Arabako
Errioxako IKA euskaltegiak eta Logroñoko Laminiturri kultur elkarteak
Mikel Urdangarinen emanaldia antolatu dute Logroñon. Irailaren 17an
izango da Sagasta institutuan arratsaldeko 20:00etan.
Mikel Zornotzan jaio zen 1971n. Magisteritza ikasi eta irakasle hasi zen Gasteizen. Baina, gutxira, irakaskuntza utzi eta musikari erabat eman zion. Bederatzi diska argitaratu ditu: - 1997 haitzetan - 1998 badira hiru aste - 2000 espilue - 2001 bar puerto - 2002 heldu artean - 2003 zaharregia, txikiegia agian - 2005 dana - 2007 anek idatzi dit zutaz - 2009 zubia Logroñoko Sagasta institutuan azken diska aurkeztuko badu ere, aurreko lanetako kantak entzuteko aukera ere izango dugu. Sarrerak aldez aurretik erosiz gero, 5 € balio du eta 8 € egunean bertan. Euskaltegian dituzue sarrerak salgai. |