Asteburu honetan, batelen bizkaiko ligako 5.estropada jokatu da. Estropada, zapatuan izan da, ohikoa den bezala, Portugaleten.
Guztira, 5 ontzik parte hartu dute. Infantil mailan 2 ontzik, bata promozioan eta bestea liga normalean. Kadete mailan, beste 2 ontzik parte hartu dute eta jubenil mailan, bakarra.
Emaitzei dagkienean, promozioko infantilak 6. egin dabe eta ligako infantiak ere bai. Kadeteak, 8. eta 9. egin dabe eta jubenilak, 12. Emaitza guztiak ikusteko, sakatu hemen.
Hurrengo asterako seniorren batelak be parte hartzea espero da. Honegaz, maila guztietan parte hartzen dogula esan leikegu. |