2012-2013 NAZIOARTEKO MUGIKORTASUN PROGRAMEN EGUTEGIA.
- ERASMUS bekaren egutegia, non hainbat daten artean agertzen den noiz egin behar den eskariaren data, behin-behinekoen onartuen zerrenden data eta behin-betikoen onartuen zerrenden data.
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
Parte hartzeko baldintzen artean, honakoak nabarmendu daitezke:
- Ikasleak Europako Batasuneko herrialde bateko nazionalitatea izan beharko du.
- Ikaslea bigarren mailan egon behar du behintzat, eta lehenengo mailako ikasgai guztiak gaindituta izan behar ditu.
- Helburuko Unibertsitatean jasoko dituen irakasgaiei dagokien hizkuntzaren ezagutzamaila
nahikoa izatea. Zenbait Unibertsitatek hizkuntzaren ezagutza-maila espezifikoak
eskatzen dituzte.
MUGIKORTASUN PROGRAMETAN PARTE HARTZEKO MUGAK
Parte hartzeko mugen hartean, goraipatzekoak dira hauek:
- Ikasturteko mugikortasun programa bakarra egin ahal da, eta egonaldiaren luzeera maximoa ikasturte bat da.
- Ikasleak behin bekarrik parte hartu dezake Erasmus mugikortasun programan bere Unibertsitate ikasketa-bizitza osoan.
- Mugikortasun-programa batean inoiz parte hartu ez duen ikasleak lehentasuna izango du nazioarteko bigarren egonaldia eskatzen dutenen aurrean (titulazio berean edo beste batean).
DIRU-LAGUNTZAK
Jakina denez, eta are gehiago gaur egun, ematen diren diru-laguntzak oso garrantzitsuak dira eta aurtengoak honakoak dira:
- Diru-laguntza orokorra, Europako Batzordeak ematen duena eta eskakizunik egin behar ez dena lortzeko, 100 eurokoa da hilabetero.
- Hezkuntza-Ministerioak ere diru-laguntza ematen dio Erasmus programan parte hartzen duen ikaslegoari. Diru-laguntza hau ere modu automatikoan ematen da, beraz ez dago eskaera egin beharrik.
- Zenbait erakundek (Eusko Jaurlaritza, aurrezki-erakundeak: BBK, Kutxa eta Caja Vital) diru-laguntzak eskaintzen dituzte mugikortasun programetan parte hartzen duten ikasleentzat. Ikasleak arretaz jarraitu beharko dio laguntza hauen deialdiari. Horrez gain, ikasleak gure web orrian argitaratuta dugun diru-laguntzen laburpen-taulan kontsulta dezake aipatutako informazioa:
- Mugikortasun Programako herrialdean zaudenean, hizkuntza ikastaro trikoak egiteko diru laguntzak ematen ditu Europako Batzordeak Estatuko ERASMUS batzordearen bidez. Diru-laguntza hau, Europako Batasunean gutxi erabiltzen diren hizkuntza-ikastaro trinkoak egitera bideraturik
daude, beraz, alemana, frantsesa eta ingelesa ez daude barne.
ERASMUS IKASLEAREN BETEBEHARRAK
Betebehar horien hartean, 8 hauek azpimarratzeko dira:
- Harrera-unibertsitatean onar zaitzaten egin beharreko izapide guztiak zure erantzukizuna izango dira.
- Harrera-unibertsitatera joan aurretik, Akademi Onespenerako Aurretiko Konpromisoa osatu beharko duzu, zure UPV/EHUko koordinatzailearekin batera.
- Inoiz ezingo duzu aukeratu aurretiaz UPV/EHUn gaindituta edo gainditu gabe dituzun irakasgaiak.
- Ezinezkoa izango da zure ikasketa-planak eskatutako guztizko kredituak baino gehiago egitea.
- Egonaldian, ikasleak gutxienez konpromiso akademikoan jasotako kredituen erdia gainditu beharko du.
- Learning Agreement-Konpromiso Akademikoa sinatu behar da joan aurretik.
- Gizarte Segurantzaren Europako Osasun Txartela eskuratu beharko duzu.
- Adierazitako hilabeteak baino egonaldi luzeagoa egin nahi baduzu, Erasmuseko zure koordinatzaileen baimena beharko duzu.
ESKAERA EGITEKO PAUSOAK, URRATSEZ URRATS
Gazteleraz dagoen web orri honetan, Mugikortasun Programaren batean parte hartzeko jarraitu behar diren pausoak.
PLAZA ONARTU ONDOREN EGIN BEHARREKOAK
Onartuen zerrendan egotekotan, web orri honetan agertzen diren pausoak jarraitu behar dira.
leyre









