Ongi Etorri

Bienvenid@       Bun venit     
 



Bermeo Kulturanitz gune birtuala aurkezten dizugu; bertan, gure herrian jadanik martxan jarri diren edo aurrera begira martxan jarri daitezkeen ekimen eta ekintzei buruzko informazioa jaso nahi dugu, zure iritzi eta guztion hausnarketekin batera: 

  • Beste herrialdeetatik datozenek, bermeotarrok gure hizkuntzari eta kulturari ematen diegun garrantzia ezagutu eta ulertu dezaten, eta aldi berean, 
  • Bermeon jaio garenok beste kulturetara hurreratu eta anitztasunak dakarren aberastasuna ezagutu dezagun.

Hausnarketa honetan parte hartzea gonbidatzen zaitugu, interesgarria iruditzen zaizun informazio, berri edo bitxikeria bidalita, gure foro edo eztabaida-gunean parte hartuta, edo Batzordeko bileretara etorrita.

Edozein zalantza izanez gero, jarri gugaz harremanetan. Zenbat eta gehiago izan, gero eta ideia gehiago sortuko dira, beraz, zure lagun eta senideek ere parte hartu dezaten animatzen zaitugu:

Bermeon bizi garen guztiok osatzen dugu Bermeo, eta denok dugu zer esana!!


















       

    ++


 

BERRIAK

  • Kaixo Ni Naiz KAIXO, NI NAIZ… kale jolasa da. 20 barakaldarrek – bertakoek eta atzerrikoek- parte hartzen duten kulturarteko jolas bat da, eta pista-sistema baliatuz beren artean topo egin beharko dute, bi astetan ...
    Publicado a las 10/11/2010 04:45 por Bermeo Kulturanitz
  • Contrato ciudadano por las Culturas Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak wiki espazio bat sortu du kultur eragileek eta herritarrek Kulturen aldeko Herritartasun Kontratuari buruz dituzten proposamenak eta balorazioak jasotzeko. Dokumentuan jasotzen dira Administrazioak datozen urteetan martxan ...
    Publicado a las 29/10/2010 04:27 por Bermeo Kulturanitz
Mostrando entradas 1 - 2 de 14. Ver más »

Egutegia