Zuzendari preziatua, Ikasturtearen bukaera gainean dugu eta baita merezitako oporrak ere. Azken txanpa besterik ez zaigu gelditzen. Gelditzen zaizkigun lanak, agian, pilatzen hasi zaizkigu. Ez bakarrik sentitu kinka horretan, askori berdina gertatzen zaizkigula eta. Datorren ostegunean, ekainaren 11ean, izango dugu ikasturte honetako bailarako zuzendarien azken bilera. Urtero moduan garai honetan begirada atzera bota eta egindako lana berraztertzea eta baloratzea egokitzen zaigu. Zuen aburuak oso garrantzitsuak dira datorren ikasturtean beharrezkoak diren moldaketa eta hobekuntzak egiteko. Bide batez datorren ikasturtean jorratuko ditugun gaiak aukeratzen hasi beharko dugu eta zuen kezkak eta nahiak oinarrizkoak izango dira. Hartu, mesedez, minutu pare bat inkesta betetzeko eta zure ekarpena egiteko. Ikasturte honetan aukera izango duzue zuen aburuak eta balorazioak web-aren bidez egiteko. Hemen duzue balorazio egiteko erabili beharko duzuen esteka: BIlerak baloratzeko inkesta. Osteguneko bilera, 9:00etan hasiko da, eta jorratuko dugun gaia izango da: 2009/2010 ikasturterako Berritzegunearen aren eskaintza. Aukera hori aprobetxatu nahi dut ikasturteotan bidelagun izan ditugun eta datorren ikasturtean zuzendaritza utziko duten lankideei eskerrik beroenak emateko. Plazera eta ohorea izan da zuekin lan egitea eta zuen laguntza izatea. Egokitu zaizuen lan konplexu honetan zuengandik hoberena eman duzue zuen eskolen onurako. Espero dut ostegunean elkar ikusiko dugula eta aukera izango dudala pertsonalki agurtzeko. |