AURKEZTU BEHARREKOAREN IRAKURKETA.Aurkezpenak
indarra galtzen du, bai keinuetan eta baita doinuan ere; beraz, ongi
prestatu behar da irakurri beharrekoa eta irakurketa bera (ikus
bozgorako irakurketari buruz esandakoa), hartzaileak entzunez ulertu behar baitu.
DENA BURUZ IKASI.Guztiaz
gogoratzea da helburua eta, ondorioz, asko lotzen eta mugatzen du
hizlariaren adierazgarritasuna eta naturaltasuna. Ongi mamitua izan
gaia.
BAT-BATEKO ANTOLATUA.Aurkezpenaren
helburua eta eskema oso garbi izan behar dira. Freskura eta dinamismoa
ematen diote aurkezpenari baina kontrolagaitzagoa eta kaotikoagoa gerta
daiteke.
FITXAK. Ekintza
kontrolpean izateko egokia da eta, gainera, bat-batekoaren arintasuna
gordetzen du. Ziurragoa da baina hotzagoa izan daiteke. Kontuz fitxak
nahastearekin: zenbatuta izan.
GIDA.Aurkezpen
irakurriaren eta fitxaren artekoa da. letra handiz idatziriko testua da
eta beti aurrean izango dugu. aurkezpena moteltzen du baina ziurtasun
handia ematen du.