- Eskolako esparru guztietan, euskararen erabilera indartu eta bultzatu. Derrigorrezko
ikaskuntza bukatzean bi hizkuntza ofizialak menperatuko dituela bermatu. Eta
atzerritar hizkuntza baten ulermena eta aho-adierazpenaren ezagutza ziurtatu.
- Ikasleria hizkuntza eta kultur
aniztasunarekiko errespetuan hezi.
- Ikasleriarengan beste herri, kultura eta
pertsonekiko elkarlan, elkartasun eta errespetu jarrerak
garatu.
- Ikasle bakoitzaren ahalmenak
aurkitu, potentziatu eta garatu, inongo aurreiritzi diskriminatzaile eta
mugatzailetan jausi gabe.
- Ingurugiroak gure osasun
fisiko eta mentalean duen garrantziaz ohartuz, errespetatzen eta ahal den
neurrian hobetzen ikasi.
- Kalitatezko irakaskuntza
eskaintzen saiatu, irakatsiko diren edukien balio pedagogikoari eta
erabiliko diren metodoen eraginkortasunari arreta berezia eskainiz.
- Hezkuntza eskubidea ikasle
guztientzat bermatzea, oztopo ekonomiko, sozial edo beste edozein
mailakoak, saihestuz.
- Eskolako partaide guztiak, honen kudeaketan parte
hartzeko eskubidea sustatzea eta bermatzea.
| |
|