral y para continuar aprendiendo a lo largo de toda su vida. El proyecto EKI lo constituyen, por tanto, los materiales que desarrollan el Currículo Vasco.

Basado en competencias. Las directrices europeas establecen que la enseñanza ha de ser basada en competencias. Ya no basta con poseer conocimiento académico. El alumnado ha de lograr ser competente ante cualquier situación de la vida, ha de saber pensar y aprender, comunicar, convivir, ser uno mismo y hacer y emprender.

Estos nuevos materiales EKI han escogido la Pedagogía Integradora, para que el profesorado enseñe más fácil, el alumnado aprenda de manera más efectiva y los padres y madres intervengan en ese proceso. El alumnado tiene que aprender a encontrar soluciones a diversas situaciones, para utilizar lo aprendido en nuevas circunstancias. Las alumnas y alumnos tienen que acostumbrarse a buscar y utilizar los recursos que necesiten en cada una de las situaciones significativas reales que se encuentren; tratar de encontrar salidas, adaptarse a trabajar solos o en grupos, solucionar los problemas y utilizar lo aprendido en nuevas situaciones.


Urtxintxa

Haur Hezkuntzak berebiziko garrantzia du bai haurraren garapen osoan, baita euskalduntze-prozesuan ere. Etapa horretan garatzen hasten dira, hain zuzen, adimenaren gaitasunak, nortasunaren ezaugarriak, gorputzaren ahalmenak, gizarteratzeko eta harremanetarako hastapenak. Beraz, hezkuntza-arloan betekizun nagusia du. Betekizun horri erantzun nahian, hezkuntza-komunitatearen etengabeko ikerketa- eta hobekuntza-prozesuaren pauso berri bat da URTXINTXA proiektua. Proiektu honen berrikuntza nagusiak hauek dira: hezkuntza-proiektua hobetzea, curriculum diseinuaren ulermen-maila erraztuz eta koherentzia bertikala ziurtatuz; zehar-lerroekiko konpromisoa indartzea; aniztasunari erantzuna emateko bide berriak jorratzea; eleaniztasunaren hainbat eragile integratzea; irakurketa idazketaren paradigma eraikitzailea garatzea.



La Educación Infantil tiene una importancia vital tanto en el desarrollo integral del niño como en su proceso de euskaldunización. De hecho, en esta etapa comienzan a desarrollar las facultades intelectuales, las características de su personalidad, las capacidades corporales y dan los primeros pasos en las relaciones y la socialización. Por lo tanto, tiene una función principal en el campo de la educación. El proyecto URTXINTXA supone un nuevo paso en la investigación y la mejora continua dado por la comunidad educativa en su intento de dar respuesta a ese requisito. Las innovaciones principales de este proyecto son las siguientes: mejorar el proyecto educativo facilitando el nivel de comprensión del diseño curricular y la coherencia vertical, reforzar el compromiso con los contenidos transversales, cultivar nuevas vías de respuesta a la diversidad, integrar diversos factores del plurilingüismo y desarrollar el paradigma constructivo de la lectura y escritura.


Txanela-EKI

Haur Hezkuntzan URTXINTXA proiektuarekin hasitako ibilbidearen jarraipen modura aurkezten da TXANELA eta TXANELA-EKI. Metodo globalizatua da, Euskara, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera, Lengua Castellana, Ingelesa, Plastika, Artea, Dramatizazioa eta Musika arloak era globalizatuan lantzen dituena, edukiak lantzeko hainbat motatako euskarriak integratzen dituelarik.

Txanela proiektua derrigorrezko Lehen Hezkuntzako ikasmateriala da. Haur Hezkuntzan Urtxintxa proiektuarekin hasitako ibilbidearen jarraipen modura aurkezten den proiektu honek, bi etapen arteko zubi lana batetik eta Lehen Hezkuntzaren oinarriak finkatzen laguntzearena bestetik ditu helburu. Lehen Hezkuntza etapa zabala den heinean (6-12urte), eta ziklo bakoitzak bere zeregina duenez hezkuntza prozesuan, hauen arteko eta beste etapekiko loturak zainduaz curriculum eskaintza koherente, bateratu eta egokia eskaintzeko asmotan sortua.

Lehen Hezkuntzako proiektuak, TXANELA proiektuak alegia, Haur Hezkuntzako URTXINTXA proiektuak biltzen dituen hainbat ezaugarri gordeaz, haurren garapena sustatzeko elementu berriak ere eskaintzen ditu, IKT konpetentziak horien artean.



TXANELA y TXANELA-EKI se presentan como la continuación del recorrido comenzado con el proyecto URTXINTXA en Educación Infantil. Es un método globalizado, en el cual se trabajan las materias de Eusakara, Naturaleza, Ciencias Sociales, Lengua Castellana, Inglés, Plástica, Arte, Dramatización y Música de forma globalizada, integrando soportes de varios tipos para trabajar los contenidos.

El proyecto TXANELA es un material educativo de la Educación Primaria. Este proyecto, que se presenta como una continuación del proyecto URTXINTXA comenzado en Educación Infantil, tiene como objetivos actuar como puente entre las dos etapas por un lado, y ayudar a fijar las bases de la Educación Primaria, por otro. Teniendo en cuenta que la Educación Primaria (6-12 años) es una etapa extensa y que cada ciclo tiene su quehacer en el proceso educativo, el proyecto ha sido creado para proporcionar una oferta curricular coherente, unificada y adecuada entre estas y otras etapas cuidando sus interconexiones.

El proyecto de Educación Primaria, es decir, el proyecto TXANELA, además de mantener algunas de las características que reúne el proyecto URTXINTXA, ofrece también nuevos elementos para fomentar el desarrollo del alumnado.



ITTxartela



IT Txartela, Informazioaren Teknologien Erabilera-ziurtagiria

2009. urtetik aurrera hasi zen Assa Ikastola ItTxartelako modulu desberdinetako azterketa hau DBH3, DBH4 eta Batxilergoko ikasleei eskaintzen. Orduz geroztik ehundaka dira homologazio desberdinak lortu izan dituzten ikasleak, eta hauek ezezik inguruko lagun askok ere lortu dute. Komunitateari begira dagoen arren, orokorrean DBH3n lehen homologazioa, DBH4n bigarrena eta Batxilergoan hirugarrena lortzen dute, badira ere laugarrena eta bosgarrena lortzen dituzten ikasleak.

Ikasleei ez ezik, guraso eta komunitateko zein inguruko gainontzeko pertsonei ere eskaintzen zaien zerbitzua da.


Tarjeta TI, Certificado de uso de las Tecnologías de la Información


A partir del año 2009 se empezó a ofrecer al alumnado de 3º de la ESO, 4º de la ESO y Bachillerato el examen de los diversos módulos de la Tarjeta TI de Assa Ikastola. Desde entonces, son cientos las alumnas y alumnos que han logrado las diferentes homologaciones, y además de éstos varios amigos del entorno también. A pesar de que está abierto de cara a la comunidad, en general en 3º de la ESO se logra la primera homologación, en 4º de la ESO la segunda, y la tercera en Bachillerato. Además, hay también alumnos que logran la cuarta e incluso la quinta.

Además de al alumnado, en un servicio que también se ofrece a madres y padres y personas de la comunidad y del entorno.


SelectionFile type iconFile nameDescriptionSizeRevisionTimeUser
Comments