GUERRA HOTZA :
II. Mundu Gerra irabaztean, Stalinek gerra ondorego ordena internazionala negoziatu zuen aliatuekin (Yalta eta Potsdameko Konferentziak) eta SESB potentzia handi bezala hartu zuten denek, (NBEn beto eskubidea zuen, adibidez). Aliatuek Europako erdialdean sobietarren eragina onartu behar izan zuten, Stalinek SESBen satelite izango ziren "Errepublika Popularraren" lerroa ezarri baitzuen.
Stalinek ez zuen presa handirik izan gerra amaitzen eta tropak erretiratzen, armamendu atomikoa eskuratu arte itxaron nahi baitzuen (1953). Estatubatuarrekin izandako iskanbilek Gerra Hotza deiturikoa ekarri zuten eta kominista eta kapitalisten arteko tentsioa izugarrizkoa izan zen.
Stalinen azken hilabeteak eta heriotza
1950tik aurrera, Stalinen osasunak okerrera egin zuen; 70 urte zituen, memoria galerak maiz, berehala nekatzen zen.. Vladímir Vinogrado, bere mediku pertsonalak, hipertentsioa zuela jakinarazi zion eta, botika sail batez gain, gobernuko lanak murriztu behar zituela esan zion Stalini. Stalinek, ordea, ez zion kasurik egin eta medikua despeditu egin zuen.
1952ko urrian, Sobietar Alderdi Komunistaren XIX. Kongresua egin zuten. Stalinek bake hitzak erabili zituen, baina Malenkovek, ordea, munduko iraultza sozialistak laguntzeko asmoa azpimarratu zuen. Urte askoren ondoren, lehen aldiz Kongresuak Malenkoven iritzia bultzatu zuen eta ez Stalinena. Stalin garbiketekin hasi zen. Bere paranoiak okerrera egin zuen Timashu doktoreak
Vinogradov eta beste 8 sendagile tratamendu ezegokiak nahita errezetatzen ibili zirela salatu zituenean. Stalinek ez zuen gehiago itxaron eta 9 sendagileak atxilo hartu eta torturarazi zituen. Haietako bi galdeketa haietan hil ziren eta beste zazpiek esandako guztia onartu zuten.
Stalinen agerpen publikoak gero eta maizago egin ziren, alderdiaren egoitzak bisitatzen zituen, arduradunekin hitz egiten zuen eta inork ez zekien nondik nora zihoan bere pentsamendua. 1953ko urtarrilaren bukaeran bere idazkaria desagertu zen. Otsailean bere bizkarzainen burua hil zen "bat-batean". Politburoko kideak izututa zeuden, zaharrenak bereziki.
Bere heriotza ez dute denek berdin kontatu. Bertsio ofizialak 1953ko otsailaren 28ko gaua deskribatzen du. Larunbat hartan, Stalinek eta beste 4 buruzagiek pelikula bat ikusi zuten, afaldu eta goizeko laurak aldera, oheratu. Beste batzuen iritziz, ordea, bilera hartan ez ziren hain lagun izan eta haserre handia izan zuten elkarren artean, medikuak askatzeko eskatzen ziotelarik Stalini. Diktadoreak denak zirela traidore egin zuen oihu eta horrek heriotza gerturatzen zien han zeuden kideei. Haserrearen haserre, alderdiko karnetak hautsi zituzten eta Stalin, bere onetik aterata, bere logelara joan zen.
Gauza da, hurrengo egunean, Stalin ez zela bere logelatik atera. Inor ez zen bere koartoan sartzen atrebitu igande gaueko hamarrak arte. Martxoaren 1 hartan, bere zerbitzariak lurrean aurkitu zuen, gaueko jantzi bera zuelarik soinean eta apenas hitz egiten zuelarik. Politburóko kideei deitu eta etortzen hasi ziren, baina inork ez zion mediku bati deitu 24 ordu pasatu arte. Egunak iraun zituen bere agoniak, martxoaren 5era arte. Horrela hil zen, apoplejiaz, esan zutenez.
TOTALITARISMOAK
Ideologia, mugimendu eta erregimen politiko hauek askatasuna erabat murrizten dute eta Estatuak erabateko agintea du, banatu gabe eta mugarik gabe (nabarmenago ikusten da hau Antzinako Erregimeneko monarkietako botere absolutuan).
Totalitarismoen barnean, erregimen autokratikoak bereizten ditugu, alderdi bakar izan nahi duen alderdi politiko batek zuzenduta eta Estatuaren instituzioekin erabat batuta. Liderrak aginte mugagabea izan ohi du eta gizarte osoa gidatzen du. Propaganda erruz erabiltzen du eta errepresioa, polizia sekretua eta kontzentrazio esparruak ere bai.
Totalitarismoa ez da gobernu era bat soilik, Estatu mota bat baizik, ez demokratikoa eta askatasuna eta giza eskubideak errekonozitzen ez dituena. Klase sozialak masak dira.
Totalismoarentzat, Estatua da helburu. Mussolinik erabili zuen lehen aldiz hitza eta "dena estatuan, dena estatuarentzat, ezer ez estatutik kanpo, ezer ez estatuaren aurka" zen bere slogana. Ez da estatua gizakiarentzat, gizakia estatuarentzat baizik.
Horregatik dago estatua alderdiari lotuta eta alderdiaren ideologia estatuaren ideologia da. Bi sentimendu nabarmentzen dira: fedea eta beldurra. Fedeak mugiarazten ditu alderdi bakarreko militanteak eta beldurrak dauka beste guztia paralizatuta.
HIRU FILOSOFOAK
THOMAS HOBBES (1588-1679)
1651n argitaratu zuen Leviatan izenburuko liburuan,
mendebaldeko pentsamendu politikoan horrenbesteko eragina izan zuen
filosofo ingeles horrek nahikoA ikuskera ezkorra ematen du giza izaeraz. Hobbes-en iritziz, gizakia, izatez, berekoi eta bortitza da, eta gura duen guztia ororen gainetik hartzeko joera menderaezina
du, beste ezertan edo inorengan pentsatu gabe. Egileak gustukoa zuen
giza egoera hori esaldi labur batez adieraztea: Homo homini lupus (gizakia otsoa da gizakiarentzako).
LIskar iraunkorreko egoera hori gainditzerako, hots, bakea eta segurtatsuna nagusitzeako, gizabanakoek, hitzarmen baten bitartez, euren askatasun eta eskubideetako batzuei uko egin behar izan zieten; guztien gainetik egongo zen gobernu-erakundea sortzeko. Hiritar guztien burujabetzetatik sortutako aginte berri horrek zuen zereginik garrantzitzuena gizabanakoen segurtasuna zaintzea da.
Estatu-erakundean,
hortaz, batzuen eta besteen arteko etengabeko gatazketatik libratzeko
hiritarren borondateak batu eta hezurmimatuta daude. Estatuburuak,
hots, erregeak nahiz subiranoak, botere absolutua du, nahiz eta, funtsean, hiritarrek eskuordenatua jaso duen. Eta zenbat eta aginte gehiago uzten dioten bere esku, orduan eta hobeto gauzatuko ditu Estatuaren betebeharrak. Horra hor absolutismoaren justifikazio sendoa, Hobbesen doktrinari dariona.
JOHN LOCKE (1632-1704)
Filosofo enpirista britaniar honen aburuz, gizakiok, jatorrizko izaeraz, askeak eta elkarren berdinak gara, eta bereziki burujabeak. Baina, Hobbes-en ikuskeran ez bezala, gizabanakoak lege natural moduko batez daude hornituta, eta horrek hurko pertsonak norbera bezain libre ikustera eta euren eskubideak errespetatzea bultzatzen gaitu (besteen bizitza eta jabetza pribatua berbarako).
Guztion askatasun eta eskubideak koordinatzeko, herritarrek Estatua osatuko duen ituna sinatzen dute. Esparru horrean, euren arteko bizikidetza arautuko duten legeak hitzartzen dituzte, baita gobernarien eta gobernatuen arteko harremanak ondo finkatzen dituzten arauak onartu ere (nagusikeriak ekiditeko, eta subiranoa izateko baldintzak argi gera daitezen).
Estatu-erakundea, bada, herritarrek berek itundutako antolatze-sistema bat da, gizabanakoen artean izan litezkeen gatazkei aurrea hartzeko, eta inork bere kasa zigorrik ezar ez dezan. Askatasunerako eta jabetza pribaturako norberaren eskubideak, jabetza pribaturako norberaren eskubideak, aldiz, ez dira horregatik urrituta geratzen, Hobbesek aldarrikatzen zuenaren aurka.
JEAN-JACQUES ROUSSEAU (1712-1778)
Rousseau suitzar-frantziar filosofoak zeresan handia izan zuen Frantziako Ilustrazioaren mugimenduan, baita Erromantizismoren ernamuina Europa osoan hedatzen ere. Alabaina, "argien mendea" delakoan gizakiaren eta gizarteriaren aurrerapenean nagusi zen konfidantza baikorraren kontra, gizartaren sorrera interpretatzeko moduari zegokionez, Rousseauk zeharo ikuspegi ezkorrari eusten zion. Haren ustez, zenbat eta gehiago urrundu gizakiaren jatorrizko egoera amarrugabe hartatik, hori hainbat eta okerragoa izango zen gizabanakoen arteko bizikidetzarako.
Giza espeziearen hastapenetan, gizakiak bere burua asko zuen bizibidea lortzeko; ez zuen oldarkotasunik erakusten eta besteengana jo beharrik ez zuen arren, lagun hurkoarenganako errukia eta gogaidetasuna sentitzen zuen. Izatezko norberekeria bereizgarri duen jatorrizko gizabanako "ideal" horri BASATI ONA deritzo Rousseauk. Behinolako egoera horren deskripzioaren bitartez, gizakiaren berezko gizartekoitasunik ez erakutsi nahi digu suitzar pentsalariak.
Gizabanakoak gizartean biltzen diren uneaz geroztik, hindatzen hasten dira. Elkartean bizitzeak sorrarazi du gizakiarengan txar eta makurretik aurkitzen dugun oro. Izan ere, gizartean - beste inon ez- gertatzen dira gizabanakoen arteko injustiziak, desberdintasunak, indarkeria, elkartasuna eza eta gisa horretako hobenak. Rousseauk jabego pribatua jartzen du gizakien galbidean iturritzat, naturarekiko hasierako harmonia bera desegin zuelako.
Edonola ere, Rousseauk jakin badaki ezin itzul daitekeela gizakiaren izatezko egoera hartara, gizabanakoek hain bizitza lasai eta xaloa zuten behialako egoerara. Hala ere, "basati onaren" ikusmolde hori baliatzen du gizakiaren izaera sakon taxutzeko eta, berorren arabera, gizarte-antolamendurik egokiena zein izan daitekeen erabakitzeko.
Beraz, atzerapausorik ezin egin daitekeen egoera honi gagozkiola, ezarri beharko genukeen gizarte-antolakuntza edo eredu politikorik hoberenak gizabanako guztien askatasuna, berdintasuna eta eskumen politikoa bateratu beharko lituzke, pertsonak eta euren ondasunak babesteari begira. Halako eraketa lortzeko, nahitaezkoa da hitzarmen soziala (aurreko kasu bieta aldarrikatzen den bezela) .
Estatua ez da inondik sortzen, herritarren borondate eta asmo guztiek bat eginda ez bada. Boterea, eskumena, berezko subiranotasuna, hiritarrengan - hiritar bakoitzarengan- dautza. Estatuari aitortzen zaion agintea herritarren " botoen " mende dago. Estatua azken finean, borondate orokorraren zerbitzaria da, eta guztien ongia eskuratzen ahalengindu behar du . Legeek, hortaz, borondate orokorretatik eratorriak direnez, taldearentzat onuragarria zer den hura bilatzera jo behar dute.
Gizarte-hitzarmenaz duen ikuspuntu horrengatik, Rousseauk estatu demokratiko modernoaren oinarriak finkatzen dituela esan daiteke. Gizabanakoak gizartera zergaitik bildu diren azaltzeak bari, gizakiaren berezko izaera kontuan hartuta, gizartean bizitzeko erarik egokien eta emankorrena zein izan daitekeen aztertzeak ardura handiagoa ematen dio suitzar pentsalariari. Nahimen edo borondate orokorra eta guztien ongia bezelako kontzeptuak, baita herritarren subiranotasuna ere, osagai sahiestezin bihurtuko dira Roussearen garaitik hasita idatziko diren nazio- konstituzioetan.
NAZIOA ETA ESTATUA
"Nazioa" eta " estatua" kontzeptuak ez dira baliokideak. Lehenik eta
behin, esan dezakegun nazioa herriaren bertsio politikoa dela. Baina
zehaztasun hori onartuta ere, nazioa eta estatua terminoak erabiltzen
ditugunean, aztertu behar dugu zer-nolako erlazioak ezartzen diren
batean eta besteak, bakoitzaren irispidea, hurrenez hurren, ondo
taxutzeko.
Nazioa eleak hizkuntza, kultura, etnia aldetik kideko diren gizabanakoz
osatutako erkidegoa adierazten du. Alde horretatik, kultur osagaia
erabakigarria da nazioa definitzeko. Soziologoek adierazten dutenez,
nazioek kultur eta pskologia mailako nortasun-ezaugarri nabarmenak
erakusten dituzte, eta euretako herrikideek, oroz gain, horrelako
identitate-marka bereizgarriak dituztelako kontzientzia agertzen dute.
Zentzu politikoz hornituta adierazten ez den artean, kultur sustraien
inguruan deskribatzen da, eskuak, nazio kontzeptua. Guztiarekin ere,
kultir nazioaren ikusmolde horren azpian herri edo talde etnikoaren
ideia datza; eta ideai horren berezko bilakaerari jarraiki,
kontzientzia nazionalista errebindikatzailea sortzen da: nazio
bakoitzak bere antolakuntza politikoa aldarrikatzea. Kontzinezia horren
ondorioz eratorritako kohesioa dela bide, Estatu "ideologikoa" eraiki
daiteke, herrikideen artean errotuago aurkitzen baita.
Estatua, bere aldetik, lurralde bateko biztanleriaren gainean agintea
ezartzen duen erakundea da. Etnia bereko herritarrak izatea ez da
beharrezkoa, arrazoi politikoak direla-eta "kultur nazio" bar baino
gehiagoren gainean eratutako estatuak ugariak baitira. Estatua,
eraikuntza politikoa den aldetik, honako bi modu hauetara era daiteke:
-
A-) Estatua osatzen duten nazioen ezaugarriak errespetatuz (estatu
federalak nahiz autonomien estatuak sortzen dira horrela.
- B-) Nazio
osatzaileon berezitasunak kontuan hartu gabe (estatu unitarioa eta
zentraliste deritzona). Kultur bereiztasunetan partade sentiarazi nahi
gaituen "nazio" kontzeptuan ez bezala, "estatu" kontzeptuaren
itzalpean agintearen azpiko kohesio-sentimenduario ematen zaio
lehentasuna, eta hiritarrek beretu egin behar dute hori, euren
berezitasun etniko eta kulturalak direnak direla ere.
LEGITIMAZIOA
Estatua gizabanakoak zapaltzeko bitarteko hutsa dela aldarrikatzen duen
ideologia anarkistak izan ezik, pentsamendu joera gehienek
behar-beharrezko irizten diote estatuari, kultur kidekotasuna sarritan
bazter utzita geratzen den arren. Jeneralean, gizartearen garapen eta
ekonomi helburuak eskuratzea garrantzitsuagoa izaten da kultur erroak
sendotu eta traziozoko ondarearen jabe sentitzea baino, eta Estatua,
bere izaeragatik, erakunderik egokiena da bortizkeri-agerraldiak
kontrolatzeko eta guztion ongia (ongizate ekonomikoa) sustatzeko.
Alabaina, herritarren gainean erakusten dituen esku eta agintea
menekoei zilegi edo legezko begitantzen zaizkien neurrian, estatuaren
eraginkortasuna handitu egiten da eta, erakunde legez, iraunkortasuna
areagotzen du. Horrek esan nahi du gizarteak ontzat hartu behar duela
Estatuak xedapenak eta legeak, arauak eta zigorrak ezartzeko duen
eskumena. Laburrago esanda, herritarrek legitimazioa aitortu behar
diote Estatuak erakusten duen boteari.
Estatu-agintearen legitimazioa aztertzeko, politikatik eta Estatutik
bertatik aldendu beharra daukagu. Izan ere, erantzun gura dugun galdera
ondoko esaldi honek biltzen du: zertan funtsatzen da Estatuak
erabiltzen duen aginte politikoaren hertsagarritasuna? Argi dago funts
hori politikaren esparruan baino gehiago, etikarenean edo, oro har,
filosofiarenean aurkitu behar dugula. Eta erantzuna estatu-aparatuan
bertan aurkituko bagenu, aise pentsa genezake Estatuaren zerizana
menderatzen hutsa dela, eta bere egiteko errepresioan hasi eta bertan
bukatzen dela.
Dena dela, gai honetan sakondu duten ikertzaileek diote Estatuak zein
gobernariek besteen gainea aintzeko duten eskubide hori zuritu edo
justifikatzeko argumentuak aldatuz joan direla historiak aurrera egin
ahala eta gizartearen arabera. Legitimazio-kontu horietan daude aditu
handienetako batek, Max Weber filosofo sozialak alegia, jarraian azaltzen diren hiru eredu garbiok ikusten ditu zilegizko agintetzat:
- LEGITIMAZIO KARISMATIKOA:
- LEGITIMAZIO TRADIZIONALA:
- LEGITIMAZIO LEGAL-ARRAZIONALA:
HIRU FILOSOFOAK ZER ZERIKUSI DUTE STALIN ETA WASHINGTONEKIN?
STAALIN !
THOMAS HOBBES : Autore honek gizakia, pertsona txartzat ikusten du. Stalinen garaian, berak boterea lortu zuenean, askok Stalin bera pertsona gaizto moduan ikusten zuen. Sobietar Batasuneko Alderidi Komunistako buruzagietako bat izan zen, eta tronuan eman zituen 30 urteak, beraren menpe egon ziren asko eta asko. Bere agintea Lenineri esker lortu zen; Leninek defendatzen zituen ideak gutxietxi egiten diren, eta Stalinek bete ideak ere izaten zituen ikuspuntu modura.
Hobbesek, eskubide eta askatasun batzuri uko egin behar dela esaten du, gobernu-erakundea lortzeko; hau da, segurtasuna bermatu nahi duela. Stalinek hori ez du defedatzen eta eskubideak eta askatasunak eman zien herritarrei, baina hori bai, muga batzuekin. Berak izaten baitzuen aginte oso, eta berak esaten zuena egin beharra zegoelako. Filosofo honek botere absolutua ikuste du estatuburu modura. Botere-absolutua geroz eta aginte gehiago utzi bere esku, Estatuaren betebeharrak hobeto gauzatuko dituela esaten du, horrela monarkia absolutua sortuz. Stalinek aginte guztia beregan zuen, eta bera tronuan zegoen bitartean, botere-absolutua ere or zegoen.
John Locke : Gizakia jatorriz askeak eta berdinak direla esaten du. Filosofo enpirista honek, hurkoa norbera bezain libre ikusten dugula dio, eta eskubideak errespetatzeko joera dagoela. Stalinek hau ez zuen betetzen, norberak eskubideak zituela onartzen zuen baino berak ezarritako eskubideen barnean sartuta noski. Berak esaten zuena, ondo zegoela iruditzen zitzaion, eta ezarritako eskubideak bete beharra zeudela. Norbera, gu bezain libre ikustea normaltzat hartzen du, baino libreak garela batzuetan ezin esan daiteke. Alde batetik, Stalinek gobernatzen duelako, eta bere menpe gaudelako, ondorioz libre izateko joera hori, guztiz galduta dagoelako; eta beste aldetik, pertsona bat libre sentitzearen arrazoia, berak baino aginte gehiago izan zukeen pertsona izango zen, hori Stalin tronuan zegoen bitartean gertatzen ez zen gauza zen.
Lockek ere, Estatuaren sorrerari buruz, askatasun eta eskubide guztiak koordinatzeko sortuta daudela dio. Stalinek estatua bi gauza horiez gain, berdintasuna, elkarkidetza..sortuta gauza dela dio. Herrialde bakoitzean egon beharra duen zerbait dela, gobernarien eta gobernatuen harremanak finkatuz ( azkeneko ideia hau, Lockek ere esaten zuen ) .
Parlamentua pertsona bakarrak boterea ez izateko sortutakoa dela dio filosofo honek. Norberak bere kasa zigorri ez ezartzeko. Stalinen ikuspuntutik ideia hauek begiratuz, ez da ados egongo. Berez, boterea batek eduki beharrean, batek baino gehiago izatea da parlamentua sortzearen ikuspuntua, eta Stalinen ustez, pertsona batek soilik izan dezake boterea, berak esandako guztia gaitzetsiz. Egindako guztiak, norbaitek baldintzatuta egin beharra dagoela esanez.
Sufragio zentsitarioari erreparatuz, batzuk bakarrik dutela bozkatzeko eskubidea esaten digu Lockek. Stalinek idea hau defendatzen du, baina bozkatzeko eskubide hori, 18urtetik aurreagokoek soilik egin dezakee, batzuetan botere gehiena dutenek bakarrik bozkatu dezaketela esaten du, guzti honen arrazoia, heldutasunean eta jakindurian isladatzen delarik. Geroz eta gehiago jakin gauza hauei buruz, orduan eta arrazoi gehiago leialki bozkatu ahal izateko .
JEAN-JACQUES ROUSSEAU :
Jabego pribatua galdibe iturri garrantzitsuena dela dio filosofo honek; gizakia jabetzarekin kontaktuan jartzen den momentuan gaiztotu egiten dela esanez. Honek gizakia berekoi bihurtzen duela ere esaten du, eta honela jabetza bitan banatzeko joera duela; alde batetik, jabetza pribatua dutenak aberastasuna eta boterea dutela soilik esanez, eta beste alde batetik jabetza pribaturik ez dutenak, txirotasunean eta besteen menpe bizi direla esanez .
Stalinekin zerikusia edo harremana ikusteko filoso honek zuen pentsaerarekin edota ikuspuntuarekin zera esan daiteke. Stalin betidanik izan da gizor gogorra, eta beraren aurka hainbat eta hainbat herritak eta gobernari zituela, berak guztiei aurre egin zien. Jabetza pribatuari erreparatuta; aberatsak eta txoriak ere ezberdintzen zituela esan beharra dago, aberatsagoak zirenak garrantzi gehiago izan ohi zutela eta txiroak, filosofo honek dioen moduan aberatsen edota besteen menpe bizi zirela esanez.
Rousseak defendatzen duen beste ideietako bat, atzera bueltarik ez dagoelarena da; hau da, hau gerta ezin denez, egoera hobeago baten bila jo beharra dugula dio, eta horretarako gizarte-antolamendu aproposagoa aurkitzea edo bilatzen saiatzea da nagusi. Hala nola, gizakien askatasuna, berdintasuna eta eskumen politikoa bateratu, ondoren ondasunak babestu ahal izateko. Horrela, hitzarmen soziala ere sorraraziz ( guztion asmoak bat eginda bakarrik sortzen dela Estatua esanez ) .
Stalinek iraganari buruz hitz egiten du gehiago, gauzak hobetzeko ikuspuntu edota ideologia egokiak emanez ( bere ustetan, noski ) . Horrela gizakien askatasuna, berdintasuna eta eskumen politikoaren bateraketa horrekin ez dago oso ados; gizakiak puntu guzti horiek izatearen aldekoa izan arren, guztien gainetik norbaitek baldintzatu behar dituela esaten du, era beraren ustez, zalantza minimorik ere izan gabe bera izango da gobernari horietako bat . Boterea lortzeko, denen partetik zerbait jarri beharra dagoela esaten du eta berak gobernatzen ditune pertsonen botoa hain zuzen ere. Hemen Rousseauk dioenarekin bat datorrela ikusi daiteke, horrela bien ideologiari begiratuz guztien ongia bilatzea izango da funtsa.
Rousseak estatu demokratiko modernoa sortzearen aldeko bazen ere ( borondate orokorra, guztien ongia eta herritarren subiranotasuna aldarrikatuz) , Stalinek ez zuen ez mod honetako, ezta beste modu bateko aldaketarik egin.
WASHINGTON:
John Locke : Gizakia jatorriz askeak eta berdinak direla
esaten du. Filosofo enpirista honek, hurkoa norbera bezain libre
ikusten dugula dio, eta eskubideak errespetatzeko joera dagoela. Washingtonek ez zen Stalin bezain gogorra ikuspegi honenatik; norbera den bezleakoaren ideia esan du berak.
Lockek
ere, Estatuaren sorrerari buruz, askatasun eta eskubide guztiak
koordinatzeko sortuta daudela dio. Presidente hau, AEBetako presidente
bilakatu zen eta gobernu berriaren usadio eta ohitura ugari finkatu
zituen; herrialde sendo bat finkatu nahi zuen. Gobernu zentral indartsu
bat ezartzeko; zerga sistema bat, banku zentral bat eta barne-zorra
sortu zituen
Sufragio
zentsitarioari erreparatuz, presindeten hau sufragio zentsitarioaren aldekoa zela esan beharra dago.
ESTATUAREN ERAIKILEA :
George Washingtonek berreraikitze nazionalean zeuden arazoei aurre egin behar izan zien; horrela konstituzio bat beharrezkoa zela esanez.
Presidente hau federalista zen. Kide batzuen eta besteen arteko liskarretatik at, 1787ko irailaren 17an, lehenengo gutun konstituzionalak herrialde bateko gobernua moldeatu zuen. Ondorioz, denek beraien esperantza guztian Washingtonengan jarri zituzten, horrela AEBko presidente izendatu zuten 1789.
Georgek, bere gobernuko lau kideak aukeratzerako orduan, errepublikano eta federalaren arteko aurreraketa zurt bat egin zuen. Ekonomikoki arazo larriei aurre egiteko, politika fiscal bat ezarri zuen eta estatuko herri handienak biltzeko esfortzua ere egin zuen. Ikuspuntu berdinarekin AEBko bankuak eraiki zituen, industriari buruz zegoen guztia sustatuz ( burgesiaren laguntza izan zuen ) .
Gobernuko aginteko bigarrengo etapan arazo dexente larriak izan zituen. Beste arazo eta gertakari batzuk gora behera, hirugarrengo aldiz botere hartzeko deialdia egin zioten, baino Washingtonek ezezkoa eman zuen, familiarekin egon nahi zuelako. Batzuek diotenez, indenpendentzia lortzearen bide horri beldurra zion.
Bere bizitzako azkeneko urteak, familiarekin igaro zituen, baino 1798an salbuespen bat eman zen. Armadako komandante izendatu zuten, Frantziaren laister izan zen gerra ikusita. Azkenean, Geroge Washington lehenengoa gerran, lehenegoa bakean eta lehenengo bihotz honeko pertsona izan zen.