Bailarako zuzendariak

Konpetentziak gelan

Joan den ostegunean, abenduak 11, bailarako zuzendarien bileran “Konpetentziak gelan” gaia jorratu genuen. Gai horrekin kurtso hasieran proposatu genuen gai sortari bukaera eman diogu. Proposatu genituen gaiak hauek ziren:

  • Programazioa eta konpetentziak
  • Diagnostiko ebaluazioa eta konpetentziak
  • Konpetentziak gelan

Hiru gai horiek erabat lotuta daude. Guk bereizi ditugu alderdi zehatz batzuk sakonago jorratzeko eta horietan fokatzeko. “Konpetentzia gelan” gaia konplexu da. Bertan aspektu ezberdinak kokatu ditzakegu: konpetentzien arteko harremanak, diziplina-arteko konpetentziak, konpetentziak eta gelako jarduerak, metodologia, …  Alderdi hauek guztiak irakasleen eguneroko jarduerarekin lotuta daude.

Saio horretan metodologia hartu dugu ardatza. Saioaren hasierako zatian Jose Mari Arakamaren azalpena izan dugu. Konpetentzia kontzeptua, diagnostiko-ebaluazioa  eta metodologia gaien arteko loturak azpimarratu ditu. Azaldu ziren ideiak eta definizioak ez ziren berriak guretzat, baina helburua harien arteko harremanak eta elkar loturak azpimarratzea zen.

Metodologia kontzeptua asko erabili izan da. Hitz horren atzean dagoena zehaztea ez da  erraza. Ez era ordenatuan behintzat. Gauza asko sartu ditzakegu metodologiaren zakuan. Gure eztabaida ordenatzeko eta mezuak modu garbiagoan helarazteko, kontzeptu batzuk proposatu genituen eta beraien arteko harremanak eta berezitasunak azaldu genituen. Kontzeptuak hauek ziren: ikuspegi metodologiakoak, metodoak (edo metodologi estrategiak), metodologia eta tresna metodologikoak. Ikuspegi metodologikoan hauek aukeratu ditugu Berritzegunean aztertzeko eta zabaltzeko:

  • Lan-proiektuen hezkuntza perspektiba
  • Ikaskuntza kooperatiboa
  • Autorregulazioa

Jose Mariren aurkezpena eta kontzeptu horiei buruzko azalpenak erabili genuen PowerPointean aurki ditzakezue. Orri honen bukaeran aurkituko dituzue saioan erabili genituen materialak. Aurkezpena ikusi nahi baduzu, esteka hau ere jarraitu dezakezue: saioaren aurkezpena.

Saioaren bigarren zatian adibide batzuekin lan egin dugu. Bikoteka edo hirukoteka metodologiari buruzko testu batzuk irakurri eta aztertu ditugu. Irakurgai gehienek ikastetxeetan egindako esperientziak azaltzen zituzten. Ondorioak jasotzeko gida bat erabili dugu. Ondoren denon artean ondorioak trukatu eta eztabaidatu ditugu.

Saiaren bukaeran, gai horretan zuzendaritzak izan dezakeen papera eta funtzio batzuk komentatu ditugu.

Archivos adjuntos (15)

  • 1 Cooperar para triunfar.pdf el 19/12/2008 04:43 por Oskar Viguera (versión 1)
    894 kb Ver Descargar
  • 2 Cooperar_y_ensenar_para_aprender.pdf el 19/12/2008 04:43 por Oskar Viguera (versión 1)
    103 kb Ver Descargar
  • 3 METODOS_DE_APRENDIZAJE_COOPERATIVO.doc el 19/12/2008 04:43 por Oskar Viguera (versión 1)
    35 kb Descargar
  • 4 Del_cuaderno_de_equipo_al_metodo_de_proyectos_-4__primaria.pdf el 19/12/2008 04:43 por Oskar Viguera (versión 1)
    103 kb Ver Descargar
  • 5 tutoría enytre iguales.pdf el 19/12/2008 04:44 por Oskar Viguera (versión 1)
    200 kb Ver Descargar
  • 6 El_como__el_porque_y_el_para_que_del_aprendizaje_cooperativo-_Pere_Pujolas.pdf el 19/12/2008 04:44 por Oskar Viguera (versión 1)
    161 kb Ver Descargar
  • 7 puzzle Alambique_El_rompecabezas__grupos_coopeativos.doc el 19/12/2008 04:44 por Oskar Viguera (versión 1)
    60 kb Descargar
  • 8 Aprendizaje_democratico_a_temprana_edad-_V__Carceles.pdf el 19/12/2008 04:44 por Oskar Viguera (versión 1)
    100 kb Ver Descargar
  • 9 Aprend-Coop Una_forma_de_inyectar_vida_en_la_escuela-_N__Aguia.pdf el 19/12/2008 04:44 por Oskar Viguera (versión 1)
    182 kb Ver Descargar
  • Aprender_lengua_en_equipos_cooperativos-ESO.pdf el 19/12/2008 04:42 por Oskar Viguera (versión 1)
    97 kb Ver Descargar
  • Ayuda_mutua_para_lograr_unos_objetivos_personalizados-ESO.pdf el 19/12/2008 04:43 por Oskar Viguera (versión 1)
    75 kb Ver Descargar
  • Konpetentziakgelanzuzendariak(2).ppt el 19/12/2008 04:42 por Oskar Viguera (versión 1)
    2099 kb Descargar
  • NEUS0B-36Gaitasunaketabereebaluazioa.ppt el 10/12/2008 13:10 por Oskar Viguera (versión 1)
    1717 kb Descargar
  • Printzipio metodologikoak.doc el 10/12/2008 13:10 por Oskar Viguera (versión 1)
    21 kb Descargar
  • Saioaren laburpena.doc el 19/12/2008 04:45 por Oskar Viguera (versión 1)
    21 kb Descargar