EUSKARAZ‎ > ‎Arizko Ikastola‎ > ‎

"Sortzen"


Arizko Ikastola Sortzen-eko kidea da.

SORTZEN Elkartea sare publikoko ikastetxeak bere osotasunean hartzen dituen erakunde bakarra da, hau da, bertan eskola komunitateko kide guztiek dute lekua: irakasle, guraso, eskola-langile eta ikasleek. Egun, Nafarroako, Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko hirurogei eta zortzi ikastetxe eta beste hainbat guraso elkarte eta eskola-kide ari gara lanean eta dauden eginbeharrak handiak bezain ederrak dira. Arizko Ikastolak ere lagundu nahi du guztiona den proiektu honetan. Denon parte hartzea beharrezkoa da gogoan daukagun Euskal Eskola Publiko Berria eraikitzeko:

 

. Euskalduna eta eleanitza.

. Autonomoa. pedagogian zein kudeaketan.

. Langileen iraunkortasuna eta finkotasuna bermatzen duena.

. Demokratikoa zinez. zeinean eskolako partaide guztiek (ikasle, guraso eta langileek) aukera  duten proiektuan eta kudeaketan eragiteko eta erabakiak hartzeko.

. Kalitatea ardatz duena, laikoa, hezkidetzan oinarritua eta integratzailea, diskriminazio mota

guztiak bazterturik balioen hezkuntzan oinarritua.

. Doakoa benetan eta berrikuntza pedagogikoan aitzindari.


Comments