Bailarako ikastetxe batzuek Eskola 2.0 programaren inguruan hartu duten erabakiak bidali digute. Idatzi horiek jaso eta WIKIan kokatu ditugu. Hemen aurkitu ditzakezue Langile Ikastolan eta Ikaztegietako Eskolan egindako idatziak. Proiektu telematikoak. Orain arte proiektu telematikoak berriztatzeko proiektuen deialdiaren bidez bideratu dira. Eskola 2.0 programa dela eta indarberritu nahi dira proiektu hauek geletan IKT erabil praktikoa bultzatzeko. Une honetan proiektu hauetan parte hartu nahi dutenek badute aukera izena emateko. Informazio gehiago web-orri honetan aurkituko duzue: Proiektu telematikoak Argibide gehiago lankidetza20@gmail.com edo 943 377181 telefonoan eskura dezakezue Ikasturte hasieran Eskola 2.0 dela eta kezka ugari sortu dira ikastetxe publikoetan. Zuetariko batzuk Berritzegunearekin harremanetan jarri zarete horiek komentatzeko. Berritzegunean kezka horiek jaso eta arduradunei pasatzen saiatu gara. Beste aldetik SAREAN elkartekoekin harremanetan jarri gara eta horiek idatzi bat prestatu dutela eta Sailburuordearekin bilera bat eskatu dutela baiztatu digute. SAREAN-ek prestatutako idatzia irakurri nahi baduzue esteka honetan aurkituko duzue: SAREANen dokumetua Dakizuenez, ikasturte honetan LHko 5. mailako gelak ordenagailu eramangarriak, arbela digitalak eta proiektagailuekin hornituko dira. IKT erabilpen didaktikoa bultzatzea da helburua nagusia. Ekimen hori datorren ikasturteetan beste mailetara zabalduko da. Une honetan ikastetxe publikoetako irakasleen prestakuntza programa martxan jartzen ari da. Sailburuordeak pasa den astean ikastetxeetara bidali zuen gutunean honen berri eman zuen. 5. mailako tutoreak, ingelerako irakaslea (5.mailakoa) eta PTa (5.mailan eskuhartzen duena) inplikatuak daude prestakuntza programa honetan. Ikasturtearen zehar astero bi orduko saioa izango dute. Berritzegunean saio horiek antolatzen hasi gara eta dagoneko informazio bidali dizuegu ikastetxeetara. Jarraian bidalitako mezua errepikatuko dugu: Hezkuntza Sailak, 2009-2010 ikasturte honetarako bultzatu nahi duen proiektu nagusietako bat ESKOLA 2.O izango da. Funtsean, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasgelen hornikuntza informatiko-digitalean datza, besteak beste: Arbel Digital bana, eta irakasle zein ikasleentzako ordenagailu eramangarriak. Prestakuntza, Berritzegunetako IKT aholkulariek emango dute, hain zuzen ere: LH5. mailako tutorei, Ingeleseko irakasleei eta PT irakasleei. Lasarte berritzeguneak prestakuntza horri erantzuteko asmoz, 6 saio astean zehar antolatu ditu. Saio horiek antolatzerakoan Hezkuntza saiak ematen digun irizpideak jarraitu ditugu. Saio horien ordutegiak hurrengo koadroan ikus ditzakezue.
Eskola 2.0 proiektuan parte hartzen duten irakasleek bere izena eman behar dute saio(talde) batean. Talde bakoitzean 20 pertsona sartuko dira, beraz lehenengo 20ak onartuak izango dira. Kanpoan geratzen direnak beste aukeren artean aukeratuko dute beste saio bat. Saio baten eskaerak gehiegikoak edo oso gutxi baldin badira berritzeguneak alternatiba bat eskeiniko du. Izena emateko aste bat daukate , beraz saia zaitezte zuen zentroetan gai hau bideratzen. Prestakuntza hau kurtso osorako planteatzen da Argibide gehiago behar izanez gero, Programa-arduradunarekin jar zaitezte harremanetan. |
Eskola 2.0 dela eta martxan jarri den prozesuak hainbat kezka sortarazi ditu ikastetxeetan.
Programa honek eragin handia du ikastetxearen antolaketan eta oso berandu iritsi dira instrukzioak.
5. mailako tutoriak esleitzerakoan ezin izan dira erabili irizpide egokiagoak, programaren informazioa berandu iritsi delako.
Eskola Txikietan prestakuntza saioetara horrenbeste irakasle bidaltzeko zailtasun handiak dituzte.
Sarean kezka hauek eta beste batzuk jasotzen ari dira eta Sailarekin bilera bat izateko eskaera egingo dute.