• Irteera Laboratorium-era
    Pasa den urriaren 6an irteera bat egin genuen Bergarako errege mintegira, hobe esanda Laboratorium deitzen denera. Errekalde jauregian dago, errege mintegi eraikuntza zena gaur egun UNED dena.

    Batxilergoko 1. mailako Kultura Zientifikoko ikasleekin joan ginen eta wolframio elementuaren aurkikuntza nola gertatu zen ezagutu genuen beste guza batzuen artean.


    Publicado a las 16 oct. 2017 3:38 por Juan Carlos Guerra
  • Plan digital berria, martxan!
    Aste honetan ikasleentzako Chromebookak etorri dira, eta banatzen eta konfiguratzen hasi gara. Honekin martxan jartzen dugu institutuko plan digital berria.


    Publicado a las 19 sept. 2017 7:09 por Juan Carlos Guerra
  • Beka ez unibertsitarioak 17-18
    http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-5473/eu/contenidos/informacion/dib1/eu_2032/escolarizacion_e.html

    Publicado a las 10 sept. 2017 12:11 por Juan Carlos Guerra
  • Proiektu Eleanitza 2017-2018
    Proiektu Eleanitzean parte hartuko duten ikasleen  behin-betiko zerrenda atera dugu. Institutuko atean kontsultatu daiteke.
    Publicado a las 4 sept. 2017 9:03 por Arrigorriaga Institutua -Kudeaketa-
  • DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleentzat. Material Didaktikoen Programa 2017-2018
    Datorren ostegunean, irailaren 7an, 2017-2018 ikasturtearen aurkezpena egingo dugu, goizeko 10:00etatik 12:00ra arte. 
    Egun horretan Material Didaktikoen Programaren testuliburuak banatuko dira. Liburuak jasotzeko baharrezkoa izango da  familiak egin duen ekarpenaren ordainagiria  aurkeztea eta motxila ekartzea, liburuak eramateko.  
    Laster arte

    Publicado a las 3 sept. 2017 12:55 por Arrigorriaga Institutua -Kudeaketa-
  • 2017-2018 ikasturte hasierako agurra
    2017-2018 ikasturtea

    Agur eta ongi etorririk beroenak gure zentroko partaide zareten guraso eta ikasle guztiei.

    Gutun honetan argibide batzuk eman nahi dizkizuegu datorren kurtsoari begira:

    Ikasturtea irailaren 7an hasiko da ikasle guztientzat. Aurkezpena bi ordukoa izango da 10:00etatik 12:00etara. Egun honetan jantokiko zerbitzurik ez da egongo.
    Irailaren 8tik aurrera, klase egun normalak hasiko dira udako ordutegi trinkoaren arabera: 8:30etatik 14:30etara

    Jantokia (DBH): Garraio zerbitzua erabiltzen dutenak, eta kontrako mezurik e
    z badugu jasotzen, jantokian bazkalduko dute irailaren 8tik aurrera (egun hau barne). Besteek, abisua eman behar digute apuntatzeko. Zalantzarik izatekotan, Patxo Fernandez de Larrinoa (arduradunari) deitu.
    Dieta berezia hartu behar bada, esan, mesedez, jantokiaren arduradunari.

    Patxo fernández de larrinoa posta elektronikoa:
    patxof@arrigorriagabhi.net
    Institutuko telefonoa: 946714191

    Garraioa (DBH): Zerrendak ordutegiekin batera geltokietan eta ohiko lekuetan ipiniko dira irailaren lehenengo astean. Dena dela, aurkezpen egunerako ordutegi berezia egongo da.

    DBHko eta Batxilergoko testu-liburuen zerrenda, egutegia eta ordutegia institutuko web-orrian (www.arrigorriagabhi.net) ikus ditzakezue.

    Zuen seme-alabek tutorea, irakasle taldea eta abarri buruzko informazioa aurkezpen egunean jasoko dute.

    Agur bero bat, eta iraila arte.

    Zuzendaritza taldea
    Publicado a las 19 jul. 2017 0:36 por Arrigorriaga Institutua -Kudeaketa-
  • 1. eta 2. DBHko ikasleentzat material didaktikoen programa. 2017-2018
    Datorren ikasturtean  DBHko 1. eta 2. mailetan testuliburuen prestamoa  kudeatzen jarraituko dugu.
    Beste aldetik jakinarazten  dizuegu programari uko egiteko epea datorren ostiralean, uztailaren  14an, amaituko dela. Tramitea institutuko  Administrazioan egingo da. 
    Publicado a las 14 jul. 2017 3:19 por Juan Carlos Guerra
  • Proiektu Eleanitza 2017-2018

    Azken bolada honetan aldaketak gertatzen ari dira onartuen zerrendan ( uko egiteak, Hezkuntza Departamentuak egin ditzakeen aldaketak..)
    Aldaketa gehiago egon daiteke, beraz, behin-betiko zerrenda irailaren 1an argitaratuko da.
    Publicado a las 14 jul. 2017 3:24 por Juan Carlos Guerra
  • Testuliburuak 2017-2018
    Hurrengo esteketan datorren ikasturterako testuliburuen zerrendak ikusi ditzakezue: 



                                                               
    Publicado a las 14 jul. 2017 3:30 por Juan Carlos Guerra
  • Proiektu Eleanitza 2017-2018. Zozketaren emaitzak
    Ondoko dokumentuetan, alde batetik, goizean egindako zozketaren ondorioz, DBH 1.mailan talde eleanitzetan egongo diren ikasleen aurkitu dezakezue: bestetik erreserban egongo diren ikasleen zerrenda. Behin betiko batek uko egiten badu, erreserban dagoen pertsonak batek hartuko luke plaza hori, zerrendaren ordenari jarraituz.

    Ikasleren batek errenuntziatu nahi badu, jarri harremanetan lehenbailehen institutuko Zuzendaritza taldearekin.




    BEHIN-BETIKO ZERRENDA


    ERRESERBA-ZERRENDA

    Publicado a las 6 jul. 2017 4:47 por Arrigorriaga Institutua -Kudeaketa-
Mostrando entradas 1 - 10 de 152. Ver más »


Berri-berriak irratia
Souncloud kanala

Berri-berriak Irratia
Ivoox Kanala