Bailarako zuzendariak

Azken materiala

Zuzendaria aukeratzeko prozedura

Ikastetxeetako zuzendaria aukeratzeko prozedura eta pertsona bakarreko beste gobernu-organoak izendatzeko eta kargua uzteko prozedura, arautzen duen legedia aste honetan (2009ko otsailak 16-20) EHAAn ateratzea espero dugu.

 Gure bailarako ikastetxeetako zuzendari gehienak urte bakarrerako izendatua edo bere zuzendaritza-aldia urte betez luzatua daude une honetan. Beraz, martxan jarri nahi den prozesu honek eragina izango du ikastetxe gehienetan hurrengo hilabeteotan.

 Une honetan bi arau nagusi espero dugu ateratzea:

  1. Zuzendaria aukeratzeko prozedura eta pertsona bakarreko gobernu-organoak izendatzeko eta kargua uzteko arautuko duen Dekretua (63/2009 DEKRETUA)
  2. Zuzendariak hautatzeko merezimendu-lehiaketa iragartzen duen Agindua. Deialdi honen bidez beteko dira ekainaren 30ean utzik geldituko diren zuzendari postuak.

 Aukeraketa prozesuan, hautagaiek merezimenduak frogatzeko dokumentazioa eta zuzendaritza-proiektua aurkeztu beharko dituzte eskaerarekin.

 Eskabideak aurkezteko aurreikusitako epea hau da: otsailaren 23tik martxoaren 6a arte. Epe horiek egiaztatu beharko dira agindua agertzerakoan.

 Berritzegunetik prozesu honetan beharko duzuen informazioa eta laguntza eskaintzea nahi dugu. Gure bailaran ikastetxe asko Inauterien ospakizunetan ari zarete eta horrek gure aukerak murriztu egiten dituzte. Gure asmoa da BGan bilera bat egitea ikastetxeetako zuzendarientzat eta interesatuak dauden irakasleentzat. Aste hauetako egutegia aztertua, erabilgarri izan daitekeen lehenengo data da datorren asteko osteguna, otsailaren 26a. Bilera arratsaldeko 16:30etan hasi eta ordu batean (17:30 arte) luzatuko zen.

Orrialde horetan prozesu honi buruzko informazioak eta dokumentazioa aurkituko dituzue. Horien artean:
  • Prozesuan izango diren fase ezberdinen egutegia
  • Zuzendaria aukeratzeko prozedura arautzen duen Dekretuaren zirriborroa ( eta behin betiko dekretua EHAAn ateratzerakoan)
  • Zuzendariak hautatzeko merezimendu-lehiaketa iragartzen duen Aginduaren zirriborroa
  • Zuzendaritza-proiektua egiteko gida

Archivos adjuntos (6)

  • ZUZENDARI-AGINDUA .pdf el 19/02/2009 01:11 por Oskar Viguera (versión 2 / versiones anteriores)
    390 kb Ver Descargar
  • ZUZENDARI-DEKRETUA.pdf el 19/02/2009 01:11 por Oskar Viguera (versión 2 / versiones anteriores)
    233 kb Ver Descargar
  • Zuzendari berrien dekretua.ppt el 25/02/2009 04:41 por Oskar Viguera (versión 1)
    1261 kb Descargar
  • Zuzendaritza.pdf el 16/02/2009 06:27 por Oskar Viguera (versión 1)
    123 kb Ver Descargar
  • Zuzendaritza Aukeraketa Kronograma.doc el 16/02/2009 06:26 por Oskar Viguera (versión 1)
    102 kb Descargar
  • Zuzendaritza Proiektua.ppt el 25/02/2009 04:41 por Oskar Viguera (versión 1)
    182 kb Descargar