| INDIKATIBOA |
aldaketa |
AHALERA | |
| NOR |
joan naiz joan nintzen |
irregularra da, hobe ikastea |
joan NAITEKE joan NINTEKEEN joan NINTEKE |
| NOR-NORK |
eraman zaitut eraman zintudan |
-U-ren ordez -ZAKE- |
eraman zaitZAKEt eraman zintZAKEdan eraman zintZAKEt |
| NOR-NORI-NORK |
eman dizkit eman zizkidan |
-I-ren ordez -IEZA-+-KE- |
eman diEZAzkiDAKE eman zIEZAzkidaKEen eman LIEZAzkidaKE |
| NOR-NORI |
erori zaizkit erori zitzaizkidan etorri zatzaizkit etorri zintzaizkidan |
ZAI-ren ordez, DAKI-+-KE ZITZAI-ren ordez, ZEKI-+-KE- edo LEKI-+-KE Orokorrean, TZAI-ren ordez -KI-+-KE (aldaketa fonetikoren bat egin behar izaten da: zinkizki -> zEnkizki-) |
eror DAKIzkiDAKE eror ZEKIzkidaKEen eror LEKIzkidaKE etor zaKIzkidaKE etor ZENKIzkidaKEen etor ZENKIzkidaKE |
Hipotetikoa lehenalditik dator, baina 3. pertsonako Z-, L- bihurtzen da eta lehenaldiko -N galtzen du
Berez ez dira guztiz baliokideak. TZEA EGON/UKAN egitura adierazkorragoa, indar enfatiko handiagoa du eta batzuetan aginduetarako edo "errietan egiteko" (gaitzespena adierazteko) erabiltzen da:
BERRIDAZKETAK:- Baduzu lan gehiago egiterik! (lan gehiago egin behar duzu)
- Klasera etortzea zeneukan! (klasera etorri behar zenuen)
- Ez daukazu sartzerik (ez dizut uzten sartzen)
- Kasu batzuetan, dena den, nahiko antzekoak dira:
- Badaukat sartzerik? / Sar naiteke? biak baimena eskatzeko erabiltzen ditugu
- Ez dago Erdi Aroko garai ilunetara jo beharrik jauntxoen bidegabekeriak aurkitzeko. (gabe)
- Azkenean, ezin izan zaituztegu itsasora eraman. (...terik )
- Ez duzu urrutira joan beharrik egun ederrak gozatzeko. (____ barik ______ goza _____)
- Herri hura txiki-txikia zen eta bertan ezin sal zitekeen merkantziarik. (saltzerik.)
- Lotsaren lotsaz, Mikelek ezin izan zuen jendaurrean hitz egin. (___-eta, ________ gauza ______)
- Ezin zioten ukatu horrelako txikikeriarik hainbeste urtez lagun eta bizikide izandakoari. (_____ uka _____ izan _____)
- Trebezia eta gogoa behar dira horrelako ur handietan sartzeko. (Ez dago ____ gabe ____)
- Sari hori lortu nahi duzula? Bada, zozketa horretan parte har dezakezu! (daukazu!)
- Bere erantzuna gogorra izan zitekeen, halakorik esaten bazion. (Gogor erantzun )
- Nolatan ez zintzaizkieten bisitan joan eta horrela arratsalde-pasa egin? (Bisitan joan )
Erantzunak jaitsi.
