ESKOLA 2.0







ZER DA ?

    2.0 Eskola Programak , eskolak digitalizatu nahi dituen progarma bat da. Aurrerapauso handia dakarrela diote programa honekin; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010. urteko ekitaldian ikusi zen Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrerako ikasgelak digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egiten saiatu baitziren.

Helburuak:
• Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea
• Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea
• Ikasgeletako metodologia aldaketari  laguntzea
• Eten digitala murriztea
• Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin  lankidetzan eta sarean sustatzea
• HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA








Gehiago jakin nhai baduzu klik-atu hemen.





ESKOLA 2.0-REN AURREKONTUAK


El programa Eskola 2.0 dispondrá de diez millones para portátiles


Educación ha invertido 48 millones de euros en ordenadores para el alumnado






ESKOLA 2.0RI BURUZKO IRITZIA

    Gure ustetan, eskola 2.0 proeiktuaren idea ez dago batere gaizki, baina planteamendua oso txarto eginda dago.

    Alde batetik ez zaigu batere logikoa iruditzen bat batean eskoletan LH-ko 3.zikloan ikasleentzako ordenagailu bana ipintzea. Irakasleak ez daude prest egun batetik bestera arlo batzu
k ordenagailuaren bidez emateko. Esan daiteke, formakuntzetara joaten direla, saiatzen direla... baina horrek denbora behar du, hau da, irakaslea teknologia hauekin ohitzeko eta ongi menperatzeko denbora bat pasatu behar da. Planteamenduan akats handia dagoela uste dugu, lehenik irakasleak poliki poliki prestatzen hasi beharko lirateekelako formakuntza saioak ematen, eta behin "prest" daudenean ordenagailuak sartzen joan. Prestakuntza faltak honek zera ekarri duela deritzogu: diru ikaragarria galtzea.  Praktiketatik duela gutxi etorri gara eta eskola ezberdinak ikusteko aukera izan dugu eta ia denek iritzi berdintsua dugu, alperrikakoa izan dela proeiktu hau horrela planteatzea, ordenagailuak oso gutxi erabiltzen dituztela formakuntza ezagatik eta hautsa hartzen egoteko diru asko alperrik gastatu dela.

    Bestalde, gehiegi idealizatzen dutelakoan gaude hau da ordenagiluak bapatean dena erraztuko dutela diote eta gauzak ez dira horrela. Metodologia atzeratuta gelditu da gaur egun aldatzen saiatu arren, XX.mendeko metodologia bera ematen jarraitzen delako. Ordenagailuekin ere berdina gertatzen da, nahiz eta ordenagailuak ipini metodologia aldatzen ez bada ez goazela aurrera. Ikasleek arkatza eta papera erabili beharrean, word batean idatzi behar badute, ez da ezer aldatzen, beste baliabide batzuk eranbiltzen badira , ordea, metodologia aldatu, klaseak interesgarriagoak egiten dira eta beste era batera ikasten ikasiko da. Gauza "txip-a" aldatzean dago baita jendeak proeiktua gogotsu eta seriotasunez hartzea. Txip-a aldatzearekin klase magistralekin amaitzea eta praktikotasuna sartzea eskatzen dugu. Orain arte gai asko ematen egon gara arlo askotan eta erdiak baino gehiago ahaztuta dauzkagu eta hori alperrikakoa da. Hori ez gertatzeko, beste baliabide batzuk erabili behar ditugu eta hainbeste gai eman beharrean informazioa bilatzeko baliabideak maneiatzen ikasi behar dugula pentsatzen dugu. XXI.mendean gaude eta informazioa edonon bila dezakegu, hortaz, ikasi behar duguna informazioa sailkatzen, ulertzen eta baloratzen da.

Hau guztia ikusi eta gero, merezi izan al du hainbesteko dirutza gastatzea prest ez dagoen hezkuntza mota batean?? Ez al dugu etxea teilatutik hasi??