Feministaldiko lantegiak


NOIZ
Abenduak 19an, goizeko 10:00etatik 14:00etara. BDSM tailerra 12:00etan hasiko da!!!

NON Artelekun (Kristobaldegi 14, Txomin auzoa, Donostia). Arteleku map

ZEINTZUK
Aurten hiru lantegi proposatzen dizkizuegu:

Generoa dantzan, irudiak eta letrak (euskaraz)

Koordinatzailea: Iratxe Retolaza
 
Tailer honek literaturaren esparruan hausnarketak zabaltzeko helburuari lotuko zaio. Horretarako, genero-ereduak sortzeko literaturan funtsezko diren bi bide aztertuko dira: batetik, letren bidez genero-ereduak sortzeko baliatu ohi diren bideak izango dira aztergai; bestetik, literatur testua lagundu edo osatu ohi duten irudiek genero-ereduak sortzeko baliatu ohi dituzten bideak izango dira aztergai.

Literaturaren esparruan letra eta irudien arteko harreman eta osagarritasun hori aztertzeko honako bi eremu hauek landuko dira:
  • Liburuen azaleko irudiak eta genero-eraikuntza: liburuen azaleko irudi horiek irakurlearen jarrera baldintzatu ohi dute, eta kasu askotan genero-ikuspegiari dagokion irakurketa edo interpretazio konkretu bat azaleratzen da portadatik bertatik. Egilearen generoareninguruko interpretazioa ere bidera dezake liburuak berak kontrazaletik (idazlearen bio-bibliografian, edota idazlearen argazkiaren moldean).
  • Letrak irudi bihurturik: irudiz eginiko narraziora (zinemara, komikira…) egokituriko zenbait literatura-testu aztertuko dira. Bide horretatik letraz sorturiko genero-ereduen eta irudiz sorturiko genero-ereduen arteko gogoetarako bideak zabalduko dira, eta aztertu ahal izango dugu letrak zer mugatu ohi duen, eta irudiak zer mugatu ohi duen.
Tailerrera eramateko, lagungarri: ahal duenak liburu bat eraman beharko du, portada deigarri duena (betiere ikuspegi feminista kontuan harturik, jakina).


Introducción al BDSM (gazteleraz)

Koordinatzailea: Olatz Acosta

Hasiera ordua: 12:00etan, 14:00ak arte.


La bici-crítica (gazteleraz)

(Bizikleta eramatea gomendatzen da)

Koordinatzaileak: Ciclobollos de Lavapiés

 Tailerrak hiru atal izango ditu:
  1. Bizikletaren inguruko politika eta Lavapieseko ciclobollosen ibilbidea ezagutzea.
  2. Bizikletaren mekanika:
    • Egitura orokorra
    • Oinarrizko teknikak: errubera ipini, sustada konpondu, katea, balaztak.
  3. Donostiako lehenengo emakumeen masa kritikoa. Irteera: Arteleku,12:30etan. Anoetan 13:00etan, jarraipena.
*Zer da masa kritikoa? Txirrinzaleen ospakizuna da. Hilero egiten dira masa kritikoak munduko hiri askotan. "Egunero erabili, hilean behin ospatu". Motorrik gabeko ibilgailuen lekua aldarrikatzeko modu bat da.
 

BALDINTZAK

Tailer guztiak dohan dira. Parte-hartzeko, aldez aurretik email bat bidali feministaldia (a) yahoo.es helbidera eta adierazi izena, telefono zenbaki bat eta aukeratu duzun tailerra. "Bici-crítica" tailerrean parte hartzeko norbere bizikleta eramatea gomendatzen da.