Mintzalagun

Mintzalagun - OION.

Joan den ostegunean, urriak 30, euskaltegian bildu ginen hogei bat lagun mintzalagunen ikasturte berriari hasiera eman eta aurtengo planteamenduaz hitz egiteko. Iaz 47 pertsonak eman zuten izena eta 35 inguruk oso ondo eraman zuten egitasmo hau aurrera. Aurten ere berrogeitik gora animatu dira izena ematera eta bederatzi talde osatu ditugu ordu, toki eta egun desberdinetan bilduko direnak. Gehienak Oiongoak bagara ere badaude Bianatik, LogroƱotik, Lapueblatik eta inguruko beste hainbat herritatik datozenak. Ekintza osagarrien zerrenda bat ere sortu nahi da, beraz ideiarik baldin baduzue iradokizun guztiak jasotzeko desiratzen gaude.

Has bedi ba aurtengo Mintzalagun!