EUSKARAZ‎ > ‎Arizko Ikastola‎ > ‎

Metodologia

ARIZKO IKASTOLAKO METODOLOGIAREN EZAUGARRI NAGUSIAK

Haurra bere OSOTASUNEAN heztea. Osotasunaz ari garenean, umearen afektibitateaz, motrizitateaz eta pentsamendu eragileaz ari gara.
Heltze prozesua errespetatuz,ibilbide egokia eskainiz EKINTZA PLAZERRETIK PENTSATZEKO PLAZERRERA doana.
  • Haurraren GARAPEN EGOKIA BULTZATUZ, etorkizunean pertsona apartak izateko aukera ematea. Honetarako baldintza egokiak eskainiko zaizkie komunikatzeko, adierazteko, sortzeko eta pentsatzeko. Haurra espazioarekin, objektuekin eta pertsonekin harremanetan jarriz. 
  • EKINTZAREN FILOSOFIA: Zuzendu gabeko pedagogian kokatua, iradokizunak egiten, bideratzen, laguntzen edota orientatzen.
  • AUTONOMIA proiektu pedagogikoak garatzeko.
  • EZAGUPENETAN, PROZEDURETAN ETA BALOREETAN oinarritutako hezkuntza. Banaka, elkarlanean eta talde lanean arituz.
  • EZBERDINTASUNEN AURREAN ERRESPETUA. 
  • Irakasleriaren etengabeko FORMAKUNTZA, proiektuak garatzeko.  
Comments