EUSKARAZ‎ > ‎2022-2023 Ikasturtea‎ > ‎

Gida

OSO GARRANTZITSUA:

  • Kontzertatutako klinikara Eskola Aseguruko medikuak aginduta bakarrik joan ahal izango da.
  • Eskolaz kanpoko ordutegian zuen seme-alabak medikuaren beharra izango balu urgentziaren arabera bi aukera hauek dituzue:
Hurrengo egunera arte itxaron , tutorearekin hitz egin eta honek deituko luke Aseguruko medikua.    
 -Zuen kabuz Osakidetzara eramatea. Kasu honetan Ikastolako aseguruari uko egingo zeniokete.

 ESKOLA ASEGURUAREN HEDAPENA

Hileta, elbarritasuna, asistentzia mediku farmazeutikoa, haginlaria, eta lekualdaketak (Euskal Herri osoan eta Espainian).

Aseguru honek ikastorduetan eta eskolaz kanpoko ekintzetan babesten gaitu, hala nola, ikastolatik bere ikasleentzat antolatu eta burutzen dituen beste edozein jardueretan, eta zerbitzu medikuari aurrez jakinarazitako bidaietan ere. Ikastolaren arteko kirol ekintzak ere barne hartuak ditu.

Aipaturiko ordutegian eta ekintzetatik kanpo jasotako istripuak, beraz, aseguru honen hedapenetik kanpo gelditzen dira.

 MEDIKUAREN ASISTENTZIA IKASTOLAN BERTAN

Edozein istripu gertatzean, konpainiako medikua etortzeko eskatzeko aukera daukagu telefono dei baten bidez. Medikua ikastolara edo gauden tokira hurbildu eta haurra aztertuko du. Zauria edo mina arina bada bertan sendatuko luke, bestela deituko genizueke eta osasun zentro batera eramango zenukete.



- Ikastolan EZIN DA TXAKURRIK SARTU.

 - PUNTUALITATEA oso garrantzitsua da.

 - Klase orduetan UMEAREN BILA ETORRI BEHAR IZANEZ GERO, IDAZKARITZAN JAKINARAZI behar duzue lehenengo.

- EZ ZAPALDU berdeguneak .

 - ZUHAITZAK zaindu eta errespetatu.

 - GUZTIZ DEBEKATUTA DAGO JOLASTOKIAN ERRETZEA

 - Umeren batek ikastolara HUTS EGITEN DUENEAN TUTOREARI ADIERAZI behar zaio IDATZIZ arrazoiak adieraziz.

 - EZIN DA EKARRI EZ JOSTAILU ARRISKUTSURIK (ziba) ez eta ikastola barrurako desegokiak diren jostailuak: tamagotsiak, gameboy, sakeleko telefonoak...  

 - EZIN DA PATIOAN TXIZARIK EGIN

 - EZIN DA PATIOAN PIPARIK JAN

 - Sarrera orduan, ikasleak lerrotan jartzen direnean familiak lerrotatik kanpo egongo dira.

 - Familiak irteera orduak baino 15 minutu lehenago sartu ahal izango dira. Sarrera-irteera bitarteko denboran familiak ezin dira patioan egon.



  • Ikastola infekziogune bihur ez dadin, umea gaixorik dagoenean ezin da ikastolara etorri.
  • Ikastetxean gaixotuz gero, etxera deituko dugu bila etor zaitezten. Horretarako beharrezkoa da tutoreei, edonoiz  lokalizatzeko telefono zenbakia/k  ematea (sakelako telefonoa, lanekoa...). Telefono zenbakia aldatzen duzuenean idazkaritzan adierazi.
  • Ikastetxean edota ikastetxeak antolatutako irteeretan medikazioa emango da bakar bakarrik medikuak eskola orduetan egitearen beharra agintzen  duenean , errezeta edo oharren bidez dosia eta maiztasuna agertuz.
  • Zuen seme-alabek kontuan hartzeko edo tratamendu berezia behar duen gaixotasuna (alergia, asma, diabetisa, apilepsia) edukiz gero, zuzendaritzan edo tutoreari jakinarazi beharko diozue . Horrelako kasuetan, larrialdietarako medikazio bereziren bat behar izanez gero Zuzendaritzan utzi behar duzue, medikuaren agiria eta gurasoen baimenarekin
  • Zauriak estalita ekarri behar dituzte etxetik.
  • Seme-alabek zorriak izanez gero, abisatu ikastetxeari eta ez ekarri ikastolara horiek desagertu arte. 
  • GOGORARAZI IKASTOLAN EZIN DUGULA INONGO BOTIKARIK EMAN ETA ZAURIAK UR ETA XABOIAZ BAINO EZIN DITUGULA GARBITU.

 






Comments