ARTICULO III. KLUB FUNDATZAILEAK.
Klub Fundatzaile bezala hartzen da, 1984ko Abenduaren 22an Adostasun
protokoloa sinatzeko Bilbon bildu zirenak edo behar bezala ordezkatuak izan
zirenak:
|
Espainiako Klubak :
-Real
Club Marítimo de Santander
-Club
Marítimo de Laredo
-Club
Náutico de Castro Urdiales
-Real
Club Marítimo del Abra-Real Sporting Club de Bilbao
-Club
de Pesca de Atún de Lekeitio
-Club
Náutico y de Pesca de Getaria
-Real
Club Náutico de San Sebastián
-Club
Athlético de San Sebastián
-Club Náutico de Hondarribia |
Frantziako
Klubak
-Voile Bourquaise
-Club Nautique Bourquais
-Voile et Club Nautique de Pauillac
-Club Nautique de Verdon
-Yatch Club d’Agen
-Cercle de la Voile d’Arcachon
-Union Nautique du Port de Capbreton
-Yatch Club Adour Atlantique d’Anglet
-Yatch Club Basque de St Jean de Luz
-Centre Maritime d’Hendaye
|
Hau dena funtzinatzen hasi zen Mr René Dabadie eta
Luis Beraza jaunei esker. Hain zuzen ere lehenengo bi komodoro izendatuak eta
oraindik ere eskerrak zor zaiela,
elkartea sortzeko egin zuten lanagatik eta “100 millas de Getaria”
estropadak izan zuen arrakastagatik, 80 untzi baino gehiago, haien artean Jose Luis de Ugarte bere North-Wind eta Jose
Mª Gamboa bere Artakorekin zirela beste askoren artean eta hemen izendatu ezin
ditugunak toki faltagatik.
Gaur egun, elkarlanerako espiritu hau bizirik dirau,
naiz eta inoiz Hegoaldetik pentsatu izan da B.O.G.A. kontu hau “frantzesen”
gauza zela, zeinek bildu dituzten elkartean, Arcachondik Arroxela bitarteko klubak
estuarikoak eta L’Aunis eskualdekoak barne. Halere gure aldetik ere klubak
gehitzen joan dira B.O.G.A. elkartera, esaterako Bahia de Bizkaia, Nerbioi
ezker aldeko bokaleko kluba, Xixongo Real Club Astur de Regatas, Coruñako Real
Club Náutico eta 2007-2008 bitartean beste hauek: Xixongo Club Marítimo Astur
Favila, Zumaiako ZumaiaBela Elkartea eta Getariako Kostabela Elkartea.
Gaur egungo
B.O.G.A.ko komodoroa, Alfonso Oliver jauna, Getariako Kostabelako bazkide
denez, Getariako Kostabela bihurtzen da B.O.G.A.ko egoitza ofiziala,
indarrean dauden estatutuen arabera eta Komodoro berri bat izendatu arte.
Gaur egungo jarduera nagusia Bizkaiko Golkoan ospatzen
diren estropaden koordinaketan eta Nazioarteko B.O.G.A. Txapelketa antolatzean
datza. Txapelketa hau irabazteko, urtean zehar aldez aurretik erabakitako hiru
estropaden puntuaketan oinarritzen da eta sari banaketa urtero egiten da
abenduan Getxoko RCMA-RSC antolatzen duen “El Gallo” estropadarekin batera. Jai
giro polita izaten da babarrun jate eta guztiarekin
Udaberrian eta Udazkenean, B.O.G.A., aldez aurretik
erabakitako klub batean biltzen da eta bertan aurkezten dira egutegiak eta
eztabaidatzen da bela kirolak daraman bideari buruz, untzi neurketa mota
desberdinak, “rating-ak” eta kirol gertaera seinalatuenak non zenbait kidek
indar handia duten erakunde ofizialetan, Bartzelona, Madril eta Parisko
erakusketa nautikoetan eta Bela kirolerako instituzio internazionaletan, gaurko
gure presidenteak Federico García-Germán eta André Tournis bezala.
Datorren 2009. urtean, B.O:G.A. k
bere sorreraren 25 . urteurrena ospatuko du eta hasera batean aurrikusita dago
estropada bat egitea Bilbotik Bordelera
non espero den mugaz bi aldeko partaidetza handia izatea. Bordeleko Udalak,
dagoeneko antolatuta dauzka zenbait ekitaldi eta omenaldi parte hartuko duten
estropalarientzako.
|