Magisteritzako hiru ikasle gara, aurten TEK berrien ikasgaian aukera izan dugu web-orri bat sortzeko eskola 2.0 proiektuaren inguruan. Ezinbestekoa iruditzen zaigu proiektua ezagutzea, gure kasuan etorkizunean modu egoki batean aplikatu ahal izateko, baita ikasle, irakasle, guraso edota edozein pertsona ezagutzea ere garrantzitsua iruditzen zaigu, ikasleek zertan lan egingo duten jakiteko, gurasoek beren seme-alabak zertan ikasten duten jakiteko eta edozein pertsona bere jakintza aberasteko. Eskola 2.0 proiektua 2009.urtean sortu zen, nahiz eta klaseetan dagoen oraindik jende askok ez dakite zer den, zertarako balio duen… Web orri honen bidez zuen zalantzak argitzea espero dugu. Horretarako hurrengo edukiak prestatu ditugu:
Hemen duzue Eskola 2.0 webgunea: http://www.eskola20.euskadi.net/web/guest/inicio Egileak: ![]() Leire Arrieta Telleria Marta Barberena Santiago Sandra López Varela Ahaztu baino lehen, mila esker lan hau posible egin duzun guztioi, eta bisitatuko duzuenei ere! |

