Ikasleek sortutako guneak

Etxeko instalazioak

Gune honetan laugarren mailan landuko dugun proiekturako gunea izango da. Laugarren mailan landuko ditugun ezagutzak, konpetentziak, e.a. proiektu honen bitartez izango da:

    Kurtsoan zehar proiektu bakarra garatuko dugu hainbat azpiataletaz osaturik: etxeko intalazioak, elektronika, elektrizitatea, marrazketa, autocad, planoak, diseinua, automatizazioak, logika, robotika, domotika, kontrola, energia, pneumatika, sentsoreak ... eta noski guzti hori zuen lanari esker.
    Ikasturte honetan web2.0aren erabileran sakonduko dugu: sites.google, google-reader, delicious,... baina guzti hau zertarako? Oso erraza! XXI. mendean gaude eta horretarako prestatu behar gara, edo beste modu batera esanda: hemendik aurrera emango diren aldaketa azkar guzti horietarako gure burua prest eduki behar dugulako! Zein da informazioa lortzeko gunerik onena gaur egun? zein baliabide ditugu gure eskura? Fidagarriak al dira denak? Nola kontrolatu? Guzti honetarako prestatu beharko gara eta zuen lana ezinbestekoa izango da.
    Laugarren mailan teknologia aukeratu duzuenongatik asko espero dut eta lanerako giro bikaina izango dugulakoan nago...
    Baina ez nahastu ere, eh? Ez dugu ahaztuko zein den gure lan metodologia (horrenbeste gustatzen zaizuena!), bai hori, bai, PROIEKTUEN METODOLOGIA!! Beraz, zein izango da ikasturte honetan garatuko dugun proiektua?

    Proiektu honek lantalde egokia eskatuko digu. Laugarren urtea denez, aurreko ikasturtetan barneratutako ezagutzetaz baliaturik aurrera joko dugu eta horrek esan nahi du informazio iturri garrantzitsua erabiliko dugula! Baina ez beldurrik izan! Denon artean aurrera egingo dugu!
Eguneroko lana jarraitu nahi baduzu jarrai ezazu gure bloga ere! Has gaitezen lanean ba!