SARRERA

     


    Probabilitatearen teoria Matematikaren adar bat da eta gertakari edo esperimentu jakin batek emaitza jakin bat izateko duen posibilitatea kuantitatiboki zehazten du. Probabilitate matematikoa ausazko jokoetan du bere oinarria. Joku hauetan sortzen ziren galderei erantzunak emateko sortu zen.
 

  

Gaur egun, probabilitatea analisi estatistikoan erabiltzen da, gehienbat. Probabilitate-teoriak garrantzi handia izan zuen matematika-arloan (eta zientzian oro har), ziurtasun absolutuaren aldeko erabateko joera nolabait orekatu egin zuelako.

  


             Irudia

 















   Adibidez:

  • Meteorologiak aztertzen dituen fenomenoak ez ziurrak izaten dira eta hortaz probabilitate kontzeptuan oinarrituriko ereduak eratzen dira fenomeno hauen probabilitateak zehazteko
  • Medikuntzanfarmakoen eraginkortasuna ez ziurra da eta probabilitate batez irudika daitezke
  • Ekonomian, ezezaguna izaten da etorkizunean aldagai ekonomikoek izango duten bilakaera eta probabilitate batez hurbiltzen dira euren balioak. 
  • Filosofian eztabaida biziak sortzen dituen kontzeptua da, probabilitate kontzeptuaren onarpenak errealitatearen ikuspegi zorizkoa ote dakarren, adibidez.
    Ildo horretatik, determinismoak fenomenoen interpretazio guztiz kausala eta ziurrak baieztatzen du, zorizkotasuna erabat ukatuz.

    Lege deterministei esker, iragarri daiteke naturako fenomeno askoren bilakaera, gorputz baten erorketa askea lurrazalean. Batzuetan, ordea, fenomenoak zorizkoak dira, beti egoera edo baldintza berberetan gertatzen diren arren, adibidez: dado bat jaurtirik, zein zenbaki aterako da? Zorizko gertaerei aleatorio deitzen zaie, eta haien bilakaera probabilitateen kalkuluaren bidez aztertzen dira. 

Blaise Pascal matematikari eta filosofo frantziarra (1623-622) probabilitateteoriaren sortzailetako bat izan zen.                                    

    Ikusi bideo hau, probabilitateak gure eguneroko bizitzan duen inportantziaz konturatzeko.       

Probabilitatearen historia

           Bideoaren iturria

 Ziur, modu batera edo bestera, askotan probabilitateak erabili dituzula, eta ez beti eskolan.
Ondorengo moduko adierazpenak, “segur aski bihar euria egingo du” edo “esango duena agian egia izango da”, nahikoa ohikoak dira eguneroko hizkeran.

Probabilitatea eguneroko hizkeran: ezustekoahalabeharrezkoabalizkoa,ustekabekoaaurretik jakin ezin denabat-batekoazorizkoatxiripazkoazeharkakoanahi gabeasmorik gabe.
Ausazko jokoak. Domino-, karta- edo dado-jokoan aritzerakoan, askotan "arriskuan jartzen gara" eta, ziur kontuan izaten dugula zer aukera dauden ondo edo gaizki ari garela pentsatzeko.