BAILARAKO ZUZENDARIEN BILERAREN AKTA-LABURPENA 09-09-10
Zuzendarien bileran hauek izan ditugu gai nagusiak:
Berritzegunearen eskaintza berrikustea, Hezkuntza sailak bultzatuko dituen
lan-esparruak eta aurreikusitako ekimen nagusiak, aurreikuspen horiei buruzko
hausnarketa eta elkartrukea, zuzendarien mintegiaren ikasturte honetarako
egutegia. BERRITZEGUNEAREN ESKAINTZA BERRIKUSTEA Joan den ikasturtean aurreratu genituen lan-ildoak berraztertu ditugu. Horien artean bereziki azpimarratu ditugu ikasturte honetarako ditugun erronka nagusiak. Hobekuntza planari buruz Berritzegunean landu dugun eskema aurkeztu genuen. Eskema honetan fase ezberdinak aurkezten dira eta fase bakoitzeko helburu nagusiak. Hobekuntza Planaren ardura ikastetxearena da eta BGak laguntza eskainiko die hala eskatzen duten ikastetxeei. Joan den
ikasturtean Atlantida proiektua aurkeztu eta aztertu genuen. Ikastetxeetan
konpetentzien ikuspuntutik ICP eta IHPak berraztertzeko aukera interesgarritzat
jo genuen. Horrenbestez, proiektu honen inguruan hainbat ekimen diseinatu
genuen BGko erreferenteen inplikaziorekin. BGarentzat apustu garrantzitsua zen
ikasturte honetarako. Ikasturte honen hasieran Hezkuntza Saileko arduradunekin
hainbat kontsulta egin ondoren, ekimen honen inguruan programatua genituen
ekintzak bertan behera uztea erabaki dugu. Esan digutenez Hezkuntza Sailak lan
hori egiteko berariazko prozesua jarri du martxan eta hilabete batzuk barru
zabalduko dute. Prozesu paraleloak ez irekitzeagatik erabaki dugu Atlantida
Proiektuaren inguruan aurreikusita genituen ekintzak bertan behera uztea. Ikaskuntza
kooperatiboa dugu beste lan-ildo nagusia ikasturte honetarako. Kasu honetan ez
dago aldaketarik aurreikuspenetan aurreratu genuenetik. Jose Ramón Lago izango
dugu gai honetan laguntzaile. Ekintza honetan parte hartzeko interesa dutenek
Berrikuntza Proiektu bat aurkeztu behar dute. Interesatuei proiektua eskatzeko
eredu bat eskainiko die bere erreferenteek. Mintegia ere izango hilero. Hainbat
saioetan (3 saioetan) Jose Ramon Lagok izango dugu mintegian bererekin zuzenean
prozesua jarraitzeko. Aurten ere
beste ekimen bati eman diogu hasiera: irakurketa ulerkorra. Bi hitzaldi egin
ditugu dagoeneko gai honi buruz. Ikasturte honetan mintegi bat eskaini dugu. HEZKUNTZA SAILEKO LAN ESPARRU BERRIAK Joan den
udaberrian Hezkuntza Saileko ekipo berria hasi zen. Kurtso hasiera honetan bere
lan esparruak definitzen eta zabaltzen hasi da. Orain arte zabaldutakoak
laburki komentatu ditugu bileran: Hirueletasuna, Informazioa eta
komunikaziorako teknoogien bultzapena, Hezkuntza Zientifikoa, Bakea eta
Elkarbizitzarako Plana, ... besteak beste. Aurkezpen
hori egin ondoren informazio zehatzagoa eman dugu Sailetik bultzatu nahi diren
ekimenei buruz. Hauek izan diren komentatu ditugunak: Eskola 2.0,
Englishtegiak, Pake eta Elkarbizitzarako Plana. Eskola 2.0 programak 5.mailako
geletan ekipamendu berria izango da: ordenagailuak, arbela digitala,
proiektagailua,... IKT teknologiak gelan erabilpen didaktikoa bultzatzea du
helburua. Horretarako prestakuntza plan bat pentsatua dago eta ikasturtearen
zehar, astero bi orduz, ikastetxeko hainbat irakasle BGan izango dute
prestakuntza saioak. Sailburuordeak gutun bat bidaliko du ikastetxeetara honen
berri emanez. Englishtegiak ingeleraz izango diren barnetegiak dira. Astebete bat, 6. mailako ikasleentzat eta ingelera irakasleentzat. Ikastetxe publikoei zuzenduak. Bakea eta
Elkarbizitzarako Plana. Materialak berrikusten ari dira unen honetan. Unitate
Didaktikoak prestatu dira eta orain ari dira berrikusten. Bukatzen dutenean,
zabalduko dituzte eta Planaren ezaugarriak jakinaraziko dituzte. Seguru asko
Urrian izango dugu honen berri. ESKAINTZARI BURUZKO HAUSNARKETA Taldeka bildu
eta komentatu ditugu aurretik aurkeztutako ekintzak eta Eskolan izan dezaketen
eragina. Ondoren denon artean elkarrekin konpartitu dugu taldean
komentatutakoa. Aipamen
gehienak izan dira Eskola 2.0 ingurukoak. Gelan maila ezberdinak direnean nola
jokatu, Zein irakasle joan beharko dira prestakuntza saioetara, nola antolatu
saio horiek eta zein ordutegietan, nola berrantolatu ordutegiak irakasleak
prestakuntza saiora joan ahal izateko,... BAILARAKO ZUZENDARIEN MINTEGIAREN EGUTEGIA Saioaren
bukaeran, 2009-2010 ikasturterako saioen egutegia aurkeztu dugu. Ordutegia
mantenduko dugu 9:00-11:00.
|