Egin zaitz bazkide!!!

Isuntza A.E. babestu nahi baduzu... EGIN ZAITEZ BAZKIDE urtean 18€ren truke.
 
Bidali zure datuak isunza@isuntza.com helbidera.

Hazte Socio!!!

Si deseas apoyar a Isuntza A.E. HAZTE SOCIO por sólo 18€ al año.
 
Envíanos tus datos a isuntza@isuntza.com.

Berriak

2008-03-15 ASTEBURUKO EMAITZAK

publicado a la‎(s)‎ 16/03/2009 14:10 por Isuntza AE

Asteburu honetan, batelen bizkaiko ligako 6.estropada jokatu da. Estropada, zapatuan izan da, ohikoa den bezala, Portugaleten.
 
    Guztira, 9 ontzik parte hartu dute. Infantil mailan 2 ontzik, bata promozioan eta bestea liga normalean. Kadete mailan, beste 2 ontzik parte hartu dute, eta jubenil mailan, bakarra. Bukatzeko, senior mailan, 4 ontzik parte hartu dute.
 
    Emaitzei dagkienean, promozioko infantilak 8. egin dabe eta ligakoak, 5. Kadeteak, 6. eta 15. egin dabe. Jubenilak berriz, 13. Eta azkanik, Seniorrak, 4., 6., 8. eta 10. egin dabe. Emaitza guztiak ikusteko, sakatu hemen.
 
    Hurrengo estropada, eguenean izango da, Deustun traineru estropadan parte-hartuko dogu..

2009-03-08 ASTEBURUKO EMAITZAK

publicado a la‎(s)‎ 08/03/2009 07:42 por Isuntza AE   [ actualizado el 08/03/2009 07:54 ]

    Asteburu honetan, batelen bizkaiko ligako 5.estropada jokatu da. Estropada, zapatuan izan da, ohikoa den bezala, Portugaleten.
 
    Guztira, 5 ontzik parte hartu dute. Infantil mailan 2 ontzik, bata promozioan eta bestea liga normalean. Kadete mailan, beste 2 ontzik parte hartu dute eta jubenil mailan, bakarra.
 
    Emaitzei dagkienean, promozioko infantilak 6. egin dabe eta ligako infantiak ere bai. Kadeteak, 8. eta 9. egin dabe eta jubenilak, 12. Emaitza guztiak ikusteko, sakatu hemen.
 
    Hurrengo asterako seniorren batelak be parte hartzea espero da. Honegaz, maila guztietan parte hartzen dogula esan leikegu.

2009-03-02 ASTEBURUKO EMAITZAK

publicado a la‎(s)‎ 02/03/2009 04:20 por Isuntza AE   [ actualizado el 02/03/2009 07:50 ]

    Asteburu honetan, bi estropadatan parte hartu dogu, biak be, zapatuan izan dira. Alde batetik, Batelen Ligako 4. estropada jokatu da, Portugaleten eta beste aldetik, Oriako 15. Traineru jaitsiera, Orion.
 
    Batelen estropadan, Infantil eta Kadeteak parte hartu dabe, guztira 4 tripulaziño. Emaitzari begira, promozioko infantilak, 10. postuan geratu dira, txapelketako infantilak, 5. eta kadetiak, arazo batzuk izan eta gero 5. eta 12. Estropada honetako emaitza guztiak ikusteko, sakatu hemen.
 
    Traineru estropadan, Jubenil eta Seniorrak parte hartu dabe, guztira 2 trainerugaz. Alde batetik, Jubenil eta Seniorren arteko nahaste bat eta bestetik Senior trainerua. Traineru bien emaitzak onak izan dira. Alde batetik, B traineruak ipinitako helburua bete dau, ARC2 mailako traineru bat baino gehiagori irabazita. Beste altetik, A traineruak be helburuak bete ditxu, ARC1 mailako traineru onenen artian jarraitu al dabela demostra eta gero. Estropada honetako emaitza guztiak ikusteko, sakatu hemen.

1-3 of 3