WBM

EUSKERA

CASTELLANO

IBILBIDEAK

 

Astebukaeratan eginten ditugun bueltak, GPS-an grabatzen ditugu eta gero www.wikiloc.com en kargatzen ditugu, hemen dauzkazue Elgoibar inguruan egin daitezkeen ibilbide erakusgarrienetako batzuk.

 

KALAMUA KLASIKOA

 

Kilometroak: 26,91 kilómetro
Altura min: 33 metro, max: 766 metro
Desnibela igotzen: 1.066 metro, Jeisten: 1.062 metro
Zailtasun maila: skill Ertaina

 
 
 

KARAKATE GAINA

 
Kilometroak: 30,27 kilómetro
Altuera min: 48 metro, max: 894 metro
Desnibela. Igotzen: 1.118 metro, jeisten: 1.091 metro
Zailtasun maila: skill Ertaina
 
 
 
 
 
ARNOATEKO INGURUAK
 
 

kilometroak: 31,98 kilómetros
Altuera min: 102 metros, max: 524 metros
Desnibela igotzen: 1.066 metro jeisten: 919 metro
Zailtasun maila: skill Ertaina
 

 

ELGETA INGURUAK

Kilometroak: 27,46 kilómetro
Altituera min: 41 metro, max: 617 metro
Desnibela igotzen: 719 metro, jeisten: 717 metro
Zailtasun maila: skill Ertaina
 
 
   
Hauetaz gain WIKILOC-en ibilbide gehiago ditugu kargatuta, denak ikusi nahi badituzu, sartu ondorengo enlaze honetan.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
  

Elgoibartar eta Eibartarondako klasikoetariko bat:
Elgoibarko Metalkua auzotik Aiastia (San Migel) leporaino igo, bertatik Morkaiko mendiko gailurra altxatzeko. Mendi magaletik lehenik hiruiturriko bidegurutzera, gero Aubixa baserri ingurura jeisteko eta handik Armaxio baserritik Arrateko Krabelin gainean eskubira joaz Usartza auzora jeitsi lehenik eta Kalamua mendi gailurra gainditu ibilbideko altuerarik handiena lortzeko.
Jeitsiera berriz, Garagoitxi eta Akondia mendiak eskubian utziz Aizketa mendia igo berriz ere Krabelin igaroaz Arratera heltzeko Olabe zelaitik. Azkenik Amabirjinaren urratsen ibilbidea jarraituz Eibarko Azitain auzora helduko gara bukatutzat .

   

Hemen duzue WIKILOC-en buelta hau ikusteko eta deskargatzeko enlazea.

 
 
 
  
 
 
 
 
 
 
Elgoibartik irtetzen gara eta San Roke auzoruntz igotzen gera, Agarre txiki baserri ondotik Iturbe baserriruntz dijoan pista hartzen dugu. Iturbetik Plaentziko Esozi auzora jeisten gara, eta bertatik baserri bitarteko porlanezko pista jarraituz, Karakate gainera iristen gara. Karakatetik Irukurutzetara igotzen gara, Karakate gain guztia zeharkatzen duen bidezka jarraituz.

Irukurutzetatik Kurutzebakar gainera abiatzen gera, eta bertan Pol-Pol-era jeisten gaituen pista hartzen dugu. Pol-Pol-etik Sargoatera garamatzan pista hartzen dugu, eta ondoren Azkarate gainera jeisten gera. Azkaratetik Elgoibarrera bueltatzen gera berriro ere.  

 

Hemen duzue WIKILOC-en buelta hau ikusteko eta deskargatzeko enlazea.

 

http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=98049
 
 
  
 
  

Elgoibartik irtetzen gera eta Metalkua baserriondotik San Migel auzoruntz igotzen gera,bertatik errepidez Urkaregira abiatzen geralarik. Urkaregitik Arnoatera garamatzan pista hartzen dugu,eta Arnoaten iturriaren eskubian gelditzen den pista hartzen dugu, Ameikutz-era iristen geralarik. Bertatik Jainkomendira garamatzan pista hartzen dugu, eta ondoren Kostolamendira iristen gara. Kostolamenditik Armetxa baserrira jeisten gera, eta Armetxan piñari bat zeharkatzen duen pista bat hartzen dugu, berriro ere Kostolamendira igotzen gaituena. Bertatik berriro ere Jainkomendiko bidegurutzera iristen gara, eta ondoren berriro ere Arnoatera iristen gera, iturriaren eskerrean gelditzen den pistatik. Arnoatetik Santixao bidea hartu ondoren, berriro ere Urkaregira iristen gara.Ondoren errepidez berriro ere Elgoibarrera itzultzen gera.

  

Hemen duzue WIKILOC-en buelta hau ikusteko eta deskargatzeko enlazea.

 

http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=87111

 
 
 

Elgoibartik irtetzen gera eta Plaentxirutz abiatzen gera errepidez. Plaentxira heldu baino lehen, Irure auzora dijoan bidea hartzen dugu. Iruretik gorunzt jarraitzen dugu, lehenengo porlanezko bide batetik, eta gero lurrezko pista batetik mendi lepora heldu arte. Mendi lepotik pista jarraitzen dugu Topinburu tontorrera heldu arte. Topinburutik jeisten gara, eta Sagar errekatik datorren errepidearekin bat egiten dugu , aurreruntz jarraitzen dugularik Karabieta gainerarte.Zati honetan porlanezko eta lurrezko pistak tartekatzen ditugularik. Karabieta gainean, errepide ondoan ikusten den lurrezko pista hartzen dugu, eta Ibur erreka industri gunera jeisten gara. Ondoren errepidez Elgoibarrera itzultzen gara.

 
Hemen duzue WIKILOC-en buelta hau ikusteko eta deskargatzeko enlazea.

http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=91050

 
 
 
 Gure ibilbideetaz gain, jakin ezazue Debabarrenan BTT zentru bat daukagula  seinalizatutako ibilbide ezberdinekin.

Hemen duzue bertako Web-a ikusteko enlazea.