Bailarako zuzendariak

Ongi etorria‎ > ‎

Berriak

Bases para un pacto social y político por la educación

publicado a la‎(s)‎ 09/02/2010 06:41 por Oskar Viguera

Egun hauetan Estatuko Hezkuntza Ministeriotik ateratako dokumentua hainbat foroetan ibiltzen ari da. “Bases para un pacto social y político por la educación”  izenburupean, Hezkuntza sistemari buruz proposamen ezberdinak jasotzen ditu. Zirriborro moduan aurkezten da eta eztabaidarako eta ekarpenak egiteko asmoarekin. Dena den dokumentua erreferentzi interesgarritzat jotzen dugu eta zuentzat eta zuen ikastetxeetako guneetan erabiltzeko egokia ikusten dugu. Dokumentua lortu dezakezue beherako dokumentu zerrendan edo testu honetan dagoen estekari ekinez. 

Aurrematrikula 2010-2011

publicado a la‎(s)‎ 28/01/2010 07:21 por Oskar Viguera

Zuzendari preziatua,

Gaur jaso ditugu BGan 2010-2011 ikasturteko aurrematrikularako eskola publikoaren paskinak eta kartelak. Banatzeko prest daude. Nahi duzuenean BGko idazkaritzatik pasa zaitezkete horien bila.

Aurrematrikula arautzen duen agindua ikusteko egin klik estekan: Aurrematrikula 2010-2011


Bailarako zuzendarien bilera - Otsaileko saioa

publicado a la‎(s)‎ 21/01/2010 06:49 por Oskar Viguera   [ actualizado el 03/02/2010 04:19 ]

Otsaileko saioa, otsailaren 11ean, aurreikusita zegoen gure egutegian. Data ez da oso erasoa batez ere Tolosa aldeko ikastetxeentzat. Ostegun gizenaren ospakizunak izango zirelako eta ihauterien atarian. Tamalez Isabel Fernandez-ekin azpaldin adostatutako eguna da. Berak oso lanpetua dago eta ez du aukerarik data mugitzeko. Barkamenak eskatu behar dizuet hanka-sartze txiki honengatik.

Joan den ikasturtean gure saioren bat prestakuntza hori garatzeko erabili beharko genuela adostu genuen. Hori dela eta datorren otsailaren 11ean goiz osoko (9:00-14:00) prestakuntza saio bat antolatu dugu. Saioaren gai nagusia “zuzendarien lanean komunikazio trebeziak” izango da. Saio honi buruz ere informazioa eta beste materialak ere biltzen ari gara gure WIKIan.

Oso saio interesgarria eta bereziki emankorra izan daitekeela uste dugu. Aukera irekiko dugu ikastetxeetatik zuzendaria izan ez ezik, zuzendaritza ekipoko beste kide bat etortzeko.

Foroa nolabait kontrolatzeko beharrezko izango da saio honetara etortzeko izena ematea. Izena helbide honetan eman dezakezue:

Izena emateko orria

Ikastaro honen datu nagusiak ikusteko: helburuak, edukiak, metodologia, emaileen erreferentziak eta abar, baduzue dokumentu hau ikustea: Habilidades comunicativas ikastaroa

Isabelek bi dokumentu bidali dizkigu saioa izan baino lehen irakurri ditzagun. Nik uste dut oso interesgarriak direla eta gaian kokatzeko balio dutela. Egia esan dokumentua bakarra da bi zatitan banandua. Dokumentua horiek ikusteko erabil ditzakezue hurrengo esteka hauek: 




Gizarte eta Herritartasun-gaitasunari buruz bilera

publicado a la‎(s)‎ 21/01/2010 06:23 por Oskar Viguera   [ actualizado el 28/01/2010 06:34 ]

http://docs.google.com/viewer?a=v&pid=sites&srcid=ZGVmYXVsdGRvbWFpbnx6dXplbmRhcmlha3xneDoyYWNlODQxNjI1NWVlYTRjDatorren ostegunean, urtarrilaren 28an, Donostiko Campuseko Barriola Eraikinean, Ebaluazio Diagnostikoa eta ikasturte honetan ebaluatuko den konpetentzi berriari buruz saio bat egingo da. Saioa 10:00etatik 12:00etara izango da. Ordezkaritzatik gutuna bidali da ikastetxeetara bilera honi buruz informazioa emateko: Ordezkaritzatik bidali den gutuna

Aretoaren mugak direla eta, ikastetxe bakotzetik pertsona banak etorri ahal izango du. Izena emateko Web-orriaren bidez egin dezakezue esteka honen bidez:


Konpetentzi honi buruzko Marko teorikoa egina dago. Marko honetan inplikatuta dauden dimentzioak eta azpikonpententziak zehazten dira. Baita froga diagnostikoa egiteko erabili diren irizpideak eta mailak bereizteko irizpideak. Dokumentu hori aholkulari erreferentearekin lantzeko materiala egokitzat jotzen dugu. Gizarte eta Hiritartasun-gaitasuna-Marko teorikoa


Gaur goizean izan dugu Barriola eraikinean Gizarterako eta Herritartasunerako Konpetentziari buruzko saioa. Saio honetan Carlos Puertak eta Alfonso Cañok aurkeztu digute Konpetentzi honen inguruko hainbat alderdia. Carlos Puertaren aurkezpena (egin klik kopia lortzeko) konpetentziaren markoa azaltzean fokatu da. Alfonsoren aurkezpenean (egin klik hemen kopia lortzeko), aldiz, ebaluazioaren oinarriak eta Itemen adibideak azaldu dira.

Saioaren bukaeran galdera-erantzunetarako tartea izan da.

Konpetentzia honen item liberatuak atera dira eta zuen eskura duzue www.ediagnostikoak.net web orrian. Item liberatuen txostenak zuzenean hemen jaitsi dezakezue:

Ikasturte honetan egingo den Ebaluazio Diagnostikoa arautzen duen agindua atera da eta Ikastetxeetara bidali da. Han egutegia eta beste zehaztapenak aurki dezakezue. 


2010-11 IKASTURTERAKO IKASLEEN ONARPENAri buruzko BILERA

publicado a la‎(s)‎ 21/01/2010 06:06 por Oskar Viguera

Urtarrilaren 26an Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHI ikastetxean ikasturte honen ikasleen onarpenaren prozesuari buruz bilera izango da. Bi deialdi egin dira:

9:00-12:00  ikastetxe publikoentzat
12:30-14.00 itunpeko ikastetxeentzat


EDA proiektua

publicado a la‎(s)‎ 12/01/2010 06:39 por Oskar Viguera

Matematika eta Giza Zientzietan baliabide informatikoak erabiltzeko EDA proiektua martxan jarri dute ITE erakundetik. Honi buruzko informazio gehiago hemen aurki dezakezu: EDA proiektua.

Zalantzak argitzeko edota informazio gehiago izateko jarri harremanetan BGko IKT aholkulariarekin (Juanjo)

VII. Saria Francisco Javier Landaburu. CIVIS 2010

publicado a la‎(s)‎ 12/01/2010 05:54 por Oskar Viguera

Eurobask erakundeak antolatu du Sari hau eta hau da gaia: "Ikasgeletatiko ekimenak, 2010erako: pobreziaren eta gizarte bazterkeriaren aurkako europar urtea". Partaideak bi taldetan banatzen dira: batetik Bigarren Hezkuntzako ikasleak, eta, bestetik, Unibertsitateko Esperientzia Gelak eta Helduen Hezkuntzako Ikastetxeak (HHI), 

Informazio gehiago dokumentu honetan aurkituko duzue: CIVIS 2010

Zuzendaritza hautatzeko prozesua

publicado a la‎(s)‎ 23/12/2009 02:18 por Oskar Viguera   [ actualizado el 14/01/2010 04:08 ]

Joan den hilabetearen bukaeran Zuzendaria hautatzeko prozesua martxan jartzeko agindua EHAAn argitaratu zen . Ikastetxeetan Sailetik informazioa eta dokumentazioa jaso dituzue. Zuen ikastetxeetan hurrengo hilabeteetan agian prozesu honetan inplikatuak izango zarete. Prozesu hau ordenatzeko hainbat dokumentu erabali eta araua sortu dira. Jarraian zerrendatzen dizkizuet garrantzitsuenak:   

22/2009 Dekretua, otsailaren 3koa. Honen bitartez, prozedura arautzen da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako zuzendaria aukeratzeko, eta pertsona bakarreko beste gobernu-organoak izendatzeko eta kargua uzteko

  Agindua, 2009ko azaroaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendean dauden Unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan, 2010eko ekainaren 30ean zuzendari postua hutsik geratuko den horietan, zuzendariak hautatzeko merezimendu-lehiaketa iragartzen duena

Sailburuak gutun bat bidali du Ikastetxeetara prozesua honen garrantzia azpimarratzeko: Sailburuaren gutuna

Hautagaiak prozesuan parte hartzeko eskaera egiterakoan Zuzendaritza Proiektu bat egin beharko dute. Hemen aurkituko duzue Zuzendaritza Proiektua egiteko hainbat gida eta egitura. 

Aurreko materialak ez ezik, interesgarria iruditu zaigu Zuzendaritza Proiektuaren adibide bat bilatzea eta zuei eskaintzea.

Sarean 27. topaketen ondorioak

publicado a la‎(s)‎ 22/12/2009 06:27 por Oskar Viguera

Hemen duzue Sarean azaroan antolatutako topaketetan lan taldeetatik atera ziren ondorio nagusiak. Topaketen gai nagusia Ebaluazio diagnostikoaren ondoren ikastetxeek egin behar duten Hobekuntza Plana izan zen. Dokumentua irukurtzeko jarraitu esteka hau: Sarean 27. topaketen ondorioak

SAREAN - 27. Topaketak

publicado a la‎(s)‎ 10/11/2009 06:40 por Oskar Viguera

Azaroaren 19an izango dira Sarean Elkarteak antotatzen dituen 27. Topaketak. Gasteizko Medizabala Institutoan izango dira eta programa hemen aurki dezakezue: Sarean - 27. topaketak egitaraua

‹ Ant.    1-10 de 49    Siguiente ›