Koadernoa

MAIDER‎ > ‎

Stalin-Maider

STALIN
Josef Visarionovitx Jugashvili (errusieraz Иосиф Виссарионович Джугашвили) (1878ko abenduaren 18a - 1953ko martxoaren 5a), Josef Stalin izenaz ezaguna (Иосиф Сталин), sobietar politikaria izan zen.

SESBeko bigarren buruzagia izan zen. Koba izenaz ere ezagutu zen (Georgiako heroi tradizional baten izena). Ezizen asko erabili zituen (David, Nijeradze, Txijikov, Ivanovitx) Stalin izena hartu arte, Tammerfors-eko (Finlandia) boltxebikeen biltzarraren ondoren. Izena errusierazko "stal" (altzairua) hitzetik dator, bere aitzindari Leninek ere erabili zuen atzizkia gehituz.

BIOGRAFIA

Josef Stalin Gori-n (Xida Kartli, Georgia) jaio zen eta, 15 urte zituela, Tbilisiko apaizetxe ortodoxoan sartu zen. Aita Vissarion Jughashvili osetiarra zen; ama, Ketevan Geladze georgiarra. Ideia iraultzaileak ezagutu zituen bertan eta 1898an ELASD (Errusiar Langileen Alderdi Sozial Demokrata) alderdian sartu zen. Handik urtebetera, apaizetxetik bota zuten, propaganda marxista egiteagatik eta, hurrengo urteetan, ekintza iraultzaileetan parte hartu zuen. 1903an, Siberiara bidali zuten, baina 1904an ihes egin zuen eta ELASDren alderdi boltxebikearekin elkartu. 1907-08 urteetan, berriz, Siberian egon zen, baina ihes egin zuen berriz ere.

Agintean eman zituen 30 urteetan, ekintza asko burutu ziren. Politikan, Leon Trotski agintetik aldendu zuten Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren (SBAK) 12. kongresuan Stalin idazkari nagusi hautatu zutenetik eta, herrialde bakar bateko sozialismoaren teoria eta talde disidenteek egindako iraultzaileen aurkako ekintza terroristak zirela medio, errepresio politikoa gogortu egin zen. Garai hartan, SESBen ziharduten talde erlijiosoen aurkako erasoak ere izan ziren. Bigarren Mundu Gerran aliatuen garaipenean paper erabakiorra jokatu zuen, baita Europako ekialdeko herrialdeen okupazioa eta berauetan erregimen komunistak ezartzean ere. Ekonomian, herrialdearen aldaketa handia gertatu zen, nekazaritzako ekonomia izatetik ekonomia industrial garatua izatera pasa baitzen eta sozialismorantz gerturatu zen bost urteko planen bidez. Arlo horretan, garrantzitsua da lurraren jabetza komuna (kolkhozetan) eta kulaken — nekazari aberatsen— ezabatzea, gehienak Siberiara bidali baitzituzten. Nazionalizazio hori ez zen erabat ondo egin eta, hasierako urteetan produkzioa jaitsi egin zenez, horrek gosetea ekarri zien sobietarrei.

Hil ondoren, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren XX. Biltzarrean (1956an), Nikita Khrustxevek Stalinen krimen eta erroreak, haren "pertsonarekiko gurtzak" sortuak, salatu zituen eta desestalinizazio prozesua jarri zuen martxan. Besteak beste, haren gorpua Kremlinetik atera zuten.

Stalinek erregimen totalitarioa ezarri zuen SESBen eta izugarrizko kontrola sobietar populazioaren gainean. Horri deritzo estalinismoa. Sobietar Batasuneko sozialismoa zuzendu zuen eta hau, nekazaritza herri izatetik industria gune bihurtu zuen; hori dela eta, herriko bizitza maila igo egin zen, baina errepresio izugarria erabili zuen eta, lan esparruek eta errepresio politiko eta deportazioek, jende askoren heriotza ekarri zuen (4-60 milioi artean).

Stalinek emazte bat baino gehiago izan zituen. Lehenengoa, Yekaterina Svanidze izan zen, baina ezkondu eta lau urtera hil egin zen; seme bat izan zuten, Yákov Dzhugashvili, baina alargundu zenetik, Stalinek ez zuen semearekin harreman gehiago izan. Yákov bere buruaz beste egiten saiatu zen eta zauri larri zauritua gertatu zen. Armada Gorrian hartu zuen parte eta alemaniar tropek preso hartu zuten II. Mundu Gerran. Naziek Stalini trukea proposatu zioten, bere semea Stalingradon harrapatutako Friedrich Paulus generalaren ordez, baina sobietar buruzagiak ezezkoa eman zien. Beste bertsio batzuk badaude ere, ofizialki, zegoen kontzentrazio esparrutik alde egiten saiatu omen zen eta horregatik egin omen zioten tiro alemaniar ofizialek.

Bigarren emazte bat ere izan zuen, Nadezhda Alilúyeva, 1932an hilko zena. Ofizialki, gaixotasun larri batek hil zuen, baina bada Stalinekin haserretu ondoren, bere buruaz beste egin zuela esaten duena ere.Matrimonioak beste bi seme-alaba izan zituen, Vasili eta Svetlana. Lehenengoa Airetiko Armadan sartu zen eta alkohol zaletasunak hil zuen 1962an. Svetlanak, berriz, 1967an utzi zuen SESB.

Botererako bidea

1912an, Pragan burutu zen Alderdiaren Konferentzian, Leninek boltxebikeen Komite Zentralerako Stalin proposatzeko asmoa zuen, baina alderdiak ez zuen nahi izan eta horrelaxe utzi zuen. Hala ere, berehala erantsi zuten Komite Zentral horretan, estatutuetan aurreikusten zen bezala. 

1917ko apirilean, Petrogradon aukeratu zuten lehen aldiz Stalin Komite Zentralerako, Lenin eta Zinóvieven atzetik. Geroago, maiatzean, Komite Zentraleko politburoko idazkari izendatu zuten eta bizitza osoan mantendu zuen kargu hau. 

Iturri batzuen arabera, Stalinek ez zuen ezinbesteko papera jokatu Urriko iraultzan. Stalinen botere pilaketak harritu egin zuen hiltzear zegoen Lenin, honen azken idatzietan agintetik aldentzeko saiakerak ikusten baitira garbi. Baina Stalinek dokumentu hauek ezkutatu zituen eta Leninen gaixotasuna aprobetxatu, ezin baitzuen Kongresuan parte hartu. 

Lenin 1924ko urtarrilean hil zenean, Stalin, Kámenev eta Zinóvievek alderdia hartu zuten eta, ideologiaz, Trotski (alderdiaren ezkerrean) eta Bujarinen (eskuinean) artean kokatu ziren. Garai honetan hasi zen Stalin "herri baterako sozialismoaz" hitz egiten eta ez Trotskiren etengabeko iraultza.

Gauza bat argi zegoen: alderdia kontrolatzeko, Leninen lagun kontsideratua izatea behar-beharrezkoa zen. Stalinek hileta antolatu zuen eta, bere diskurtsoan, Leninekiko betirako leialtasuna azpimarratu zuen. Gainera, Trotski ez etortzea lortu zuen engainu bidez. Gainera, iraultza aurretik batu zela boltxebikeekin juxtu-juxtu esan zuen eta Leninekin izandako ikamika guztiak jakinarazi zituen.

Sobietar irudiak trukatu zituen, fotomontaiak eginez eta oposizioa ezabatuz, Trotski batez ere. Postu estrategikoetan bere kideak kokatu zituen eta aurkakoak manipulatu, batzuek besteren kontra jarriz.

Horrela, Stalinek alderdia eta herriaren kontrol osoa lortu zituen. Hala ere, beldur zen, alderdiaren barneko oposizioaren beldur eta, konfiantzazkoak ez ziren buruzagiak ordezkatzea erabaki zuen, armada gorriko ofizialak, batez ere.   

HONAINO ZUZENDU DIZUT!!!!!!!!!!!!111111


WASHINGTON:

George Washington (1732ko otsailaren 22a – 1799ko abenduaren 14a) Estatu Batuetako armadako buruzagia izan eta gero, eta Britainia Handia iraultzako gudan (1775-1783) garaitu ostean lehenengo presidentea izan zen.

Armada matxinoaren buruzagi izendatu zuten 1775ean. Hurrengo urtean britainiarrak Bostonetik egotzi zituen, baina New Yorken porrot egin zuen urte haren hondarrean. Hala ere, Delaware ibaia gurutzatu zuen eta etsaia ustekabean harrapatu zuen. Estrategia haren ondorioz matxinoek bi armada britainiar atzeman zituzten, Saratogan eta Yoktownen.

Zatikatze indarren eta porrotaren aurka borrokatuz eta kongresuarekin, estatu kolonialekin eta frantziar aliatuekin negoziatuz armada eta aberri ahul bati eutsi zien. 1783an, guda amaitu ostean, Mount Vernongo haren etxaldera bildu zen.

1780ko hamarkadaren amaieran aberri jaioberriaren konfederazioaren artikuluen ahultasunaren beldur zela, Philadelphiako Bilkurako lehendakaria izan zen eta bertan 1787ko AEBetako konstituzioaren zirriborroa bultzatu zuen.1789an AEBetako presidente bilakatu zen eta gobernu berriaren usadio eta ohitura ugari finkatu zituen. Britainia Handiaren eta Frantziaren arteko gudek urratzen zuten mundu batean bizirik irauteko gai izango zen herrialde sendo bat sortu gura zuen. 1793ko haren neutraltasun aldarrikapenak kanpoko gudak saihestu zituen. Gobernu zentral indartsu bat ezartzeko; zerga sistema bat, banku zentral bat eta barne-zorra sortu zituen. Haren ospea erabili zuen Jeffersondarren aurka egiteko eta 1795ean Britainia Handiarekin sinatutako Jay Itunaren karietara bake hamarkada bat hasi zen. Alderdi Federalistan inoiz sartu ez arren, haren programa sostengatu zuen eta sorkuntzaren bultzatzaileetako bat izan zen. Washingtonen agur-hitzaldia errepublikar dohainen eta kanpoko guden aurkako aldarrikapenaren eredutzat hartzen da.

Gaztetandik, Washington soro-neurtzaile izan zen eta, beraz, haren sorterria, Virginia, eta ingurumariak ondo ezagutzeko parada izan zuen. 1748an nekazari haren karrerari ekin zion eta Blue Ridgeko mendebaldeko Farifax Baroiaren lurrak neurtzeko kontratatu zuten. 1749an, lehenengo kargu publikorako izendatu zuten, Culpeper konterriko neurtzaile, eta Lawrence Washingtonen, bere haurrierdiaren bitartez, mendebaleko lurrak ustiatu gura zituen Oiho konpainian interesatu zen. 1751ean, George eta haurrierdia Barbadosera joan ziren, Bush Hill etxera, Lawrencen birikeriak hobera egingo zuelakoan. Hori izango zen atzerrira joan zen aldi bakarra. 1752ko Lawrencen heriotzaren ostean, Georgek familiaren etxaldearen zati bat jarauntsi zuen eta Lawrencen koloniarekiko urgazlearen betebehar batzuk bere gain hartu zituen.

1752an Virginia miliziako barrutiko jeneral urgazle izendatu zuten, horrek hogei urterekin komandante bihurtu zuen. Haren beharra bere koartelean miliziaren trebatzeaz arduratzea zen. Hogeita bat urte zituenean, Fredericksburgen, masoi sartu zen.

1753ko abenduan Robert Dinwiddie Virginiako gobernadoreak Ohioko mugako frantziarrei ultimatum mezu bat helarazteko bidali zuen Washington. Hark frantziar militarren indarra eta asmoak ere baloratu behar zituen. Mezua Le Boeuf frantziar gotorlekuei luzatu zien, gaur egunean Pennnsylvaniako Waterford hirian, baina haiek ez zioten jaramonik egin Ohio lurraldetik at ateratzeko mezuari eta hori zela eta bi botere kolonialak munduko guda bidetik abiatu ziren. Washingtonen auzi horren txostena Atlantikoko bi aldeetan askok irakurri zuen.

1775ko apirilean borroka piztu ondoren, Washington bigarren Kongresu Kontinentalean uniforme jantzita agertu zen. Horrela, gudarako prest zegoela adierazi nahi izan zuen.  Komandanteburua ez zuela izan nahi esan bazuen ere, ez zegoen besterik. Kongresuak  armada kontinentala sortu zuen. Hurrengo egunean, Masachusetseko John Adamsen izendapenean, Washington major-jenerala aukeratu zuten eta Kongresuak komandanteburu izendatu zuen.

1775ko uztailean, Washingtonek bere gain hartu zuen Kontinental armadaren aginpidea Cambridgen, Masachusets, Bostongo setioan. Haren armadaren bolbora falta larriaz jabetu zenean, Washingtonek iturri berriak lortzeko eskatu zuen. 1776. urtearen hondarrean, hornidura nahikoa (2,5 milioi libra gutxi gorabehera) lortu zuten, batez ere, Frantziatik. Geldialdi luzean, Washingtonek armada berrantolatu zuen eta artilleria Dorchester Gainetan hirira begira ipini zuenean, britainiarrek erretiratu behar izan zuten. Bostonetik atera zirenean, Washingtonek New York hirira mugitu zuen armada.


George Washingtonek Delaware zeharkatzen du 1776an.
Kongresu kontinentalgo gainerako abertzaleen zeharo aurkakoak izan arren, britainiar egunkariek goresten zituzten Washingtonen gaitasun militarrak eta nortasuna. Are gehiago, Parlamentuko bi alderdiek miresten zituzten amerikar jeneralaren adorea, jasapena eta armadakideen ongizatearen gaineko ardura eta edozein britainiar xumek haien armadaburuengan espero izango zituen ahalmenen eredutzat hartu zituzten. Washingtonen politikari uko egiteak misio militarrari lotutako eta alderdien borroka guztien gainetik zegoen armadaburuaren ospea ezarri zuen

1777ko irailaren 11an, Brandywine borrokan Washington garaitu zuten. Irailaren 26an Howe Washingtoni gailendu zitzaion eta Philadelphiara sartu zen inolako oztoporik gabe. Howek ezin izan zion lagundu eta azkenean errenditu behar izan zen. Bataila haren ondorioz, Frantzia gudan sartu zen amerikarren aldean eta iraultza mundu-guda bilakatu zen. Washingtonek Philadelphia galdu zuenean, Kongresukide batzuek Washington agintetik kendu nahi izan zuten, baina Washingtonen aldekoek haren alde egin zuten eta arerioek atzera egin behar izan zuten.

 Neguan, Washingtonen armadako 10000 gizonetatik 2500 hil egin ziren, gaixotasun edo hotzak jota. Hurrengo udaberrian, berriz, armada Valley Forgetik atera zen ordena zorrotzean. 1778an britainiarrek Philadelphiatik atera ziren eta New York hirira gorde ziren. Bitartean, Washington New Yorken inguruetan geratu zen, eta 1779an, John Sullivan jeneralak (Washingtonen gidaritzapean) lur-kiskaliko kanpaina egin zuen New York estatuko iparraldean Tory eta irokesen erasoen mendekua hartzeko. Kanpaina hartan, berrogei bat herrixka irokes txikitu zituen. 1781ean frantziarrek itsasoan lortutako garaipen baten ondoren amerikar eta frantziarrek Virginian britainiar armada bat atzeman zuten. 1781eko urriaren 17an, britainiarrak Yorktownen errenditu zirenean, borroka amaitu zen. Gudako eta gudaren osteko arrakastek ospetsua egin bazuten ere, Washingtonek borrokatu zen bederatzi batailetatik hiru besterik ez zituen irabazi.



Presidente aldia 1789-1797

Hauteskunde-kolegioak Washington aho batez aukeratu zuen 1789ko, eta berriro 1792ko hauteskundeetarako. Bera izan da bozen %100a jaso zuen bakarra. John Adams izan zen bere presidenteordea. Washingtonek AEBetako presidente kargua zin egin zuen 1789ko apirilaren 30ean New Yorkeko Federal Hall-en, berak hasiera batean nahi ez bazuen ere.

AEBetako lehenengo kongresuak Washingtoni 25.000$ ordaintzea bozkatu zuen, 1789an soldata handia, hain zuzen ere. Washingtonek, dagoeneko aberatsa, uko egin zion soldata horri, izan ere, oso estimatzen baitzuen funtzionario publikoaren haren ospea. Hala ere, Kongresuak berriro eskatu zionean, onartu behar izan zuen. Kongresuak etorkizuneko presidentegaiak ahalik eta elkargorik handienetik ateratzea nahi zuen eta soldataren beharra ez zuen batek hartzea aurrekari arriskutsua zitekeen.

Washington karguaren hotsaz eta zeremoniaz arduratu zen; haren ezaugarriak eta tituluak errepublikar samarrak izan zitezen eta ez europar erregeen gortekoak bezain hanpatuak. Horretarako, “Mr. President” titulua gurago zuen eta ez iradokitzen zizkioten beste izen handientsuak. Washington gaitasun handiko administraria eta nortasunen eta trebetasunen epaile dohatsua izan zen. Normalean, azken erabakia hartu baino lehen kabinetearen bilkurak egiten zituzten. Eguneroko lanetarako: sistematikoa, kementsua eta txukuna zen eta erabakitzailea bazen ere, beti eskatzen zizkien besteen aburuak.

Washingtonek bigarren agintaldi batean izan zen presidentea, gogoz kontra baina. Hala eta guztiz ere, hirugarren bati uko egin zion, eta horrela, gehienez bi agintaldien ohitura ezarri zuen. Ohitura hori lege bilakatu zen konstituziorako 22. zuzenketan.

ERRETIROA ETA HERIOTZA


1799ko abenduaren 12an Washingtonek ordu batzuk eman zituen zaldi gainean etxaldeak ikuskatzen elur, kazkabar eta elur busti pean. Gau hartan afaltzera arropak aldatu barik jesarri zen eta hurrengo goizean hotzeri, sukar eta eztarriko infekzio larri batek hartuta altxatu zen. Abenduaren 14ko gauean hil egin zen haren etxean, 67 urte zituelarik. Artatu zuen James Craik medikuak (lagun min-mina izan zena) eta Washingtonen idazkari pertsonalak, Tobias Lear, inguratu zuten momentu hartan.




































396 días desde
2. lana egin

Actividad reciente del sitio