EUS      ES      

Sare akademia Malerrekako Doneztebe herrian dagoen ikasketa zentrua da,  Baztan - Bidasoa eskualdearen bihotzean kokatua.

Ikastetxetik kanpo  laguntza gehigarria behar duten ikasleentzat zuzenduta dagoen espazioa da. 

Bertan Lehen Hezkuntza (LH), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) eta BATXILERGOKO klaseak ematen dira; beti ere ikasle baikotzaren beharrei egokitutakoak.  Talde txikiak eta ahal den neurrian, adin eta ikasgai desberdinetan egiten da ikasleen antolaketa, errendimendu hoberena lortzeko helburuarekin. Sare akademian ikasleari bere bidea egiteko laguntza integrala ematen zaio eta bertzeak bertze hurrengo ikasgaietan errefortzua ematen da: matematika eta zientziak (fisika, kimika) 

Gure ezaugarriak kalitatea eta harreman hurbila dira. Hasierako bilera, ikasle bakoitzaren beharrak zein diren jakiteko eta gurasoekin harremanetan egotea garrantzitsua izanen da ikaslearen  jarraipen egoki bat egiteko.

Helburutako bat ikasleen garapen pertsonal eta akademikoan laguntzea da, pertsona arrakastatsuak izateko. Hori lortzeko segurtasuna, konfidantza eta motibazioa bereziki landuko dira.

Sarean, elkarrekin bidea eginez.