Joan den asteartean, urriak 13, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek hizkuntzan murgiltzeko egonaldiak egin ditzaten hainbat plaza eskaintzen dituen ebazpena iritzi zitzaizuen. Ikastetxe publikoetan matrikulatuta dauden ikasleei eskaintzen zaie. Ebazpena ikusteko egin klik lotura honetan: Ingelesa egonaldiak |
Ikastetxe batzuek helarazi dizkigute gai honen inguruan zalantza butzuk:
Ikastetxe batek talde bat baino gehiago aurkezten duenean, Administraritzak denak aukeratuko ditu edo horietako batzuk bakarrik onar ditzake?
1/18 ratio gordetzeko joan daitezkeen irakasleek ze ingelera maila izan behar dute?
Talde batean ikasle batzuk joateko asmoa ez badute, aurkeztu daiteke zerrenda bat joan nahi duten ikasleekin?
Galdera hauek programa arduradunarekin komentatuko dugu eta erantzuna berri honetan kokatuko dugu.
Aurreko komentarioan jasotako galderei buruz erantzuna hau izan da.
Badirudi ikastetxea aukeratua gertatzen bada, berak aurkeztutako talde guztiak parte hartuko dutela. Beraz ez dago arriskurik ikastetxeko talde batzuk aukeratzea eta besteak ez. Taldeen zenbakiaren arabera, kasu batzutan ezin izango da bermatu denak txanda berean izatea, baina saiatuko da.
1/18 ratio osatzeko, ingelesa irakasletik aparte joango diren beste irakaleak ingelera oinarrizko ezagutza izatea komenigarria da ikasleei ingeleraz hitz egiteko. Dena den, zenbat irakasle joan behar duten gaian malgutasunez jokatuko da.
Gurasoen baimena beharko da ikasleak egonaldiak parte ahal izateko. Gerta daiteke talde batean ikasle batzuk ez joatea bere gurasoen baimena lortzen ez delako, baina horrek ez du galarazten taldeko gainontzeko ikasleak joan ahal izateko.