AHOZKO EKINTZA ANTOLATUA: AURKEZPENA
- Parametroak kontuan izan:
- Helburuak
- Testuingurua zein izango den
- Gaia jorratu, prestatu
- Aurkezpena prestatu:
- Aurkezpen metodoa aukeratu
- Gidoia
- Bukaera eta hasiera bereziki zaindu
- Ustekabeak aurreikusi: denbora, teknologia...
- Material lagungarriak
- Aurresaioa (entrenamendua): denbora eta moduak neurtzeko (eserita/zutik) eta ziurtasuna lortzeko
- Egingo duzuna sinetsi
- Buruz eta gorputzez ongi izan
- Ez gehiegi jan
- Egin beharrekoan sartzeko denbora hartu
- Material lagungarriak frogatu eta prest utzi
- Egoerarako arropa egokia jantzi
- Arropa arina eta erantzi erraza eraman, izerdia ekiditeko
- Ura eskura izan, urduritasunak ahoa lehortzen baitu
- Zeure burua askatzeko, erlaxatzeko lagungarria izan dakizukeen zerbait sartu aurkezpenaren lehen zatian
- Entzuleei begiratu baina ez oso epe laburrean, hiru segundoz gutxienez
- Entzule guztiei zuzendu begirada, txandaka
- Gorputz jarrera eta keinuetan naturala izaten ahalegindu, urduritasuna adierazten duten keinuak ekidin
|