Koadernoa

STALIN

Josef Visarionovitx Jugashvili (errusieraz Иосиф Виссарионович Джугашвили) (1878ko abenduaren 18a - 1953ko martxoaren 5a), Josef Stalin izenaz ezaguna (Иосиф Сталин), sobietar politikaria izan zen.

SESBeko bigarren buruzagia izan zen. Koba izenaz ere ezagutu zen (Georgiako heroi tradizional baten izena). Ezizen asko erabili zituen (David, Nijeradze, Txijikov, Ivanovitx) Stalin izena hartu arte, Tammerfors-eko (Finlandia) boltxebikeen biltzarraren ondoren. Izena errusierazko "stal" (altzairua) hitzetik dator, bere aitzindari Leninek ere erabili zuen atzizkia gehituz.

BIOGRAFIA

Josef Stalin Gori-n (Xida Kartli, Georgia) jaio zen eta, 15 urte zituela, Tbilisiko apaizetxe ortodoxoan sartu zen. Aita Vissarion Jughashvili osetiarra zen; ama, Ketevan Geladze georgiarra. Ideia iraultzaileak ezagutu zituen bertan eta 1898an ELASD (Errusiar Langileen Alderdi Sozial Demokrata) alderdian sartu zen. Handik urtebetera, apaizetxetik bota zuten, propaganda marxista egiteagatik eta, hurrengo urteetan, ekintza iraultzaileetan parte hartu zuen. 1903an, Siberiara bidali zuten, baina 1904an ihes egin zuen eta ELASDren alderdi boltxebikearekin elkartu. 1907-08 urteetan, berriz, Siberian egon zen, baina ihes egin zuen berriz ere.

Agintean eman zituen 30 urteetan, ekintza asko burutu ziren. Politikan, Leon Trotski agintetik aldendu zuten Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren (SBAK) 12. kongresuan Stalin idazkari nagusi hautatu zutenetik eta, herrialde bakar bateko sozialismoaren teoria eta talde disidenteek egindako iraultzaileen aurkako ekintza terroristak zirela medio, errepresio politikoa gogortu egin zen. Garai hartan, SESBen ziharduten talde erlijiosoen aurkako erasoak ere izan ziren. Bigarren Mundu Gerran aliatuen garaipenean paper erabakiorra jokatu zuen, baita Europako ekialdeko herrialdeen okupazioa eta berauetan erregimen komunistak ezartzean ere. Ekonomian, herrialdearen aldaketa handia gertatu zen, nekazaritzako ekonomia izatetik ekonomia industrial garatua izatera pasa baitzen eta sozialismorantz gerturatu zen bost urteko planen bidez. Arlo horretan, garrantzitsua da lurraren jabetza komuna (kolkhozetan) eta kulaken — nekazari aberatsen— ezabatzea, gehienak Siberiara bidali baitzituzten. Nazionalizazio hori ez zen erabat ondo egin eta, hasierako urteetan produkzioa jaitsi egin zenez, horrek gosetea ekarri zien sobietarrei.

Hil ondoren, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren XX. Biltzarrean (1956an), Nikita Khrustxevek Stalinen krimen eta erroreak, haren "pertsonarekiko gurtzak" sortuak, salatu zituen eta desestalinizazio prozesua jarri zuen martxan. Besteak beste, haren gorpua Kremlinetik atera zuten.

Stalinek erregimen totalitarioa ezarri zuen SESBen eta izugarrizko kontrola sobietar populazioaren gainean. Horri deritzo estalinismoa. Sobietar Batasuneko sozialismoa zuzendu zuen eta hau, nekazaritza herri izatetik industria gune bihurtu zuen; hori dela eta, herriko bizitza maila igo egin zen, baina errepresio izugarria erabili zuen eta, lan esparruek eta errepresio politiko eta deportazioek, jende askoren heriotza ekarri zuen (4-60 milioi artean).

Stalinek emazte bat baino gehiago izan zituen. Lehenengoa, Yekaterina Svanidze izan zen, baina ezkondu eta lau urtera hil egin zen; seme bat izan zuten, Yákov Dzhugashvili, baina alargundu zenetik, Stalinek ez zuen semearekin harreman gehiago izan. Yákov bere buruaz beste egiten saiatu zen eta zauri larri zauritua gertatu zen. Armada Gorrian hartu zuen parte eta alemaniar tropek preso hartu zuten II. Mundu Gerran. Naziek Stalini trukea proposatu zioten, bere semea Stalingradon harrapatutako Friedrich Paulus generalaren ordez, baina sobietar buruzagiak ezezkoa eman zien. Beste bertsio batzuk badaude ere, ofizialki, zegoen kontzentrazio esparrutik alde egiten saiatu omen zen eta horregatik egin omen zioten tiro alemaniar ofizialek.

Bigarren emazte bat ere izan zuen, Nadezhda Alilúyeva, 1932an hilko zena. Ofizialki, gaixotasun larri batek hil zuen, baina bada Stalinekin haserretu ondoren, bere buruaz beste egin zuela esaten duena ere.Matrimonioak beste bi seme-alaba izan zituen, Vasili eta Svetlana. Lehenengoa Airetiko Armadan sartu zen eta alkohol zaletasunak hil zuen 1962an. Svetlanak, berriz, 1967an utzi zuen SESB.

Botererako bidea

1912an, Pragan burutu zen Alderdiaren Konferentzian, Leninek boltxebikeen Komite Zentralerako Stalin proposatzeko asmoa zuen, baina alderdiak ez zuen nahi izan eta horrelaxe utzi zuen. Hala ere, berehala erantsi zuten Komite Zentral horretan, estatutuetan aurreikusten zen bezala. 

1917ko apirilean, Petrogradon aukeratu zuten lehen aldiz Stalin Komite Zentralerako, Lenin eta Zinóvieven atzetik. Geroago, maiatzean, Komite Zentraleko politburoko idazkari izendatu zuten eta bizitza osoan mantendu zuen kargu hau. 

Iturri batzuen arabera, Stalinek ez zuen ezinbesteko papera jokatu Urriko iraultzan. Stalinen botere pilaketak harritu egin zuen hiltzear zegoen Lenin, honen azken idatzietan agintetik aldentzeko saiakerak ikusten baitira garbi. Baina Stalinek dokumentu hauek ezkutatu zituen eta Leninen gaixotasuna aprobetxatu, ezin baitzuen Kongresuan parte hartu. 

Lenin 1924ko urtarrilean hil zenean, Stalin, Kámenev eta Zinóvievek alderdia hartu zuten eta, ideologiaz, Trotski (alderdiaren ezkerrean) eta Bujarinen (eskuinean) artean kokatu ziren. Garai honetan hasi zen Stalin "herri baterako sozialismoaz" hitz egiten eta ez Trotskiren etengabeko iraultza.

Gauza bat argi zegoen: alderdia kontrolatzeko, Leninen lagun kontsideratua izatea behar-beharrezkoa zen. Stalinek hileta antolatu zuen eta, bere diskurtsoan, Leninekiko betirako leialtasuna azpimarratu zuen. Gainera, Trotski ez etortzea lortu zuen engainu bidez. Gainera, iraultza aurretik batu zela boltxebikeekin juxtu-juxtu esan zuen eta Leninekin izandako ikamika guztiak jakinarazi zituen.

Sobietar irudiak trukatu zituen, fotomontaiak eginez eta oposizioa ezabatuz, Trotski batez ere. Postu estrategikoetan bere kideak kokatu zituen eta aurkakoak manipulatu, batzuek besteren kontra jarriz.

Horrela, Stalinek alderdia eta herriaren kontrol osoa lortu zituen. Hala ere, beldur zen, alderdiaren barneko oposizioaren beldur eta, konfiantzazkoak ez ziren buruzagiak ordezkatzea erabaki zuen, armada gorriko ofizialak, batez ere. 

II. Mundu Gerra irabaztean, Stalinek gerra ondorego ordena internazionala negoziatu zuen aliatuekin (Yalta eta Potsdameko Konferentziak) eta SESB potentzia handi bezala hartu zuten denek, (NBEn beto eskubidea zuen, adibidez). Aliatuek Europako erdialdean sobietarren eragina onartu behar izan zuten, Stalinek SESBen satelite izango ziren "Errepublika Popularraren" lerroa ezarri baitzuen.

Stalinek ez zuen presa handirik izan gerra amaitzen eta tropak erretiratzen, armamendu atomikoa eskuratu arte itxaron nahi baitzuen (1953). Estatubatuarrekin izandako iskanbilek Gerra Hotza deiturikoa ekarri zuten eta kominista eta kapitalisten arteko tentsioa izugarrizkoa izan zen.

Stalinen azken hilabeteak eta heriotza

1950tik aurrera, Stalinen osasunak okerrera egin zuen; 70 urte zituen, memoria galerak maiz, berehala nekatzen zen.. Vladímir Vinogrado, bere mediku pertsonalak, hipertentsioa zuela jakinarazi zion eta, botika sail batez gain, gobernuko lanak murriztu behar zituela esan zion Stalini. Stalinek, ordea, ez zion kasurik egin eta medikua despeditu egin zuen.

1952ko urrian, Sobietar Alderdi Komunistaren XIX. Kongresua egin zuten. Stalinek bake hitzak erabili zituen, baina Malenkovek, ordea, munduko iraultza sozialistak laguntzeko asmoa azpimarratu zuen. Urte askoren ondoren, lehen aldiz Kongresuak Malenkoven iritzia bultzatu zuen eta ez Stalinena.  Stalin garbiketekin hasi zen. Bere paranoiak okerrera egin zuen Timashu doktoreak Vinogradov eta beste 8 sendagile tratamendu ezegokiak nahita errezetatzen ibili zirela salatu zituenean. Stalinek ez zuen gehiago itxaron eta 9 sendagileak atxilo hartu eta torturarazi zituen. Haietako bi galdeketa haietan hil ziren eta beste zazpiek esandako guztia onartu zuten. 

Stalinen agerpen publikoak gero eta maizago egin ziren, alderdiaren egoitzak bisitatzen zituen, arduradunekin hitz egiten zuen eta inork ez zekien nondik nora zihoan bere pentsamendua. 1953ko urtarrilaren bukaeran bere idazkaria desagertu zen. Otsailean bere bizkarzainen burua hil zen "bat-batean". Politburoko kideak izututa zeuden, zaharrenak bereziki. 

Bere heriotza ez dute denek berdin kontatu. Bertsio ofizialak 1953ko otsailaren 28ko gaua deskribatzen du. Larunbat hartan, Stalinek eta beste 4 buruzagiek pelikula bat ikusi zuten, afaldu eta goizeko laurak aldera, oheratu. Beste batzuen iritziz, ordea, bilera hartan ez ziren hain lagun izan eta haserre handia izan zuten elkarren artean, medikuak askatzeko eskatzen ziotelarik Stalini. Diktadoreak denak zirela traidore egin zuen oihu eta horrek heriotza gerturatzen zien han zeuden kideei. Haserrearen haserre, alderdiko karnetak hautsi zituzten eta Stalin, bere onetik aterata, bere logelara joan zen. 

Gauza da, hurrengo egunean, Stalin ez zela bere logelatik atera. Inor ez zen bere koartoan sartzen atrebitu igande gaueko hamarrak arte. Martxoaren 1 hartan, bere zerbitzariak lurrean aurkitu zuen, gaueko jantzi bera zuelarik soinean eta apenas hitz egiten zuelarik. Politburóko kideei deitu eta etortzen hasi ziren, baina inork ez zion mediku bati deitu 24 ordu pasatu arte. Egunak iraun zituen bere agoniak, martxoaren 5era arte. Horrela hil zen, apoplejiaz, esan zutenez.

TOTALITARISMOAK

Ideologia, mugimendu eta erregimen politiko hauek askatasuna erabat murrizten dute eta Estatuak erabateko agintea du, banatu gabe eta mugarik gabe (nabarmenago ikusten da hau Antzinako Erregimeneko monarkietako botere absolutuan).

Totalitarismoen barnean, erregimen autokratikoak bereizten ditugu, alderdi bakar izan nahi duen alderdi politiko batek zuzenduta eta Estatuaren instituzioekin erabat batuta. Liderrak aginte mugagabea izan ohi du eta gizarte osoa gidatzen du. Propaganda erruz erabiltzen du eta errepresioa, polizia sekretua eta kontzentrazio esparruak ere bai.  

Totalitarismoa ez da gobernu era bat soilik, Estatu mota bat baizik, ez demokratikoa eta askatasuna eta giza eskubideak errekonozitzen ez dituena. Klase sozialak masak dira. 

Totalismoarentzat, Estatua da helburu. Mussolinik erabili zuen lehen aldiz hitza eta "dena estatuan, dena estatuarentzat, ezer ez estatutik kanpo, ezer ez estatuaren aurka" zen bere slogana. Ez da estatua gizakiarentzat, gizakia estatuarentzat baizik. 

Horregatik dago estatua alderdiari lotuta eta alderdiaren ideologia estatuaren ideologia da. Bi sentimendu nabarmentzen dira: fedea eta beldurra. Fedeak mugiarazten ditu alderdi bakarreko militanteak eta beldurrak dauka beste guztia paralizatuta.

HIRU FILOSOFOAK

THOMAS HOBBES (1588-1679)

1651n argitaratu zuen Leviatan izenburuko liburuan, mendebaldeko pentsamendu politikoan horrenbesteko eragina izan zuen filosofo ingeles horrek nahikoA ikuskera ezkorra ematen du giza izaeraz. Hobbes-en iritziz, gizakia, izatez, berekoi eta bortitza da, eta gura duen guztia ororen gainetik hartzeko joera menderaezina du, beste ezertan edo inorengan pentsatu gabe. Egileak gustukoa zuen giza egoera hori esaldi labur batez adieraztea: Homo homini lupus (gizakia otsoa da gizakiarentzako).

LIskar iraunkorreko egoera hori gainditzerako, hots, bakea eta segurtatsuna nagusitzeako, gizabanakoek, hitzarmen baten bitartez, euren askatasun eta eskubideetako batzuei uko egin behar izan zieten; guztien gainetik egongo zen gobernu-erakundea sortzeko. Hiritar guztien burujabetzetatik sortutako aginte berri horrek zuen zereginik garrantzitzuena gizabanakoen segurtasuna zaintzea da.

Estatu-erakundean, hortaz, batzuen eta besteen arteko etengabeko gatazketatik libratzeko hiritarren borondateak batu eta hezurmimatuta daude. Estatuburuak, hots, erregeak nahiz subiranoak, botere absolutua du, nahiz eta, funtsean, hiritarrek eskuordenatua jaso duen. Eta zenbat eta aginte gehiago uzten dioten bere esku, orduan eta hobeto gauzatuko ditu Estatuaren betebeharrak. Horra hor absolutismoaren justifikazio sendoa, Hobbesen doktrinari dariona.

JOHN LOCKE (1632-1704)

Filosofo enpirista britaniar honen aburuz, gizakiok, jatorrizko izaeraz, askeak eta elkarren berdinak gara, eta bereziki burujabeak. Baina, Hobbes-en ikuskeran ez bezala, gizabanakoak lege natural moduko batez daude hornituta, eta horrek hurko pertsonak norbera bezain libre ikustera eta euren eskubideak errespetatzea bultzatzen gaitu (besteen bizitza eta jabetza pribatua berbarako).

Guztion askatasun eta eskubideak koordinatzeko, herritarrek Estatua osatuko duen ituna sinatzen dute. Esparru horrean, euren arteko bizikidetza arautuko duten legeak hitzartzen dituzte, baita gobernarien eta gobernatuen arteko harremanak ondo finkatzen dituzten arauak onartu ere (nagusikeriak ekiditeko, eta subiranoa izateko baldintzak argi gera daitezen).

Estatu-erakundea, bada, herritarrek berek itundutako antolatze-sistema bat da, gizabanakoen artean izan litezkeen gatazkei aurrea hartzeko, eta inork bere kasa zigorrik ezar ez dezan. Askatasunerako eta jabetza pribaturako norberaren eskubideak, jabetza pribaturako norberaren eskubideak, aldiz, ez dira horregatik urrituta geratzen, Hobbesek aldarrikatzen zuenaren aurka.

JEAN-JACQUES ROUSSEAU (1712-1778)

Rousseau suitzar-frantziar filosofoak zeresan handia izan zuen Frantziako Ilustrazioaren mugimenduan, baita Erromantizismoren ernamuina Europa osoan hedatzen ere. Alabaina, "argien mendea" delakoan gizakiaren eta gizarteriaren aurrerapenean nagusi zen konfidantza baikorraren kontra, gizartaren sorrera interpretatzeko moduari zegokionez, Rousseauk zeharo ikuspegi ezkorrari eusten zion. Haren ustez, zenbat eta gehiago urrundu gizakiaren jatorrizko egoera amarrugabe hartatik, hori hainbat eta okerragoa izango zen gizabanakoen arteko bizikidetzarako.

Giza espeziearen hastapenetan, gizakiak bere burua asko zuen bizibidea lortzeko; ez zuen oldarkotasunik erakusten eta besteengana jo beharrik ez zuen arren, lagun hurkoarenganako errukia eta gogaidetasuna sentitzen zuen. Izatezko norberekeria bereizgarri duen jatorrizko gizabanako "ideal" horri BASATI ONA deritzo Rousseauk. Behinolako egoera horren deskripzioaren bitartez, gizakiaren berezko gizartekoitasunik ez erakutsi nahi digu suitzar pentsalariak.

Gizabanakoak gizartean biltzen diren uneaz geroztik, hindatzen hasten dira. Elkartean bizitzeak sorrarazi du gizakiarengan txar eta makurretik aurkitzen dugun oro. Izan ere, gizartean - beste inon ez- gertatzen dira gizabanakoen arteko injustiziak, desberdintasunak, indarkeria, elkartasuna eza eta gisa horretako hobenak. Rousseauk jabego pribatua jartzen du gizakien galbidean iturritzat, naturarekiko hasierako harmonia bera desegin zuelako.

Edonola ere, Rousseauk jakin badaki ezin itzul daitekeela gizakiaren izatezko egoera hartara, gizabanakoek hain bizitza lasai eta xaloa zuten behialako egoerara. Hala ere, "basati onaren" ikusmolde hori baliatzen du gizakiaren izaera sakon taxutzeko eta, berorren arabera, gizarte-antolamendurik egokiena zein izan daitekeen erabakitzeko.

Beraz, atzerapausorik ezin egin daitekeen egoera honi gagozkiola, ezarri beharko genukeen gizarte-antolakuntza edo eredu politikorik hoberenak gizabanako guztien askatasuna, berdintasuna eta eskumen politikoa bateratu beharko lituzke, pertsonak eta euren ondasunak babesteari begira. Halako eraketa lortzeko, nahitaezkoa da hitzarmen soziala (aurreko kasu bieta aldarrikatzen den bezela) .

Estatua ez da inondik sortzen, herritarren borondate eta asmo guztiek bat eginda ez bada. Boterea, eskumena, berezko subiranotasuna, hiritarrengan - hiritar bakoitzarengan- dautza. Estatuari aitortzen zaion agintea herritarren " botoen " mende dago. Estatua azken finean, borondate orokorraren zerbitzaria da, eta guztien ongia eskuratzen ahalengindu behar du . Legeek, hortaz, borondate orokorretatik eratorriak direnez, taldearentzat onuragarria zer den hura bilatzera jo behar dute.

Gizarte-hitzarmenaz duen ikuspuntu horrengatik, Rousseauk estatu demokratiko modernoaren oinarriak finkatzen dituela esan daiteke. Gizabanakoak gizartera zergaitik bildu diren azaltzeak bari, gizakiaren berezko izaera kontuan hartuta, gizartean bizitzeko erarik egokien eta emankorrena zein izan daitekeen aztertzeak ardura handiagoa ematen dio suitzar pentsalariari. Nahimen edo borondate orokorra eta guztien ongia bezelako kontzeptuak, baita herritarren subiranotasuna ere, osagai sahiestezin bihurtuko dira Roussearen garaitik hasita idatziko diren nazio- konstituzioetan.

NAZIOA ETA ESTATUA

"Nazioa" eta " estatua" kontzeptuak ez dira baliokideak. Lehenik eta behin, esan dezakegun nazioa herriaren bertsio politikoa dela. Baina zehaztasun hori onartuta ere, nazioa eta estatua terminoak erabiltzen ditugunean, aztertu behar dugu zer-nolako erlazioak ezartzen diren batean eta besteak, bakoitzaren irispidea, hurrenez hurren, ondo taxutzeko.

Nazioa eleak hizkuntza, kultura, etnia aldetik kideko diren gizabanakoz osatutako erkidegoa adierazten du. Alde horretatik, kultur osagaia erabakigarria da nazioa definitzeko. Soziologoek adierazten dutenez, nazioek kultur eta pskologia mailako nortasun-ezaugarri nabarmenak erakusten dituzte, eta euretako herrikideek, oroz gain, horrelako identitate-marka bereizgarriak dituztelako kontzientzia agertzen dute. Zentzu politikoz hornituta adierazten ez den artean, kultur sustraien inguruan deskribatzen da, eskuak, nazio kontzeptua. Guztiarekin ere, kultir nazioaren ikusmolde horren azpian herri edo talde etnikoaren ideia datza; eta ideai horren berezko bilakaerari jarraiki, kontzientzia nazionalista errebindikatzailea sortzen da: nazio bakoitzak bere antolakuntza politikoa aldarrikatzea. Kontzinezia horren ondorioz eratorritako kohesioa dela bide, Estatu "ideologikoa" eraiki daiteke, herrikideen artean errotuago aurkitzen baita.

Estatua, bere aldetik, lurralde bateko biztanleriaren gainean agintea ezartzen duen erakundea da. Etnia bereko herritarrak izatea ez da beharrezkoa, arrazoi politikoak direla-eta "kultur nazio" bar baino gehiagoren gainean eratutako estatuak ugariak baitira. Estatua, eraikuntza politikoa den aldetik, honako bi modu hauetara era daiteke:

  • A-) Estatua osatzen duten nazioen ezaugarriak errespetatuz (estatu federalak nahiz autonomien estatuak sortzen dira horrela.
  • B-) Nazio osatzaileon berezitasunak kontuan hartu gabe (estatu unitarioa eta zentraliste deritzona). Kultur bereiztasunetan partade sentiarazi nahi gaituen "nazio" kontzeptuan ez bezala, "estatu" kontzeptuaren itzalpean agintearen azpiko kohesio-sentimenduario ematen zaio lehentasuna, eta hiritarrek beretu egin behar dute hori, euren berezitasun etniko eta kulturalak direnak direla ere.

LEGITIMAZIOA

Estatua gizabanakoak zapaltzeko bitarteko hutsa dela aldarrikatzen duen ideologia anarkistak izan ezik, pentsamendu joera gehienek behar-beharrezko irizten diote estatuari, kultur kidekotasuna sarritan bazter utzita geratzen den arren. Jeneralean, gizartearen garapen eta ekonomi helburuak eskuratzea garrantzitsuagoa izaten da kultur erroak sendotu eta traziozoko ondarearen jabe sentitzea baino, eta Estatua, bere izaeragatik, erakunderik egokiena da bortizkeri-agerraldiak kontrolatzeko eta guztion ongia (ongizate ekonomikoa) sustatzeko.

Alabaina, herritarren gainean erakusten dituen esku eta agintea menekoei zilegi edo legezko begitantzen zaizkien neurrian, estatuaren eraginkortasuna handitu egiten da eta, erakunde legez, iraunkortasuna areagotzen du. Horrek esan nahi du gizarteak ontzat hartu behar duela Estatuak xedapenak eta legeak, arauak eta zigorrak ezartzeko duen eskumena. Laburrago esanda, herritarrek legitimazioa aitortu behar diote Estatuak erakusten duen boteari.

Estatu-agintearen legitimazioa aztertzeko, politikatik eta Estatutik bertatik aldendu beharra daukagu. Izan ere, erantzun gura dugun galdera ondoko esaldi honek biltzen du: zertan funtsatzen da Estatuak erabiltzen duen aginte politikoaren hertsagarritasuna? Argi dago funts hori politikaren esparruan baino gehiago, etikarenean edo, oro har, filosofiarenean aurkitu behar dugula. Eta erantzuna estatu-aparatuan bertan aurkituko bagenu, aise pentsa genezake Estatuaren zerizana menderatzen hutsa dela, eta bere egiteko errepresioan hasi eta bertan bukatzen dela.

Dena dela, gai honetan sakondu duten ikertzaileek diote Estatuak zein gobernariek besteen gainea aintzeko duten eskubide hori zuritu edo justifikatzeko argumentuak aldatuz joan direla historiak aurrera egin ahala eta gizartearen arabera. Legitimazio-kontu horietan daude aditu handienetako batek, Max Weber filosofo sozialak alegia, jarraian azaltzen diren hiru eredu garbiok ikusten ditu zilegizko agintetzat:

  • LEGITIMAZIO KARISMATIKOA:
  • LEGITIMAZIO TRADIZIONALA:
  • LEGITIMAZIO LEGAL-ARRAZIONALA:


394 días desde
2. lana egin

Actividad reciente del sitio